Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hormatu (Egungo testuen corpusean 496 agerraldi; orobat ormatu g.er.), horma(tu), hormatzen 1 da/du ad izoztu.

Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen. Elizen arteko biblia   Jb 37,10

Mugaide galdu berriaren sensazio beroak, hormatzen zihoazkion zango-besoak epeldu zizkion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 339. orr.

Izozte gogorrak direnean [...] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia, eta bestela ere eskuentzat gogorregia duk. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 183. orr.

Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 190. orr.

Elurrez estalia edo izotzak hormatua zen lurrean. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 38. orr.

Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen. Elizen arteko biblia   Jb 37,10

2 irud

Alabaina hurkoaren gogoa betikoz hormatzeko ahalmenaz hornitua duk irriño izugarri hori. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 62. orr.

Eurolandean derrigorrez sartzeko, jendeen erosi ahalak hormatu zituzten gobernariek. Itxaro Borda   «%100 basque» - 104. orr.

Gotaineko bazter galdu hartan denboraren isuria zinez hormatu bailitzan. Txillardegi   «Putzu» - 336. orr.

Soakoa pantailan hormatzera utzi zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 40. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 212. orr.

Gogo txarrez ateratzen ziren haize hormatura. Elgarri loturik, elur hormatuz estali bideari harat abiatzen gara. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 67. orr.

Ipar poloko izotz hormatuak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 286. orr.

Otsaileko gau hormatuan, artilezko manta batek estaltzen zion, burutik beheiti, gorputza. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 160. orr.

Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara. Itxaro Borda   «%100 basque» - 123. orr.

Macadam hormatuaren gainean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 208. orr.

Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 460. orr.

Zaintzalea, hesiaren beste aldean, tente potente, hormatua iduri. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 42. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, irud)

Mihiseak odolez gorri zirela ohartu eta begi hormatuak Bittorrenetan bermatu zituen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 189. orr.

Gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 66. orr.

Isabel Sanjoseren irriño erreak hormatu ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 199. orr.

Zorigaitz itsu baten itzal hormatuak bazter guziak estaliak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 36. orr.

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 179. orr.

Goizeko eguzki hormatuaren argitan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 47. orr.

Eussako elizako Mort Pour La Patrie marmolezko zerrendategi hormatuan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 118. orr.

Edo agian ezingo du hautsi bere hitzen isiltasun hormatua. Pako Aristi   «Note book» - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus