Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hitzeman (Egungo testuen corpusean 4.989 agerraldi; orobat hitz eman Egungo testuen corpusean 2.801 agerraldi), hitzematen 1 du ad agindu, promestu. ik hitz 50; hitz 51.

-Ai!, Praskovia Fiodorovnari utzi behar diot aurrena, hitzeman diot eta. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 266. orr.

Bi apez hitzeman zizkiola Bazko ondorako. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 76. orr.

Ttipik larunbaterako hitzeman zidan bere txostenaren bigarren atala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 182. orr.

Zenbait zigarreta hitzemanik utzi ditugu; ukanen dituzte, ura behar bezala berotua izanen delarik. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 114. orr.

Zerbait hitzematen dudalarik, ez dut sekulan hitza jaten. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 17. orr.

-Hitz ematen dizut ezetz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 14. orr.

Bidelagunari ere obedientzia hitzemateko ohitura zuen, nahiz eta xumeena izan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 888. orr.

Mr Fidel Worthing eta biok ezkontzeko hitz-emanda gauden. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 123. orr.

Elkarrekin hitzemanda baitzeuden inoiz ez joateko, ezta indarrean ere, Burgosera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 13. orr.

Ez zitzaien hitzemandako leialtasuna gogorra edo nekeza iruditzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 411. orr.

Ezta ahaztuko ere zuen arbasoei zin eginez hitz emandako itunaz. Elizen arteko biblia   Dt 4,31

Hitz emaniko jakinduriaz bete zuen Jaunak Salomon. Elizen arteko biblia   1 Erg 5,26

Hitzemana dudala politikazko liburu baten egitea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 161. orr.

Obedientzia hitzemana duten beste anaiek. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 134. orr.

Dekretuaren eta Dekretalen zati asko, duela anitz urte idatziak eta ene entzuleei eta beste askori hitzemanak nizkienak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 38. orr.

Hitzemana naiz eta jadanik ez dago atzera bueltarik. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 213. orr.

Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 20. orr.

Maritxu jada Salarteko Pauli hitz-emana zen Jainkoaren aitzinean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 42. orr.

Zalduneria ibiltariari hitz-emana zarela. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 131. orr.

2 (esaldi konpletibo batekin)

Hitzeman nion Parisera joanen nintzaiola bisitaz. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 86. orr.

Hitz eman zion gomendio-hitz onez goraipatuko zuela Gainerakoa biharamunean ekarriko ziola hitzeman zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 47. orr.

Eta nik ere hitzematen dut gauza hauek tinko beteko ditudala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 112. orr.

Hitzematen dizut nire emaztea ez dela jeloskorra izango eta elkarren ondoan ongi biziko zaretela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 102. orr.

-Hitz emaidazu -esan zuen- ez zarela aztoratuko. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 19. orr.

Brasilera etorriko dela hitz ematen dit beti, baina behin ere ez dator. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 125. orr.

Hitz ematen dizut Santosek ez duela horrekin zerikusirik. Josu Landa   «Odolbildua» - 33. orr.

Ahal genuen guztietan elkarrekin bazkalduko genuela hitz eman genion elkarri. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 95. orr.

Neure buruari hitzeman nion Kattinari zehaztapenak gero emango nizkiola.. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 42. orr.

3 (era burutu mugatua aditz osagaiekin)

Bihotzean ezkutatu dut zuk hitzemana, zure aurka bekatu ez egiteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 242. orr.

Zuk hitzemana betetzean ohora zaitzagun. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 69. orr.

Jaunari hitzemana betetzen ez dutenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 97. orr.

Eta aski argitu dut horrela lehen puntuan hitzemana. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 111. orr.

Birjina garbia zen eta dontzeila, eta gainera, ezkontzeko hitzemana. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 40. orr.

4 (era burutu mugatua, beste aditz baten objektu zuzen gisa)

Hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua, hitzemana betetzen leiala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 233. orr.

Leiala da dei egiten dizuena, eta beteko du hitz emana. Elizen arteko biblia   1 Ts 5,24

Demetriok, ordea, ez zion eutsi hitz emanari. Elizen arteko biblia   1 M 11,53

· Hitzemana hitzeman, otoi ez hitza jan. Herria   2001-01-25

hitzemanarazi, hitzemanaraz, hitzemanarazten dio ad hitzematera behartu.

Gainera, eztei gauean hitzemanarazi zenidan ez nuela beste emazterik hartuko, eta ez duzu amore eman. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 167. orr.

Koronelaren esanetan, emazteak begiko omen ninduen, eta hitzemanarazi zion nitaz arduratuko zela, berari zerbait gertatuz gero ere. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 43. orr.

Jada ez genuen izokinik harrapatzen isil-gordean, amak hala hitzemanarazi zigun. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 55. orr.

Berriro hara hurbilduko ginela hitzemanarazi didate. Txillardegi   «Putzu» - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz hitzeman (4); auzapezak hitzeman (5); auzapezak hitzeman du (4); bat hitzeman (3); begirunea hitzeman (4); berak hitzeman (3); buruari hitzeman (6); dela hitzeman (4); direla hitzeman (5); direla hitzeman zuen (3); dituela hitzeman (9); dituela hitzeman du (4); dituela hitzeman zuen (4); dohatsuari hitzeman (4); dohatsuari hitzeman genien (3); duela hitzeman (8); duela hitzeman du (6); dutela hitzeman (4); ere hitzeman (4); erregelan hitzeman (4); erregelan hitzeman genuen (4); eta begirunea hitzeman (4); eta erregelan hitzeman (4); eta hitzeman (15); eta hitzeman du (3); frantzisko dohatsuari hitzeman (3); gehiago hitzeman (5); gobernuak hitzeman (6); gobernuak hitzeman du (5)

hitzeman behar (3); hitzeman bezala (25); hitzeman die (6); hitzeman dio (3); hitzeman diote (6); hitzeman ditu (4); hitzeman du (61); hitzeman du ahal (4); hitzeman du ere (3); hitzeman duela (3); hitzeman dute (15); hitzeman eta (17); hitzeman eta ez (4); hitzeman genien (4); hitzeman genuen (4); hitzeman genuen pobretasun (4); hitzeman laguntzak (3); hitzeman laguntzak ez (3); hitzeman nion (6); hitzeman zidan (3); hitzeman zien (11); hitzeman zion (23); hitzeman zion ez (3); hitzeman zioten (4); hitzeman zituen (4); hitzeman zituzten (3); hitzeman zuen (55); hitzeman zuena (3); hitzeman zuten (12)

hori hitzeman (3); kontatuko zuela hitzeman (18); laborarieri hitzeman (3); minixtroak hitzeman (3); neure buruari hitzeman (4); obedientzia hitzeman (5); zela hitzeman (5); zuela hitzeman (29); zuela hitzeman zion (3); zuela hitzeman zuen (23)

eta hitzemana (4); gobernuak hitzemana (4); gobernuak hitzemana du (3); hitzemana betetzen (3); hitzemana daukute (4); hitzemana du (13); hitzemana dute (8); hitzemana zauku (3); hitzemana zion (3); hitzemana zuen (13); hitzemana zuen bezala (4); hitzemana zuten (4); hitzemanak izan (4)

[10] hitz eman du (20); hitz eman nion (13); hitz eman zion (33); hitz eman zuen (33); hitz emana (71); hitz emanda (17); hitz emandako (34); hitz ematen (81); hitz ematen dizut (42)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus