Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hots (Egungo testuen corpusean 54.909 agerraldi) 1 iz dardaratzen den gauzaki batek airean sortzen duen bibrazio multzoa, entzumenari eragiten diona. ik zarata; azantz; herots; soinu.

Lo dagoenean ere ez dago erabat lo, eta nahikoa du hots bat ziztu bizian aldegiteko. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 38. orr.

Pausoren baten hotsa sumatu uste izan zuten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 121. orr.

Gitarraren hotsa aditzen zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 151. orr.

Arratsaldeko zortziak-edo izango ziren Joxanek telefonoaren hotsa entzun zuenean. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 61. orr.

Fusilen hotsa eta musika militarra. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 106. orr.

Irristaka ari zen zerbaiten hotsak lurrari iltzatua utzi zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 231. orr.

Ikara emateko moduko hotsa atera zuen talkak. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 77. orr.

Hura ere kanpora irten zen, hotsik atera gabe, eta ez zen itzuli. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 33. orr.

Auzotik igarotzen ziren autoek ateratzen zuten hotsa bereizten ohitu nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 26. orr.

Eta hots bat atera zen haren ahotik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 118. orr.

Hots bat entzun nuen, hots arin bat, zapi heze bildu bat erori izan balitz bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 261. orr.

Tiroena ez da handik datorkizuen hots bakarra. Xabier Montoia   «Elektrika» - 148. orr.

Haren hots batera, Marco, txikitan horrenbeste jolasalditan kide izan zuen zaldiak, jo zuen ostiko bat patioko lur zanpatuan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 214. orr.

Hindenburg zeppelinaren hotsak esnatu ninduen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 31. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 34. orr.

Funts ahuleko gizon belaxka horietakoa zen eta nork bere soinuaren hotsean dantzarazten zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 339. orr.

Bihozminezko keinu bat egin du gizonaren izena hotsik gabe ahoskatu duen bitartean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 255. orr.

Hotsik gabeko zipriztin batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 145. orr.

· Filologo hark galdera artegagarri batzuk egin zituen, eta galdera haien hotsa ez da oraino ixildu gure baitan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 133. orr.

2 (izenondo eta izelagunekin)

Danbor atxikiezin hori belarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-berdin, eten, ulertezinezkoaz. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 114. orr.

Baina, zenbait minutuz, hots ito batez taupadaka jarraitu zuen agurearen bihotzak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 91. orr.

Telefonoaren hots ozenak isiltasun beroa hautsi zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 136. orr.

Martha Gellhornek bonba-leherketen eta eztanden hots izugarrien soinu-efektuak sortzen laguntzen dio. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 82. orr.

Elizetako kanpaien hots errepikakorra. Txillardegi   «Putzu» - 262. orr.

Hegaztien hots oihularia. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 95. orr.

Halako hots mehe eta aldi berean etengabe bat barru-barruraino [...] astiro sartua zitzaidala ohartu nintzen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 52. orr.

Haren ahotsaren hots zoliak kolpetik baretu ninduen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 228. orr.

Hots argi batez apurtu zen beira. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 158. orr.

Hots sor bat atera zen nire eztarritik. Hots lasaigarriak ziren. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 169. orr.

Kolpearen hotsak uraren gainetik korritzen du, hots nahastezina da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 383. orr.

Hots zehaztugabe batez erantzun nion. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 182. orr.

Hots zehazgabe bat, zinkurin murmur bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 118. orr.

Oskarrek ez zuen entzun armak iratzeen artean erortzean atera zuen hots moteldua. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 15. orr.

Azienda mutuek ere, baita basapiztiek ere, hots ezberdinak eta askotarikoak jaulki ohi dituzte, beldurrak ala minak ala pozak jotzen dituenean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 367. orr.

Kontuan hartu ezin ditugun isilpeko hots horietako bat. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 85. orr.

Harik eta urrutiko hots batek bere zentzura ekarri zuen arte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 188. orr.

Kutxa erregistratzaileak alaitasunezko hots bat egin zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 127. orr.

Kasernatikako hotsek eta zalapartek. Txillardegi   «Putzu» - 12. orr.

3 (fonetika-fonologian)

Hots bat edo zarata soila den erabakitzea fisikagileei uzten diegu. 26106

Hizkuntzak, kanporatzeko, besterengana iristeko duen bidea hotsarena da eta hotsaren izaera akustikoa da. 26107

Hiztunek hotsak ahoskatzen ditugu eta hotsak entzuten ditugu, baina fonemak bakarrik existitzen dira gure hiztun kontzientzian. giza Entzumenak hauteman ditzakeen hotsak (definizioz, hots deitzen denak alegia) ezin dituela izan grosso modo 20 Hz baino gutxiago edo 20.000 Hz baino gehiago.   - 81. orr.

Halakoak dira euskaraz eta inguruko hizkuntzetan erabiltzen diren hotsak: biriketatik airea botatzen da, ahoskordek dar-dar egiten dute edo ez (hots ahostunak edo ahoskabeak), sudurrerako bidea irekia edo itxia egongo da (hots sudurkariak edo ahokariak), glotis gaineko ahots bidean traba gertatzen da edo ez (hots trabariak edo ozenak), eta abar.   - 36. orr.

Hots sudurkari eta ahokarien bereizkuntzaren eragile artikulatorio izateaz gainera, aho-gingila hots ubularren ahoskune ere bada.   - 28. orr.

Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, herskariak bezala.   - 24. orr.

Afrikatuak hots konplexuak izan arren unitate bakunak direla euskal fonologian.   - 24. orr.

Hots ezpain-horzkarien bereizgarria goiko hortzek beheko ezpaina ukitzeari zor zaio eta hots ezpainkari edo biezpainkariek goiko eta beheko ezpainen arteko hurbiltze edo hersketan dute ahoskunea.   - 32. orr.

Har dezagun horren erakusgarri [m] hotsaren ezpainkaritasuna.   - 78. orr.

Hots bakartuen azterketan, aski da organoen kokagunea egiaztatzea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 80. orr.

Alfabetoa hots bakoitzari ikur bat egokitzeko sistema grafikoa dela esan genezake.   - 38. orr.

1978an etorri zen hots bustiak idazteko araua. 26108

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahotsik ez baina, hots haritxo bat nuela ohartu nintzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 243. orr.

Telefonoa jotzen ari zen bere hots-aleak askatuz, behin eta berriro jotzen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 357. orr.

Adak hitzen zehaztasuna maite zuen, eta, aitzitik, eduki zehatzik gabeko hots-multzo egoki-usteak bionbo gisa zein erasorako baliatzea gorrotatzen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 165. orr.

Arkakusoak azkazalen artean estutu eta hiltzerakoan atera-tzen den soinua egiten zuen dokumentalen hots-bandak oihalean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 46. orr.

Une hartan hainbat zarata sartu ziren urrundik barrakoiaren iluntasun itogarrian, hots-anabasa bat. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 122. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, hizkuntzalaritzan) ik akustiko; fonetiko; foniko.

Hizketa den hots continuum horren barruan unitate diskretoak bereizten direla.   - 39. orr.

Herskari ahostunek badute hots-osagai bat ere.   - 150. orr.

Euskarazko hots sisteman.   - 79. orr.

Hots irudi terminoa, agian, estu xamarra gertatuko da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 282. orr.

Hizketan gertatu ohi diren hots aldaketak. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 45. orr.

Alofono dira hiztun arruntak hautematen ez dituen hots aldaerak.   - 39. orr.

Hots-adierazleen osagaiek bata bestearen atzetik agertu behar dute ezinbestez: kate bat osatzen dute. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 100. orr.

Hots katea, berez, lerro bat baizik ez da, zerrenda etengabe bat. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 138. orr.

Edozein hizkuntzatako edozein hots-desberdintasun bereizteko gai jaiotzen gara nonbait.   - 105. orr.

Organo hauek hots-eragile gisa duten betekizuna. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

Ondoko espektrograman ikus daitezke hots mota ezberdinen arrastoak.   - 76. orr.

· Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten. Txillardegi   «Putzu» - 65. orr.

· Hitz hots-galdu irenduez kanpora, esanak ez du esanahirik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 54. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tiro-hots bat entzun zen gertu-gertu.   - 509. orr.

Idazteko makinaren tekla-hotsa eteten den bakoitzean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 258. orr.

Irakurketa bukatzen ari nintzen motor hotsa sentitu nuenean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 112. orr.

Turuta-hots eta gudu-kantu artean. Elizen arteko biblia   2 M 15,25

Hartan, sirena-hots bat hurbiltzen ari dela konturatzen naiz. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 13. orr.

Haien kanta-hots indartsua. Elizen arteko biblia   Si 50,18

Behean, espaloian, hitz hots bat entzun zuen, jende zoriontsuen barrea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 379. orr.

San Frantzisko otoitzean ari zen ingurura heltzean, hizketa-hots handia entzuten hasi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 974. orr.

Giza-lerro batzuen martxaren pauso-hots erritmikoa aditu zen tenpluan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 75. orr.

Urrats-hots bizkor, kementsu eta ziurra aditu zen etxe-ezkaratzean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 245. orr.

Harrigarrizko urrats hotsa entzuten nuen orain nire eskailerako mailetan, zoruan, tapizetan, ez ordea oinetako hotsa, gizonaren oskiena, makuluena baizik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 400. orr.

Hanka-hots bizkorrak entzun zituzten atzean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 157. orr.

Atea jo eta negar-hots handiz deitzen eta erregutzen dugularik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 958. orr.

Zenbait eztarri-hots lagunkoi egin zituen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 198. orr.

Txistu-hots ozena entzun zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 64. orr.

Ziztu eta oihu-hots handia entzun zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 147. orr.

Karraska eta putz-hots ozenak entzun zituzten atzean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 40. orr.

Mailuaren zarata-hotsak etengabe zulatzen dizkio belarriak. Elizen arteko biblia   Si 38,28

Burrunba-hots arraro bat izan zen, eta gero isiltasuna. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 230. orr.

Bat-batean galga-hots izugarria entzun zen eta auto baten edo auto batzuen kraskatekoa beste batzuen kontra. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 79. orr.

Kurrinka-hots beldurgarri bat entzun zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 308. orr.

Zuzengabeen aberastasunak errekastoa bezala lehortuko dira, ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko. Elizen arteko biblia   Si 40,13

Beren kasa hasi ziren garbitzen, tintin-hots arin batekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 35. orr.

Baina bufaloek zintzarri hotsik gabeko belazeak nahi zituzten. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 142. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa hizkuntzalaritzan)

Ahoskaturiko hizketa-hots bakoitzak hots asmo bat gauzatzen du, hots asmoa hots ideiari dagokio, fonemari.   - 156. orr.

Ahoskaturiko hitz bakoitza, giza hizketaldi konkretu bakoitza hizketa-hotsez osatua dago.   - 156. orr.

Munduko hizkuntzetan agertzen diren bokal hots guztiak elkartu eta oinarri sendoen arabera banatu eta sailkatuta.   - 157. orr.

Izan ere, laringe hotsa uniformea da, eta hotsa zuzen-zuzenean, glotisak emititzen duen eran, atzemango bagenu, nolakotasun beti-batekoa irudituko litzaiguke. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

8 entzutea, ospea.

Eta Jainkoak Frantzisko bere zerbitzariaren bitartez egiten zituen egintza handien hotsa Aita santu Gregorio IX.aren belarrietara iritsi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 835. orr.

Mirariaren hotsa zabaldu zenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 843. orr.

Hotsa zabaldu zen gure artean, kristoren parrandak egiten zirela ejertzizioetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 44. orr.

Gerra-hotsa zebilen bazter guztietan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 297. orr.

Gerra-hots eta zurrumurruak entzutean, ez izutu. Elizen arteko biblia   Mk 13,7

Diruaren hotsa zebilen ontziko gizonen artean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 97. orr.

Ez nengoen trankil, hala ere, hotsa zabaldu eta Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua ez ote zitzaigun halako batean ezerezetik agertuko, esklusiba hondatzera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 72. orr.

Zarauzko beraneante aberatsek ondo ordaintzen zitean behiaren erreberoa edateagatik, eta Ama Mariari laguntzen hasi zuan diruaren hotsak poztuta. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 207. orr.

· Nola adierazi "Lizarran ere ez haiz busti" zaunka datozkidan liberatu izeneko yupi abertzale ezker hotseko horiei, toponimo xelebreki arrotza baizen ez dela izan neretzako Lizarra? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 241. orr.

· 9 adlag hau da.

Ex nihilo, hots, ezerezetik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 16. orr.

Jerubaalek -hots, Gedeonek- eta harekin zen jende guztiak. Elizen arteko biblia   Epa 7,1

Denok gara Eros, hots, ez arras azkar, ez absolutuki ahul; ez jakintsu ezta ezjakin ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 46. orr.

Lehengo grazia, hots, jainko-maitasunaren sugarra, berreskuratu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1039. orr.

Zeren eta hori ere oinarritzen baita oinarri berean, hots, materia, substantzia den aldetik, zatikorra eta zatikiz osatua delako baieztapenean. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 65. orr.

Beraz, absolutuki mintzatuz, ahalegintzen gara hori existi dadin, hots, [...] hori desiratzen dugu eta horretara jotzen. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 289. orr.

Hala ere, halako zerizan ulertezina, hots, ideia soil baten objektua, erlatiboki onar dezaket sentsuen munduari dagokionez, baina ez bere baitan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 237. orr.

Erlijiozko sentimenduak argiturik (hots, itsuturik) baldin bagaude. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 42. orr.

Bakteriofagoak -hots, bakterioei erasotzen dieten birusak- ikertzen ari zirenek fenomeno harrigarri bat agerrarazi zuten. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 29. orr.

Nazio mailako merkatuak ziren, babestuak oso -hots, estatuek arautuak-, kapitalaren metatzearen lehen euskarria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 13. orr.

Gauzak zer diren ez dute gauzek berek erakusten, arrazoimenak baizik -subjektuak-, aldez aurretik zer izan beharra daukaten planifikatuz; hots, errealitatea ez da ikusmenaren bidez ikasten, ikasketaren bitartez ikusten baizik, aurretiaz diseinaturiko eskema razional-matematiko baten betaurrekoekin behatuz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 77. orr.

Hots, unibertsalak ez dira existitzen ez espazioan ez denboran. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 112. orr.

· Orain, bizkonde, zuri eskari bat egitea baizik ez zait gelditzen eta eskari hori zuretzat da niretzat bezainbat: hots, gibela ezazu doi bat ausaz nik zuk bezainbat desiratzen dudan unea, zeren uste baitut ni hirira itzuli arte behar dela tenore hori atzeratu.   - 430. orr.

· 10 (interjekzio gisa)

Hots, eseri, eta konta biezat, dakienak, zer dela-eta dituen honelako beila zorrotzak honela gauero nekarazten erreinuko sujetak. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 27. orr.

Ontzira, hots, ontzira! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 48. orr.

-Hots, hots, adi! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 140. orr.

Orain, bizkonde, zuri eskari bat egitea baizik ez zait gelditzen eta eskari hori zuretzat da niretzat bezainbat: hots, gibela ezazu doi bat ausaz nik zuk bezainbat desiratzen dudan unea, zeren uste baitut ni hirira itzuli arte behar dela tenore hori atzeratu.   - 430. orr.

Zoriontsu zitekeen nortasunik ez zuen klinika horretan, ez hain abandonatua hots. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 324. orr.

-Bai, armak; mugaz honaindian edo haraindian sal daiteken edozein gauza, hots. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 94. orr.

Uda bukaeran, Konbentzioak "Susmagarrien legea" bozkatu zuen: Libertatearen kontra deus ez egin arren, haren alde bermatu ez zen nornahiren gelditzeko ahala ematen zuen, herritarren gehiengoaren atxilotzeko, hots. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 224. orr.

Neguko partida hotx aire bat, hots! Herria   2003-02-06

Enpresa bat zen, hots! Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 96. orr.

11 -en hotsera

Turutaren hotsera, irrintzi egiten du; urrutitik sumatzen ditu guda, buruzagien aginte-hotsak eta gudu-irrintziak. Elizen arteko biblia   Jb 39,25

Eta seinalatu zion Sonja Hartmann, zarataren hotsera etorri berria. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 52. orr.

Eta Stanislaus Demba esaneko makurtu zen diruaren hotsera, beheraino eta umil, pareta hutsaren aurrean, non bere itzala bakarrik ikusten zen, eta paper hits zurixka urratuaren litsak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 164. orr.

Durrutiren mandatariren bat etortzekoa zela une batetik bestera, hala gaztigatu ziotela bezperan telefonoz Donostiatik; eta, haren hotsera jarrita, iluntzerako hutsik egin gabe, hara bildu behar genuen, Donostiara. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 38. orr.

Inoiz ez nuen berarekin hitz egin, halabeharrezko hitz bakar batzuk izan ezik, eta, hala ere, dei batera bezala heltzen zen nire odol zoro guztia haren izenaren hotsera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 44. orr.

· Adar-hotsera zihoazen denak aurrera. 22446

12 hots bada

Hots bada, jauna, isiltasuna eta ahanztura, horra niri ematea komeni zaizkidan kontseiluak, nola zuri zaizkizun jarraitzea komeni.   - 99. orr.

Hots bada, hitz ematen diot Danceny edukiko duela, bai ekaitz hori gabe baino askoz ere lehenago eduki ere.   - 189. orr.

Ez nire promesak ez nire zinak sinesten dituzu: hots bada!   - 167. orr.

Adiskide ederra, begi eder horiek nigana ditu alabaina jaso, aho zerutiar horrek erran ere du: "Hots bada!   - 320. orr.

13 hots egin1 (orobat hotsegin g.er.)

Kisketak hots egin zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 213. orr.

Txirrinak hots egiten segitzen zuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 71. orr.

Telefonoak hots egingo duke, harritzekoa da dagoeneko hots egin ez izana. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 76. orr.

Irrintziak beste bi aldiz hots egin zuen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 98. orr.

Platerek hots egiten zuten eta kafea isurtzen hasi zen, itsasontziak eragindako dardararen ondorioz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 104. orr.

Eskailerak lasterka igotzen ari zen bitartean, letoizko hagatxoek hots egin zuten, oin-puntez jotzean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 128. orr.

· Elur asko egin zuen, eta kotxezainek hotsik egin gabe eramaten zituzten bikoteak elur-jasen pean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 65. orr.

14 hots egin2 deitu.

Corleyk burua itzuli zuen nork hots egiten zion ikusteko, eta lehengo pausoan jarraitu zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 87. orr.

Hots egin zioten berriro interfonotik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 37. orr.

Zorionez ez zuen beste biena ikusteko astirik izan, iritsi ahala barraren beste puntatik hots egin zioten eta. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 132. orr.

Itzultzean, Lombardian zehar zihoala, gizon batek hots egin zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1065. orr.

Malko eta intziri artean bekatarien alde Jainkoaren errukiari debozioz hots egiten ikusi eta entzun zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1077. orr.

-Mutila zentzatzeko hots egin dizut, ez ni iraintzeko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 152. orr.

Orduan Abdellahk, ez baitzen erraz kikiltzen zena, jendetza arteko norbaiti hots egin zion. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 217. orr.

Ni lantegian hartu eta handik egun gutxitara, Commendatoreak Zuzendaritzara joateko hots egin zidan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 156. orr.

Aspaldi ez diot telefonoz hots egin, kaixo zer moduz, kortesiazko agurrik ere ez. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 184. orr.

Luze gabe, zerrenda haren arduradunari hotsegin nion telefonoz. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 33. orr.

Aurkitu nuen lehen telefonotik hots egin nion Hamedi. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 33. orr.

Gure liburu zaharrak arakatu ditut, neure oroitzapenei hots egin diet. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 92. orr.

15 hots egin3 goraki esan.

Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: "Neskatila, jaiki zaitez". Elizen arteko biblia   Lk 8,54

-Puah! -hots egin zuen emakumeak, hotzikaraturik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 104. orr.

-Mozkortuta hago! -hots egin zion Husainek. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 355. orr.

"Hilobi bat ematen du honek!", hots egin nuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 84. orr.

-Ergelak! -hots egin zuen ezin haserreago. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 60. orr.

-Parsifal! -hots egin zuen Hansek, disko haietako bat hartuz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 83. orr.

-Hil edo bizikoa hil edo bizikorik bada! -hotsegin nuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 79. orr.

-Damututa nago -hots egin zuen Pepponek. 22477

-Ez haiz joango! -hots egin zion Dembak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 54. orr.

Atzetik emagaldu-seme hots egiten zidala entzun nuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 39. orr.

-Mirestekoa duk! -behin berriz egin zuen hots Agaramonteko kondeak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 242. orr.

-Etxean? -inguruko bezeroen buruak niregana itzuli ziren, hain ozen hots egin bainuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 75. orr.

16 hots egin4 aldarrikatu.

Preso zeuden espirituei salbamena hots egitera joan zen. Elizen arteko biblia   1 P 3,19

Siriara joatea erabaki zuen, kristau fedea eta penitentzia musulmanei eta beste fedegabeei hots egitera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 797. orr.

Jainkoaren hitza hots egiteagatik lepo eginikoak. Elizen arteko biblia   Ap 20,4

Ahoz hots egiten duzuen bakea, oparoago izan dezazuela zeuen bihotzetan. 22485

Berrion hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie. Elizen arteko biblia   Kol 1,23

Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez. Elizen arteko biblia   Eg 9,20

Kanta Jaunari, lurtar guztiok, hots egin egunez egun salbatzaile dela. Elizen arteko biblia   1 Kro 16,23

Eta aingeru ahaltsu bat ikusi nuen, ahots handiz hots egiten: "Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?". Elizen arteko biblia   Ap 5,2

17 hots eginarazi

Carmichael jauna igaro zen zirrin-zarran, txapin txuriekin, eta barruko deabruren batek hots eginarazi zion, hura handik igarotzerakoan. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 44. orr.

18 hots eman

Idazkariak galdetu zidan ea kontu hura antolatu eta hotseman nahi nuen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 83. orr.

Xarles, ideiaz ideia jauzika bazebilen salbatzearren eta hor, hotsemaiten iragan orduak zeuzkan burkide, San Florentingo elizaren aitzineko plazan, kolpatua eta gurutze astunaren azpian lehertua zela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 87. orr.

Hotsemak, ekarzkidak aizturrak eta piztak argia, zilborrestea ebaki diezaadan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 127. orr.

Hotsemak! Baduk ordua jaiki hadin. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 74. orr.

19 hots uhin

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.   - 33. orr.

Ahoskordek giza belarriak hauteman ditzakeen hots-uhinak ekoitziko dituzte.   - 31. orr.

Alderdi akustikotik hartuta, zabalera handiagoko hots-UHINA da hots ozenagoa, presio igotze eta jaiste bortitzagoak gertarazten dituena, alegia.   - 124. orr.

Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona; ondoren, hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 38. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.   - 149. orr.

20 kanpai hots

Ez zen kanpai-hotsik izango, eta ez zuten ereserkirik kantatuko. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 92. orr.

Elizkizunaren hasiera aldarrikatzen zuten kanpai hotsak entzun ziren. Une hartan, udaletxeko erlojuaren kanpai-hotsa entzun zuen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 169. orr.

Elgetako dorreak lau kanpai hots jo zituenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 51. orr.

Erabaki zen, orobat, elizako kanpai-hotsak joko zirela Big Joe aurkitu izanaren adierazgarri. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 80. orr.

Orduen kanpai-hotsa. 22499

Igande goizean aldizkako kanpai-hots andanek iratzarri ninduten. Txillardegi   «Putzu» - 65. orr.

Maiz-maiz kanpai-hots geldi, tristeak entzuten ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 197. orr.

Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 70. orr.

Kanpai-hotsak egunsentian. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 78. orr.

Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 411. orr.

· Tranbien kanpai eta trolebusen ziztu hotsez beterik zeukan burua. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 135. orr.

21 txistu hots (orobat txistuhots g.er. eta txistuots g.er.)

Ni ez, nik txistu-hotsa egiten nuen bi behatz ahoan sartuta bestearen alde nengoelako. 26109

Gizon-ahotsak entzun ziren nahasi-mahasian, gero isilune bat eta, bat-batean, aizkora baten txistu-hotsa eta danbateko garbia. Obusen txistu-hotsa eta aiene-zinkurina, gureganantz hurbiltzen ari direlarik. 26110

Gero, esan zion ez irteteko eguerdiko txistu-hotsa entzun artean. 26111

Grebaren bosgarren egunean sirenak eta txistu hotsek hartu zuten Donostia eguerdian. 26112

Tren baten txistu-hotsa entzun zuten. 26113

Harryk biziki azeleratu zuen, haizeak txistu-hotsa ateratzen ziola belarrietan. 26114

Ibaiertz elurrez estali hartara seinalatu zuen, nondik baitzetorren txistu-hots luze sarkor bat. 26115

Birikek txistu-hots itxuragabea egiten diote. 26116

Kanarioak kaiolan txistu hots baketsuak egiten zituela. 26117

Lurrun-zorrotada bat irten zen txistu-hotsez kameratik. 26118

22 ziztu hots

Haizearen ziztu-hotsak, txorien kantu eztiak adar hostotsuetan. 26119

Hots zoliek, haizearen ziztu-hotsak edo bat-bateko zarata handiak. 26120

Haizeak ziztu-hotsa ateratzen zuen zurezko paretetako zirrikituetan. 26121

Irten eta atea itxi zuenean, Ronek ziztu-hots luze eta isila egin zuen. 26122

Fritzek eta guk noizbehinka amorrarazten genuen elkar, misil-eztanden ziztu-hotsak eta gau-patruilak bitarteko zirela. 26123

Bludgerraren ziztu-hotsa entzuten zuen atzean jarraika. 26124

Mazoa lasto iruditzen zaio, gezien ziztu-hotsari barre egiten dio. 26125

Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala. 26126

Berehala entzun zuen bludgerraren ziztu-hots adierazgarria bere atzean. 26127

Puntu hartatik pasatu eta puska batera ziztu hots zorrotza aditu nuen. 26128

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

batek hots (9); batek hots egin (8); baten hots (12); berriona hots (38); berriona hots egiten (12); beste hots (12); bi hots (12); da hots (22); edo hots (12); ere hots (12); eta hots (95); eta hots egin (23); halako hots (9); honela hots (9); hots apal (10); hots arin (11); hots bada (32); hots bakarra (14); hots bat (93); hots bat entzun (25); hots batek (23); hots batzuk (24); hots egin (785); hots egin eta (27); hots egin nion (13); hots egin nuen (17); hots egin zidan (20); hots egin zien (13); hots egin zion (99); hots egin zioten (13); hots egin zuen (387); hots egin zuten (14); hots eginez (26); hots egingo (35); hots egitea (9); hots egiteko (26); hots egiten (144); hots egiten zuen (19); hots egiten zuten (12); hots egitera (31); hots eta (38); hots ez (10); hots guztiak (16); hots haiek (9); hots handia (18); hots handiz (8); hots hori (21); hots horiek (17); hots hura (30); hots lehor (12); hots ozen (8); hots ozena (10); hots txiki (14); hots txiki bat (9); kanpai hots (22); karraska hots (14); mezua hots (8); motor hots (8); nuen hots (9); poliziari hots (8); sirena hots (8); telefonoz hots (31); telefonoz hots egin (23); tiro hots (22); tiro hots bat (9); txistu hots (21); zen hots (12); ziren hots (9); zuen hots (13)

adar hotsa (8); ate hotsa (11); ateratzen zuten hotsa (8); baina hotsa (9); baten hotsa (42); baten hotsa entzun (10); bezalako hotsa (12); danbor hotsa (9); eta hotsa (23); hotsa aditu (32); hotsa aditu zen (10); hotsa aditzen (18); hotsa atera (15); hotsa ateratzen (27); hotsa ateraz (9); hotsa baino (11); hotsa besterik (15); hotsa besterik ez (9); hotsa egin (10); hotsa egiten (15); hotsa entzun (186); hotsa entzun nuen (19); hotsa entzun orduko (9); hotsa entzun zen (44); hotsa entzun zuen (40); hotsa entzun zuten (12); hotsa entzutean (12); hotsa entzuten (65); hotsa entzuten da (15); hotsa entzuten zen (11); hotsa entzuten zuen (9); hotsa ere (14); hotsa eta (56); hotsa etorri (8); hotsa hasi (8); hotsa heldu (12); hotsa iristen (9); hotsa iritsi (8); hotsa izan (15); hotsa izan zen (10); hotsa sentitu (10); hotsa zabaldu (17); hotsa zabaldu zen (11); hotsa zen (8); hotsa zetorren (10); kanpai hotsa (22); karraska hotsa (19); karraska hotsa entzun (8); mailuaren hotsa (31); motor hotsa (32); oin hotsa (12); pauso hotsa (17); pausoen hotsa (12); sirena hotsa (13); taki mailuaren hotsa (28); tiro hotsa (26); trumoi hotsa (9); turuta hotsa (12); txilin hotsa (15); txistu hotsa (22); txistu hotsa entzun (9); zarata hotsa (16); zuen hotsa (14); zuten hotsa (11)

baten hotsak (9); danbor hotsak (11); diren hotsak (14); eta hotsak (20); gaztelupeko hotsak (59); gaztelupeko hotsak disketxeak (8); hanka hotsak (28); hanka hotsak entzun (8); hotsak aditu (11); hotsak aditzen (11); hotsak bere (8); hotsak disketxeak (8); hotsak entzun (72); hotsak entzun nituen (8); hotsak entzun ziren (13); hotsak entzun zituen (14); hotsak entzun zituzten (8); hotsak entzuten (45); hotsak entzuten ziren (15); hotsak ere (14); hotsak esnatu (12); hotsak eta (54); hotsak ez (16); kanpai hotsak (32); kilkerren hotsak (9); motor hotsak (8); oin hotsak (31); pauso hotsak (29); sirena hotsak (19); tiro hotsak (48); tiro hotsak entzun (8)

beste hotsik (14); eta hotsaren (8); eta hotsen (9); eta hotsik (9); hizketa hotsaren (8); hizketa hotsen (11); hotsen artean (16); hotsen bat (12); hotsen bidez (8); hotsez eta (8); hotsik atera (24); hotsik atera gabe (20); hotsik ateratzen (12); hotsik egin (11); hotsik entzun (14); hotsik entzuten (12); hotsik ez (26); hotsik gabe (20); hotsik gabeko (8); kanpai hotsek (10); zuen hotsik (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus