Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iheska adlag ihes eginez, ihesi. ik ihes 9.

Iheska abiatu zen izu-izu egina. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 68. orr.

Bi hitzetan, iheska atera behar izan nuen handik. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 166. orr.

Ez duzu horrela txoro-txoro iheska hasi beharrik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 69. orr.

Hainbat egunetan, iheska ibili nintzaion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 92. orr.

Egun hartatik bertatik osaba Kamil iheska ibiltzen zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 308. orr.

Bata besteari iheska zebiltzan, eta zazpi eginahalak egiten zituzten ez elkarrekin topo egiteko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 239. orr.

Areago, bi emakumeen begiradak elkarri iheska ari zirela erran zitekeen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 136. orr.

Ukigarri ez zen guztiari iheska, ur edan berriak gorputz barnera ekarri zidan freskurara ezarri nuen gogoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 208. orr.

Ni atetik iheska ateratzen nintzen bitartean. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 34. orr.

Ez zaitezela horregatik ibil niregandik iheska, ez nazazula zeure aurretik bota. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1015. orr.

Betiko galderari askotan erantzun diot erdi-iheska: "nahi al zenuke zure seme-alabak bertsolari izatea?". Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iheska abiatu (3); iheska etorri (3); iheska hasi (6); iheska ibili (4); iheska ibiltzea (3); iheska ibiltzen (4); iheska joan (11); iheska joanak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus