Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

/ ia
izeLau">i 1 iz i letraren izena.

Mendira igotzeko ere modu alfabetikoa eskaintzen du, "A delakotik abiatu eta, B, D, E, F, G, H, I, J, K eta L izeneko lekuetatik pasatuz, mendiaren M alturaino iritsi". Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 94. orr.

Bokalak, i-e-a-o-u hurrenkeran hartuta, [...]. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 91. orr.

Bost i dituzten hitzak baditu euskarak: kilimiliklik, [...]. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 205. orr.

Zailagoa da, ordea, hitz batean bost bokalak behin bakarrik eta dagokien hurrenkeran (a, e, i, o, u) agertzea. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 217. orr.

Ezpainak luzaturik eta aurreko artikulazioaz ahoskatzen da i, ezpainak borobildurik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 77. orr.

I eta o protetiko horiek areagotu baizik ez dute egiten sonante izate hori. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 93. orr.

Ken dezagun, lenengo, barrunbe-girodun "n" ori, eta ipiñi gero, tarteko "u" bokal illunaren ordez, "i" bokal argia. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 43. orr.

Bokal guztien antzera, i-ak u-ak ü-ak sudurkarizaturiko formak dituzte, bainan urri gertatzen dira eta alde batera utzi ditzakegu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 77. orr.

2 i greko (orobat y greko)

Euskaraz, letra-izen guztiek, ordezkatzen duten letra hartzen dute, nola edo hala, izenean, honakook izan ezik: ze, ku, uve bikoitza eta i grekoa. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 245. orr.

Arantzazun sortu zen, sortu ere, Yakin, i grekoaz. Berria - Harian   2006-03-19

Ezpainak elkarrengandik bereizi gabe, eta "y" grekoa iksa edo "sh" bezala ahoskatuz. Jon Alonso   «Euskal karma» - 66. orr.

Gogoan dut O Guarany, y grekoarekin, Pery-ren irudiaz ilustratua, hori ere y grekoarekin. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus