Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hurrupatu (Egungo testuen corpusean 422 agerraldi; orobat urrupatu g.er), hurrupa(tu), hurrupatzen 1 du ad (edari bat) hurrupaka hartu. ik zurrupatu.

Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin, kafea hurrupatzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 32. orr.

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 212. orr.

Louiserekin tea hurrupatzen edo whiskia zurrutatzen zuen oroz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 220. orr.

Putzu batean ahoz behera erortzen niz eta zakur batek bezala nasaiki hurrupatzen dut. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 134. orr.

Tabako ke ttipi baten hurrupatzeko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 136. orr.

Hirurek jan-edatekoak hurrupatzeko baizik ez genuen ahoa irekitzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 114. orr.

2 hed/irud

Euskaldun horiek aditza hurrupatzen duten bitartean, guk ricard honi tinkaldi bat eman diezaiogun arraiki. Itxaro Borda   «%100 basque» - 166. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu, motor batek erregaia hurrupatzeko duen sistemaren antzera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 57. orr.

Zein ederra musukatzea, miazkatzea eta hurrupatzea laguna bero jartzen duten lekuetan! Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 153. orr.

Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 25. orr.

Komuna husten den bezala hurrupatzen zaituen logalea. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garagardo hurrupatzen ari ginela, izendatzen ez zuen metropolis batean emazte batez amoros egon zela ikasi nuen agudo. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 92. orr.

4 irud

Bestelakoak egunkarietan hurrupatzen zituen, urrunetik egiaz, aspaldi zuelako ez ziela sinesgarritasunik kausitzen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat hurrupatuz (5); baten hurrupatzeko (4); baten hurrupatzeko (4); hurrupatu eta (4); on bat hurrupatuz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus