Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazpuru (orobat idazburu g.er.; Hiztegi Batuan idazpuru agertzen da) 1 iz idazki baten izenburua.

Jatorrizko arabiar testuak ez darama inolako idazpururik, baina egileak bere ikasleari egindako gutun batean, "sarrera" izena ematen dio. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 237. orr.

Sei tomo ikusi zituen ilaran jarririk, idazpuru honekin: “Gogamenaren teoriarako prestakuntza-sarrera, haren orokortasuna, osotasuna eta mamia kontuan izanik eta gizarte-produktibitatearen adarkatze bikoitzaren jatorri organikoen ulerkuntzara aplikaturik”. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 452. orr.

Banekienetz zer izan zen, eta nondik zetorren, gerla aurreko Aintzina aldizkariaren idazpurua. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 106. orr.

Ez zitzaidan arrotz iduritu behialako idazpurua, eta honelatsu itzuli nion euskaraz ene irakasleari bere erranaldia: "Bakoitza Gizartearentzat, Gizartea Presonarentzat". Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 106. orr.

Idazburutik zirudien bezain interesgarria. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 99. orr.

Hots, gainean, eta idazpuru gisa, ohar hau topatu dut: Con censura eclesiástica. Txillardegi   «Putzu» - 354. orr.

Prentsa idazpuruek aho batez salatzen zuten otsailaren 13an: "....". Txillardegi   «Labartzari agur» - 175. orr.

2 gutun orrien edo inprimakien buruan agertzen den erakunde edo pertsona baten izena.

Barruko papera ere urdina zen, eta idazpurutzat bere izena baino ez zuen ageri. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 202. orr.

Hurbilagotik begiratzean, gutunak idazpuru bat zeukala konturatu zen Ruche jauna: Manausko polizia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 93. orr.

Iruñeko Udalak bi hizkuntzetan jarri behar dituela idazpuruak, inprimakiak eta bestelako agiriak, bai eta Udaleko ibilgailuen eta uniformeen errotulazioa ere. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

3 idazkuna.

Han, kapeluak eta txanoak saltzen zituen denda bat ageri zen, idazpuru honekin: "Vasili Fiodorov, atzerritarra". Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Eta argazkiaren alboan honako idazpuru hau: [...]. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus