Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihardoki, ihardokitzen (Hiztegi Batuan iharduki agertzen da) 1 du ad ipar aurre egin, buru egin. (zerbaiti)

Genevako Batasunak ez zuen bertuterik aski izan, ez Hitlerren jokabideari ihardokitzeko, Alemaniaz jabetzera zihoalarik "demokratikoki"; ez Mussoliniren harrokeria gaztigatzeko, Etiopian sartu zelarik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 74. orr.

Maila sozialeko ezberdintasunei ihardokitzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 27. orr.

Lan-gabeziari ihardokitzeko. Herria   2005-08-04

Munduko zuzengabekerien aitzinean zer egin? ixilik edo ezazol egon, jendetzaren gehiengo handi bat bezala? ala, xutik ezarria den xixtema ekonomiko suntsitzaileari ihardoki? Herria   2004-11-18

Nola ihardoki gastuen urtetik urterat hola emendatzeari. Herria   2002-07-25

Zernahi su-hiltzale bildu da su horri ihardokitzeko. Herria   2004-06-10

Badira oraino zonbait ametz ondo, Urtsuko patar batzuetan, suteeri ihardoki dutenak. Herria   2003-05-15

Bazkari ondarrean, Jamattittek presentatu gaieri, aise ihardoki dute Miren Artetxe, Eztitxu Arozena eta Maialen Lujanbio bertsulari ezagun eta trebeek. Herria   2003-03-13

· Handiagotzen zen egoera dorpeetan; ihardokitzea zaila zen, aldiz, lehiarik ez zenean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 178. orr.

Ez zen gerrazalea, baina, kitzikatzen bazuten, bortizki ihardokitzen zuen eta ez zuen onesten hartaz irri egiterik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 12. orr.

Ohi duen bezala, judu gobernuak berehala ihardoki du eta biziki bortizki. Herria   2001-05-24

2 (eritasunari)

Baginakien ez ontsa zabilala, eta eritegitean tratamenduak egiten ziozkatela, bainan ez du ihardoki ahal izan. Herria   2001-02-22

Hor da batbatean gaizkitu eta ezin izan du ihardoki. Herria   2003-11-06

3 (norbaiti)

Baina XI. mendean Nafarroako erregeak emeki kontrolatzen ditu Baigorri, Garazi, eta Ortzaizeko ibarrak, Amikuze eta Oztibarreko zelaiak eta ihardokitzen ere dio Inglaterrako erregeari. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 26. orr.

4 mintzatu, jardun.

Emilio Lopez Adanek, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen izenean, ihardoki du, euskararen transmisioa ez dela txikitzen ikustea gauza baikorra dela baina euskara beti lanjerrean dela. Herria   2002-12-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus