Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

herentzia (Egungo testuen corpusean 3.177 agerraldi) 1 iz oinordetza, senipartea. ik heredentzia.

Herentzia nire anaiarena eta zurea da, zuek zaindu duzue osaba azken eguneraino... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 93. orr.

Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia, emazte zentzuduna Jaunaren dohaina. Elizen arteko biblia   EsZ 19,14

Etxekoandreak pozik zirudien idazleak berak sinatutako liburu bat herentzian hartzeagatik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 144. orr.

Bere antza zuen mutiko guri bat baino ez zion utzi emazteari herentzian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 67. orr.

Zalantza egin nuen herentziaren partea itzuli ala ez... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 408. orr.

Ordenaren lehen bi mendeetan bereziki, gogorrak izan ziren Frantziskoren benetako herentziari buruzko eztabaida eta borrokak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 47. orr.

Pobretasuna eta bakea utzi zizkien ondare eta herentzia gisa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 903. orr.

Zibilizazioa mendeetan zehar poliki-poliki hartu diren sineste, ohitura eta ezagutzen herentzia bat da. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 167. orr.

Edo herentzia arazoak edukiko zituzten eta senideek nahiagoko zuten bat gutxiago egotea partila egiterakoan, bera zen premua gainera. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 237. orr.

3 (biologian) ondoretasuna.

Hortaz, herentzia geneetan transmititzen dena baino askoz zabalagoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Aitonaren generen bat jasoko ahal nuen herentzian behintzat! Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 192. orr.

Kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 139. orr.

Bere gorputzak gaitasun herentzia genetikoaren oroimena falta zuen horretarako. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 48. orr.

Sasoiko gizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik datorkion sifilisak eta amaren aldetik herentziaz datorkion neurosirako joerak elkar indartuta. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 12. orr.

Moralaren zentzua ez dugu herentzia bidez jasotzen; hartu egiten dugu, geureganatu. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus