Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hitzaurre (Egungo testuen corpusean 3.508 agerraldi) 1 iz liburu baten atarian ezartzen den izkribua, gehienetan haren autoreaz bestek idatzia, hura irakurleari aurkezteko egiten dena. ik aitzinsolas; atariko.

Hitzaurrea, sarrera, atariko oharra, horrelako zerbait. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 17. orr.

Hitzaurrea, oharrak eta eranskinak ere Oterorenak dira. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 19. orr.

Syntactic Structures libururako hitzaurrea. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 18. orr.

Hitzaurre gisa. 18237

Tituluari eskainitako orriaren eta hitzaurrearen artean kortesiazko orrialderik ez egoteak harritu ninduen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 10. orr.

Pozez xoraturik egingo ziola noski hitzaurrea poemari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 163. orr.

Jatorrizkoak ez du hitzaurrerik, alemanezkoak ere ez. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 7. orr.

"Asko sufritu nuen gerran" dio hitzaurrean. Jokin Urain   «Errotarria» - 30. orr.

Dena den, eta usteak uste, bi gai horiek behintzat azaldu beharko ditu hitzaurre honek. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 9. orr.

Don Kixotearen bigarren parteko hitzaurre autobiografikoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 39. orr.

Liburu onak ez baitu hitzaurre luzerik behar. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 10. orr.

Hitzaurre zirraragarri baten ondoren, gainbehera etorri zen liburua, anekdota eta erremedio enpiriko zerrenda amaigabe bat bihurturik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 9. orr.

Ortografiaren arazoa sakon eta zabal aztertu zuen liburuaren hitzaurrean. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 70. orr.

Honela mintzatu zen esaera zaharren bildumari egindako hitzaurrean: [...]. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 24. orr.

Biografiaren egileak idatzitako hitzaurrea. Berria - Kultura   2004-11-30

Death in the Making liburuari paratu zion hitzaurreak erakusten duenez. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 231. orr.

Hitzaurre moduko bat besterik ez zen hura. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 211. orr.

2 (idazkietan)

Itun horren hitzaurrean. Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Hirukoak ez du onartu akordioa hitzaurreari buruz soilik nahi izatea. Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Hitzaurrea oinarri hartuta, bake akordio zabalagoa lortzeko aukera badagoela iradoki zuen Batasuneko bozeramaileak. Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Ibarretxeren Planaren hitzaurrean. Berria - Ekonomia   2004-02-13

· Hitzaurre orokor baten ondoren, hizlariak berehala heldu zion arazoaren mamiari. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten hitzaurrea (3); dio hitzaurreak (4); du hitzaurrea (4); egilearen hitzaurrea (4); en hitzaurrea (3); hiru hitzaurre (4); hiru hitzaurreak (3); hitzaurre bat (4); hitzaurre batekin (7); hitzaurre gisa (3); hitzaurre hau (6); hitzaurre honetan (5); hitzaurre horretan (4); hitzaurrea aldatzeko (3); hitzaurrea da (3); hitzaurrea du (7); hitzaurrea egin (4); hitzaurrea eta (15); hitzaurrea ez (5); hitzaurrea ez da (3); hitzaurrea irakurri (3); hitzaurrea irudipena (4); hitzaurrea irudipena da (4); hitzaurrea istorioa (5); hitzaurrea istorioa da (5); hitzaurrea izan (3); hitzaurrea oinarri (4); hitzaurrea oinarri hartuta (3); idatzitako hitzaurre (3); idatzitako hitzaurre batekin (3); idatzitako hitzaurrea (5); idatzitako hitzaurrea du (3); itunaren hitzaurrea (4); lehen hitzaurrea (12); lehen hitzaurrea irudipena (4); lehen hitzaurrea istorioa (5); liburuaren hitzaurrea (6); proposamenaren hitzaurrea (5); psoe itunaren hitzaurrea (3)

dion hitzaurrean (3); egindako hitzaurrean (6); eta hitzaurrean (4); hitza hitzaurrean (7); hitzaurrean dioenez (6); hitzaurrean esaten (5); hitzaurrean eta (4); hitzaurrean idatzi (3); hitzaurrean jaso (3); hitzaurrean jasotako (4); hitzaurrean jasotako hiru (4); hitzaurrean jasotzen (4); hitzaurrean soilik (3); hiztegiaren hitzaurrean (3); honen hitzaurrean (3); ibarretxeren planaren hitzaurrean (3); idatzitako hitzaurrean (3); lehen liburukiaren hitzaurrean (3); liburuaren hitzaurrean (14); liburukiaren hitzaurrean (3); liburuko hitzaurrean (3); nazio hitza hitzaurrean (7); planaren hitzaurrean (6); planaren hitzaurrean jasotako (3); proposamenaren hitzaurrean (5)

bi hitzaurreren (4); bi hitzaurreren ondoren (4); eta bi hitzaurreren (4); eta hitzaurrearen (5); eta hitzaurrearen artean (3); hitzaurrearen artean (3); hitzaurrearen egile (3); hitzaurrearen egile eta (3); hitzaurrearen egileak (3); hitzaurrearen inguruan (7); hitzaurreko hiru (3); hitzaurreren ondoren (4); proposamenaren hitzaurrearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus