Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hel
1 hel dei laguntza eskatzeko deia.

Jakina, edozein momentutan jaiki eta bagoitik jaistea daukazu, edota liburua itxi eta hel deiak egitea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.

2 hel egin1 arriskuan edo larrialdian laguntza eskatu.

Aipatu hiri eta herri horietako auzapezek prefetari hel egin ondoan, honek [...] ardietsi du ordoki zabal hori utzia izan dakien buhame ibilkariei.  Herria   2004-07-29

3 hel egin2 (corpusean helegin soilik) helegitea aurkeztu.

Jupperen abokatuak helegin zion berehala kondenazioari.  Berria - Mundua   2004-01-31

Helegindako atalak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

4 zer hel ere zer gerta ere.

Onartu behar da bizkitartean, herri hizkuntzetako mezak eragotziagatik, Trentoko Biltzarrak herri hizkuntzetako iruzkinak egitea gomendatu zuela, zer hel ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus