Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

humanitario 1 izond jendearen, eta eskuarki jende behartsuaren, aldeko onginahia edo elkartatsuna erakusten duena.

Herritarrekin zer modu amultsu eta humanitarioan jokatu zuten. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 24. orr.

Bulkada humanitarioak eraman du zorigaiztoko emakume mairuez errukitzera. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 226. orr.

Florentek, beti bere amets humanitarioan galdurik, sozialista zela esaten zuen eta Alexandreren eta Lacailleren laguntza zeukan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 214. orr.

Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 177. orr.

Moralari buruzko neurriak hartzen zituen, lege humanitarioak egiteko proiektuak taxutzen zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 74. orr.

Elkarte humanitario batean lan egiten dut. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 213. orr.

Horrek ezkerreko alderdien eta erakunde humanitarioen kritikak eragin ditu. Berria - Harian   2006-05-03

Nazioarteko legedi humanitarioaren oinarrizko printzipioak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 125. orr.

Nahikoa diagu hainbeste negartirekin, hainbeste olerkari humanitariorekin, Agian daramatzan armek berek ez diote logika humanitariozko ondorioetara iristen uzten. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 241. orr.

2 gizaki kaltetuei dagokiena. ik giza 3.

Etxeratzeko aginduaren iraupena murriztu eta laguntza humanitarioaren sarrera ahalbidetzea daude AEBek gidatutako koalizioak atzo iragarritako neurrien artean. Berria - Mundua   2004-04-20

Darfurrena azken urteetako krisi humanitario larriena dela ohartarazi zuen NBEk. Berria - Mundua   2004-07-24

Israelgo Armadaren operazioak «hondamendi humanitarioa» eragiten ari direla nabarmendu zuen. Berria - Mundua   2004-05-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarte humanitario (3); erakunde humanitario (4); gai humanitarioetarako (3); humanitario eta (4); krisi humanitario (7); krisi humanitarioa (7); laguntza humanitarioa (8); laguntza humanitariorako (3); lan humanitarioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus