Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

huskeria (Egungo testuen corpusean 1.991 agerraldi) 1 iz garrantzirik, gorabeherarik edo axolarik ez duen gauza. ik ezerezkeria; txikikeria.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 40. orr.

Huskeria ematen du. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 83. orr.

Huskeria bat dirudiena ere behin baino gehiagotan baliagarria izaten da. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 57. orr.

Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 156. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri. Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

Kondenatuta daude huskeria eta arauak betetzera.   - 100. orr.

Azken bolada hartan liskarra besterik ez genuen, liskarra edozein huskeriarengatik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 43. orr.

-Phil, hi edozein huskeriagatik berotzen haiz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 240. orr.

Edaten eta huskeriak erosten xahutzen dituzte diruok. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 214. orr.

Agian piltzar-biltzaile zaharra eta Georg Weiner elkar hartuta daudela eta liburuaren truke huskeria bat ordainduko didala. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 97. orr.

Bihar ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar. Elizen arteko biblia   2 Erg 7,1

Zutitu eta huskeriez jardun nintzen, garrasi bizian eta sekulako imintzioak eginez. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 93. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 99. orr.

Besterik ezean, nahiago dut jendeak mutu ote naizen pentsatzea, huskeria hauspotzen nabilela entzutea baino. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 6. orr.

Epaileek eman beharreko kalte-ordaina huskeria gertatu zenez gero, [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 86. orr.

Huskeriatzat baitzituen oinaze-minak. Elizen arteko biblia   2 M 7,12

Huskeriatzat jotzen dugu Artzain nagusiari arditxo bat kentzea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 390. orr.

Nork xahutuko luke, munduaren huskeria eta bere miseria ikusirik, bere denbora -bera den denbora-, bere-bere -bera- ez diren hitz jolasetan? Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 22. orr.

San Pedrok, Jaunaren handitasuna eta bere huskeria ikusirik, ez utzi nahirik, esaten zion: [...]. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 167. orr.

Batzuetan neure buruaz lotsatu egiten naiz arrakasta huskeriazko hoiek eragiten didaten atseginagatik! Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 16. orr.

Ez diat neure izen ona zikindu nahi horrelako huskeria batengatik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 127. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hain huskeria handia izanik, ez zuela merezi horretaz hitz egitea ere. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 191. orr.

Gorputzaren heriotza huskeria hutsa dela, alegia. Harrotasuna, halakoetan, huskeria hutsal eta zikoitza da. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 181. orr.

Dena diseinuzkoa, ordea: huskeria garestiak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 109. orr.

Zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 341. orr.

Huskeria eskisitoak margotzen zituen eta hiru liburu idatzi zituen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 65. orr.

Haur denborako huskeria bat. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Teologi huskeriak jorratzen ari izan ziren emaitza tamalgarriekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 225. orr.

Esan gabe doa ziklope-lan haren azken jomuga haitzak bere baitan erantsirik zeukan ehuneko 2 amianto huskeria hura erauztea zela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 95. orr.

4 huskeria izan

Musika huskeria da.   - 112. orr.

Ez da huskeria, ezta? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 149. orr.

Potosíko meatzeetako zilarra huskeria da honen aldean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 228. orr.

Baina arrisku horiek guztiak huskeria dira beste hainbaten aldean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus