Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

huts1 1 iz lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; ez betetze horren ondorioa. ik hutsegite.

Huts larria izan zitekeen, zigorra ekar zezakeena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 25. orr.

Huts barkaezina izan da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

Neure huts guztien zamarekin, kontu ematera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Huts sintaktikoak dira, beraz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

Alegia, testu bat inprimatzean gertatu ohi den huts oro.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Hortxe du Oteizak huts galanta.     «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Piezaren erdi aldera, piano-joleak huts txiki bat egin zuen akorde batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Eta egin zuen, egin ere, hutsa: leihatila bat ixtea ahaztu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Baina hark ere huts bat egin zuen bere demostrazioetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Eta orduan, hutsa neure buruari leporatzen niola, Jainkoari fede handiagoz hitz egin behar niola bururatu zitzaidaan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 34. orr.

Jendeak hutsak egiten ditu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Erdara guztietan egiten dira huts ederrak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.

Berak edo bere arbasoek egindako huts baten zigorra jasotzen ari dela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

Aipatu hutsak sinesten dituztenak ez jakinean eta Erromako Elizak huts horien aurkako egiak sinesten dituela jakiteko eginbiderik ez duten guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 70. orr.

-Zein da ene hutsa edo ene hobena, niri horrelako amorruz erasotzeko?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txartelaren ikuskaketak transkribapen-huts bat ekarri zuen, eta huts horrek hortik aurrerako analisi guztiak faltsuztatu zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Mexikon jokatu zuen tartean pilota-hutsak ez zirenak ere egin zituen Felix Areitio ezizenez Ermuak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 228. orr.

3 ezin huts eginezko

Ezin hutseginezko hitzordua. Iruñeako elizan ditut ezin hutseginezko Gipuzkoarrak eta karrikaz karrika elkarrekin gabiltza, hau eta hura aipatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Baina, pentsamendu lasaigarri honetan ez uzteko edo, azken agerraldia legearen krudeltasuna agertzeko baliatu zuten, bat jin delarik bukatu balitz bezala mintzo, ezin hutseginezko "ostatua idekia izanen da nahi dutenentzat " errateko ber tonuan.  Herria   2005-05-05

4 huts egin1 (orobat hutsegin) (zerbaitek)

Errutina horrek huts egin zion egunean, erremediorik gabe galdu zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 104. orr.

Apelazioak huts egiten bazuen, badakizu, aulki elektrikoa hantxe zegoen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.

Bazirudien hitzek huts egin ziotela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Huts egin du leialtasunak, eta gaiztakeriatik urruntzen dena larrutua gertatzen da.  Elizen arteko biblia   Is 59,15

Zorionak ez dit huts egingo, lur-sail ureztatuak ez baitu egarririk.  Elizen arteko biblia   Dt 29,18

Bihotzak huts egin dio, eta hantxe hil da, kalean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Flp 1,20

Niregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo.  Elizen arteko biblia   Is 49,23

Ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin.  Elizen arteko biblia   Dt 34,7

Marokora joateko ahaleginak huts egin ondoren Italiara itzuli zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?  Elizen arteko biblia   Sal 11,3

Ez dakit zerk huts egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Sekulako ergelkeriak esaten direla bihotzak huts eta buruak gainez egiten duenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Baina metodo horrek oso bestelako arrazoiengatik egiten zuen huts.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Eskuzartek ez diote hutsegin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

· Huts egiten hasi zitzaion sardexka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Bezperan huts egin zion labea konpondu nahi eta ezinean zebilela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.

5 huts egin2 (norbaitek)

Zuregan konfiantza dutenek ez baitute inoiz huts egiten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,40

Horretan sinesten duenak ez du huts egingo.  Elizen arteko biblia   1 P 2,6

Bazekien zer zioen eta ez zuen hutsegin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Noren ikara zinen, noren beldur, niri huts egiteko, nitaz erabat ahazteko?  Elizen arteko biblia   Is 57,11

-Ez, ez dut huts egingo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Adiskideak berak ere zain ditut nik noiz huts egingo.  Elizen arteko biblia   Jr 19,10

-Ama, etorri arren datorren hamabostaldian, ez huts egin otoi!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Alferrik da non huts egin dudan aztertzen hastea.     «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

-Apaizak ere huts egiten du mezatan, On Camillo: zergatik ez duzu onartzen besteek ere huts egin dezaketela fede txarrik eduki gabe ere?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 152. orr.

Baina hitzematen dizuet hurrengoan oparitxo bana ekarriko dizuedala, huts egin gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Ez zen huts egiten nion lehen aldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Inoiz huts egin al diat, Lar?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Ez iezadazu orain huts egin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Nik uste nian hire baitan fida nintekeela eta horregatik gomendatu hindudan zainketa komiteari, baina huts egin nuela frogatzen didak eta, niri huts egitea ez zaidak batere gustatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

-Badakizu ezin dudala huts egin Donibanera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 217. orr.

Kargatu du bere FN Browning-a, bi kartutxo daramatzan paralela, eta bigarren basurdeari ere kale, hirugarrenari ere bai, horrela seirekin huts egin arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

6 huts egin3 (norbaitek zerbait)

Gérard koskan ateratzen da eta Txomin aho zabalik dago, zerbait hutsegin duelako irudipena du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 148. orr.

Tiroa huts egitea. Baina, istilu hartako zalapartagatik, huts egin zuen kolpea.  Elizen arteko biblia   2 M 14,43

Huts egindako kolpeak dira horiek, ordea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.

Penaltien txandan ere berea huts egin zuen.  Berria - Kirola   2006-02-11

Ustez eta Bokaleko aleman industrien parean zirela, huts egin zuten beren ukaldia, nahigabe frango sortaraziz udaberriko goxotasun hura baliatzen ari zirenen artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Hitler-en kontrako atentadua huts egiten dute, 1944ko uztailaren 20an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.

Bidea huts egitea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.

Zenbat aldiz huts eginen ote dut norabide xuxena?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Sekula ez zuten beren jomuga huts egin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

-Ez dut eiki ikuskizuna huts egin nahi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Ez genezakeen horrelako ospakizuna huts egin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

Nik ez dut dantzaldirik huts egiten...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 180. orr.

Badakit klase asko huts egin ditudala, baina antzezlanak jaten dit denbora guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

Igandeetako mezak sekula ez zituela huts egiten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

-Ez nuke trena huts egin behar!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Hegazkina huts egingo duzu -esan zidan Mary Annek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Ez diagu elizaren bisita huts egin behar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 52. orr.

Ez zuen halako aukera huts eginen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Eta ez zuen aukerarik huts egiten pulpitutik bertatik haren burutik elizan zeudenen eskarmentua eskatzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Etsamina bat huts egin nuela Matematikako klasean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Hark ekainean bukatu zuen eta nik, berriz, urria arte egon behar izan nuen, huts egindako bi ikasgaiak gainditu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Huts egin ditut zenbait otordu, eta zorrotz behatu didate jaulierrek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.

Etxeko gosari huts eginaren ordaina nuen orain mahai gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Ez dut nire misioa huts egin nahi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

Eta gero, Izko mendiaren hegalean dauden herri xarmantak, bere alimaleko eliza ederrekin omen, pasatu ondoan, Iruñea eskuin utzirik, Puente la Reinari buruz bazoaz, Eunateko miraria ezin hutseginez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 133. orr.

· Erremediorik gabe segitu behar genuen esmalte beltz hura hornitzen, eperik huts egin gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Itxaropen huts eginak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Orangeko printzearen manupeko walon baten lantzak hazbetez huts egin zuen bihotzaren bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Zigarro baten erretzeko jalgi eta ondoko bi poetak huts egin nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 75. orr.

7 huts egin4 (norbaitek zerbaitetan)

Sinesmenean ere huts egin du zenbaitek.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,19

-Zertan huts egin dut? zein hoben egin dut zure aurka, niri halako amorruz erasotzeko?  Elizen arteko biblia   Has 31,36

Zertan egiten du huts?     «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

Azken batean, huts egin zuen bere iragarpenean. neure eginbeharretan behin eta berriz huts egiten ari nintzelako sentipena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Zuk uste bezala, emakume hori luxuzko prostituta bat zen, zinemagintzan huts egindako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.

Terrence-rentzat gourmet jaki zailak prestatuz ume bat egiten huts egin arren emazte baliotsua zela erakusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Azken bi jardunaldietan hutsegin dute zuri-gorrien atzetik dauden taldeek.  Berria - Kirola   2004-05-02

8 huts egin5 (era burutua izenondo gisa)

Atentatu hutseginek, ordea, gure Errusian, askoz efektu latzagoa izaten dute, denek jakingo duzuenez, ongi ateratzen direnek baino.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.

Malgobernuaren ordez nahasmendua ezartzeko traizio-saio hutsegina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Baina zure urkatze hutsegina oroitzean harro jasotzen duzu burua.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 161. orr.

Oraingo honetan azioak ondorioak izan ditu, baina ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten -eta sartzen zituzten- agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.

· Nork erakarriko zaitu nire bihotzera, txundituta utzi dezazun, nire hutseginak ahantzirik, on bakarra zaitudan hori laztandu zaitzadan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

9 huts egin ezinezko izlag ik hutsezin.

Saskibaloiaren zaleek huts egin ezinezko hitzordu bat zuten Fernando Buesa Arenan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Ez naiz kulturako jendearen jaietara joateko zalea baina harakoa hutsegin ezinezko konpromisoa izaten zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Horraino iritsi zen nire dohain huts egin ezinezkoa. Beste urte batean absenta izan zen nobedadea, 60 gradutik gorako pattar azkar bat, ahoa eta sabela erretzen zizkizuna, baina gure gizontasunerako erronka huts egin ezinezko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

10 huts eginarazi

Saudiar Barneko Ministroak erran du badituela han beste holako jazarketak hutseginaraziak bainan tokia ditake halakoa, beste batzuek erraiten diote lazoegia direla hangoak irriskuen zaintzeko.  Herria   2004-05-06

11 huts eman huts egin.

Zerbait bazuen, gainera, bere asmoek huts emango ez zutela sinesteko: zein ederki ezagutzen zuen zeharkatu behar zuen alderdia eta zein ongi ulertzen zituen hango hizkuntzak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Aitzin gaueko harrapaketa huts emanaren hondar ageriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

-Begiak ez din huts eman?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 293. orr.

12 huts eragin huts egitera behartu.

Jaunaren begiek zaintzen egia, eta huts eragiten maltzurraren hitzei.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,12

Huts eragiten diet aztien zantzuei, zentzugabe bihurtzen igarleak.  Elizen arteko biblia   Is 44,25

Huts eragiezu erasoka ari zaizkidanei, eta ez niri; jo bitza haiek beldurrak, eta ez ni.  Elizen arteko biblia   Jr 17,18

Akatsik ez duen beira batek huts eragingo lioke.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 247. orr.

13 huts hutsetik ezerezetik.

Huts-hutsetik liburutegi bat sortzea ondo zeregin neketsua da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

14 huts-min (orobat husmin)

Beti zerbaiten husmina sentitzen dute. gerora izugarrizko huts-minez gogoratuko zuen seme kuttuna izan zen Ludovico.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Arrapaladan botatako hitzek oka egin ondorengo huts-mina utzi zioten-eta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

15 huts-etsi ik hutsetsi.
16 hutsa izan da ad

Eurak dena eta besteak hutsa direla uste duten alproja horiek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 150. orr.

Baina zapore erresumin hura [...] orduan hain handia iruditu zitzaidana, hutsa zen gerora Dabidek sortu zidanaren aldean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 36. orr.

Gure egiteek eta ez egiteek geure salbazioa erosten ahal zutela uste zuen oraino aitatxik, gure fedea eta Jainkoaren borondatea hutsa balira bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Baina ez dirudi halakorik batere gertatzen denik lanaren faktoreari dagokionez, eta faktore horren nazioarteko mugikortasuna ez da hutsa gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Diru-sarrera urriak direla-eta, hutsa izaten da herrialde pobreen aurrezki-bolumena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Ez zekiat ezer asko / eskoletan ikasia, / baina ez izan harroxko; / hutsa duk hik handik kanpo / ikasitako guztia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.

Kontua paradigmena balitz hutsa litzateke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

· du ad Cadizko gatibutzan, soinu txikiaren hutsa du Elgetak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

17 hutsaren hurrena (28 agerraldi, 13 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 207 agerraldi) (izan aditzarekin) hutsaren hurrengoa.

-Giza arima hutsaren hurrena da zuretzat, argi dago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Liburuek hutsaren hurrena balio dute Parisen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

-Ez dut uste hutsaren hurrena denik -esan zuen Tootlesek segituan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 209. orr.

44 urte ezpaita hutsaren hurrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Hala ere, zigor horiek hutsaren hurrena ziren bere amonak pentsatua zeukanaren aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.

Guztira, lanbide arteko sei akordio sinatu dira, baina horietan LHK-k izan zuen parte-hartzea «ia hutsaren hurrena» izan zela onartu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

18 hutsaren hurreneko izlag

Hutsaren hurreneko prezioetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

19 hutsaren hurrenetik

-Ni, orduan, aberastuko naiz -esan zuen Txitxikovek-, zeren, nolabait esatearren, hutsaren hurrenetik hasiko bainaiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 467. orr.

20 hutsaren hurrengo (208 agerraldi, 87 liburu eta 48 artikulutan; ETCn 1.787 agerraldi) (izan aditzarekin) ik gorago 17.

Haren aurrean, nazio guztiak ezer ez, hutsaren hurrengo dira harentzat.  Elizen arteko biblia   Is 40,17

Idolo guztiak ez dira ezer, horien egintzak hutsaren hurrengo, irudiak haizea bezain hutsal.  Elizen arteko biblia   Is 41,29

· Hutsaren atzetik ibili ziren, hutsaren hurrengo bihurtu dira.  Elizen arteko biblia   Jr 2,5

· izlag ik gorago 18.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Hutsaren hurrengo huskeria batez ari gara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Laburbilduz, hutsaren hurrengoa da gizonari buruz duen ezagutza (Platon, Gorgias).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

· Garbi zegoen hutsaren hurrengoa nintzela beraientzat.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.

Hutsaren hurrengoa Ingalaterran zain dugunaren aldean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Ateraldi xelebreak, nonbait, balioaren aldetik hutsaren hurrengoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

21 hutsaren pare(ko)

Handikiak ezereztu egiten ditu, munduko gobernariak hutsaren pareko bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,23

Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia, gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,20

Kostua hutsaren parekoa zelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.

Eta hor libertatea hutsaren pare bilakatzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Nire ametsik ederrenak hutsaren pare utzi zituen Ramonaren eskuzabaltasunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

22 hutsaren truke

Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? eta nik ez dizut hamabi errublo emango, hamabost baizik, zuk ezertxo ere egin gabe, hutsaren truke.  Elizen arteko biblia   Has 29,15

Lau solairuko harri gorrizko etxe hura, orain gutxienez zortziehun edo bederatziehun mila dolar balio zituen hura, hutsaren truke erosia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Abas hutsaren truke hil da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

· Etxekoandre, har itzazu, hutsaren trukean emango dizkizut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Hutsaren trukeko hain ardura handiak jende guztia txunditu zuen ezinbestean, eta agintarien belarrietara iritsi zen noizbait.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus