Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasi, ikas, ikasten 1 du ad ezaguera multzo bat iritsi, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna bereganatu, adimen lanaz nahiz esperientziaz.

Haurrak ikasi egiten du, eta kito. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

Ikasi egin beharko nuke, ordea... Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 23. orr.

"Davidek Avarekin ikasi beharko luke", esan zuen osabak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 89. orr.

Ikasi nahi nuen, ondo pasatzen nuen eskolan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 65. orr.

Hurka da zaharrena, Saskatchewango Unibertsitateko industria-harremanen irakasle baten izena; han ikasi baitzuen Helenek, hain zuzen ere. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 101. orr.

Horrenbestez, ezin dugu ez ikusi, ez imitatu, ez ikasi. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 240. orr.

Ezin dut hemen ikasi, jangelan; idazgelara joan beharra daukat, lanpara irismenetik kanpo dudan leku batera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 96. orr.

Haurrean supazterrean ikasi genituen kantu horien ondotik, mende osoa iragan zaigu. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 32. orr.

Sanson Carrasco bezala, ni ere Salamankan ikasia naiz. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 10. orr.

Hori, geroago ikasi nuen, beren arteko txantxa bat zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 267. orr.

Asko ikasi dut elkar ikusi genuen azken aldiaz geroztik. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 226. orr.

Belaunaldiz belaunaldi ikasi, hartu, transmititu eta birsortzen da kultura. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 295. orr.

Hasiberri baten betekizunak dira hauek; asko ikas dezakezu horrela, eta horregatik eginarazten dizut hau guztia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 178. orr.

Joanden astean beraz, arizan dira ikas eta ikas, berek hautatu antzerkia ahal bezen ederki emaitea gogoan. Herria   2004-04-29

Agerre, deabruaren eskolan ikasia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 18. orr.

Neska bizia naizela esan diote, balio dudala ikasteko. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 85. orr.

Ikasteko aukera izatea ez da aukera txarra. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 97. orr.

Haur gutxi zegoelako kendu ziguten andereñoa, eta Atarrabiara bidali behar izan genituen alabak ikastera. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 134. orr.

2 (zer osagaiaz)

Alemana ikasi gabe ez nuela etsiko. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 75. orr.

Paristik bueltatu eta euskara ikasteari ekin zenion. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 84. orr.

Bejaiako dendari baten dendan ikasi zuen Leonardok arabiera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 276. orr.

ik beherago 7. 32576

Ordu arte latin askorik ikasi ez nuelako seguru asko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 38. orr.

Alcalatik iragan zen zuzenbide zibila eta kanonikoa ikastera, Tolosako Unibertsitatera. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 14. orr.

Musika ikasi zuen, haatik, eta musikari bikaina izan zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 290. orr.

Apaiz egin aurretik, erizaintza ikasi nuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 184. orr.

Landare, lore eta hegaztien izenak ikasi nahian. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 76. orr.

Arratsero, Uil behartu egiten nuen biderketa-taulak ikastera, eta diktaketak eginarazten nizkion. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 50. orr.

Badirudi teologo batzuek ez dutela behin ere funtsezko teologiarik ikasi, edo ikasi hura ahantzi dutela. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 88. orr.

Mustafa zenak zazpi ahaleginak egin zituen bere lanbidea ikas zezan, baina dena alferrik izan zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 210. orr.

Herritar gazteak hango dantzak ikas zitzaten. Herria   2005-02-10

Ikas hau ere: [...]. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 112. orr.

Oraindik ez duk hire lana ikasi, alemaniar alfer horrek? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 65. orr.

Bidean, denok ikasi dugu zerbait. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 85. orr.

Zer esan dezake filosofia ikasi duenak galdera eta jarrera horien aurrean? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 15. orr.

Aspaldi ikasia daukat lezioa. gaur egungo aingeruek masturbazioa, sarketa, kitzikatzea eta abar garbi horiek oro txit ongi ikasiak dauzkate. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 25. orr.

· Gandiagari ikasi nion zuhaitz-kontu ugari. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 143. orr.

Hamaika ikusteko jaioak, harginari ikasi dion legez. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 70. orr.

Eibarko itsuarekin ere ihardun zuen, hari ikasi zizkion beste pieza batzuek. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 35. orr.

Patxi Salaberri filologoari ikasia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 294. orr.

· Zer ikusi, hura ikasi. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 161. orr.

Izanen duzuela zer ikus eta zer ikas, idazlarien ikus moldea baita beti atsegingarri. Herria   2001-04-12

Gaualdi goxo baten mentura dugu heldu den ostiral aratsean, izanen baitugu zer ikus eta zer ikas. Herria   2005-04-07

ik beherago 19. 33008

Egongo da han zer ikasi. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 278. orr.

3 (nola adizlagun osagaiaz)

Sarri gertatu ohi da inorengandik hartutakoa gaizki ikastea eta, gaizki ikasitakoa, gaizki erabiltzea. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 150. orr.

Zeren hiru lagun sartu ginen elkarrekin latin ikastera, eta batak hura txit errazki ikasi zuen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 313. orr.

Ederki ikasi zuen, 1525eko otsailean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 53. orr.

Juliok oso erraz eta bizkor ikasten zituen joko guztiak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 56. orr.

Idazten, aldiz, irakurriz eta idatziz ikasten dela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 30. orr.

Erakutsi ziguten, saiatu ziren eginahalean, baina [...] ez genuen gogo onez ikasi, entzungor egin genion. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 291. orr.

Bere kabuz ikasi zuen, herriaren beharrei begira. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 28. orr.

Bide horrek, hala ere, interpretazio- edo ondorioztatze-lan gogorra ezarri zion; hala ikasi zuen, esate baterako, "eskuinaldeko zuritasun" bat [...] hurrengo gelako otordu-mahaia zela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 136. orr.

Irailaren lehenetik hasi nintzen jo eta su ikasten, eromenak hartua bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 27. orr.

Buru-belarri ikasi zituen Ruche jaunak Grosrouvreren hurrengo fitxak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 424. orr.

Jaunaren errebelazioz ikasi zuen agur hori, berberak geroago aitortu zuenez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 751. orr.

Bere kasa ikasi izango zuen Gelatxo zaharrak soinua jotzen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 15. orr.

Errebelazioz ikasia irakasten zuen Frantziskok. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 780. orr.

Esperientziaz ongi ikasia zuen, deabruek laztasunari ikara diotela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 766. orr.

4 (perpaus galdekatzaile eta konpletiboekin)

Adi orain eta ikas lurrikarak zerk eragiten dituen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 423. orr.

Uste dut ikasi dugula elkarrekin nola egin. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 67. orr.

Mirenek ezin izan du mina zer den erabat ikasi. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 188. orr.

Ikasi non dagoen zuhurtasuna, non indarra eta zentzu ona, eta jakingo duzu non dauden bizitza luzea eta benetako bizia. Elizen arteko biblia   Ba 3,14

Iruditzen zait gazte askok ez duela hori onartzen, agian ez dutelako ikasi emakume izateko modu asko dagoela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 55. orr.

Horiengandik ikasi nuen norbera dela norbere buruaren arduradun. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 95. orr.

Ikasi berria zuen Maxek espezie batzuk aise iristen zirela mende beteko adinera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 74. orr.

Noiz ikasi behar duk gure akatsak direla bizirik irauteak ordainarazten digun prezioa? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 211. orr.

Gutarik zenbaitek ikasi genuen bizkitartean eta sinetsi, Euskal Herria ez zela mugatzen Bidasoaz honaindiko hiru hegal xuhurretara. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 121. orr.

Ikasi dugu nola genozidioa, nazismoaren gainbeheraren ondoren ezin gertatuzko gauza zirudiena, aise ager zekigukeen berriro plazara edozein unetan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 190. orr.

5 (objektua -n edo -tzen atzizkiarekin edo kidekoekin)

Hizketan ikasi baino lehen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 240. orr.

Ez dut ikasi dantzan... 5664

Hegelek egotziko dio Kanti Kritikarekin alferrik nahi duela, uretan sartu baino lehen, igerian ikasi. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 84. orr.

Ohoinkerian baizik ez dute ikasi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 76. orr.

Eta larrutan ikasi genuen, den-denetik egiten ikasi genuen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 58. orr.

Merezi duenaren gainean oinarritzen ikasi behar duzu, eta gainerakoa alde batera uzten, gaitzetsi gabe gainera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 37. orr.

Begiradak irakurtzen ikasi ezean, ezinezkoa da ia esaten den hura ulertzea. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 45. orr.

Katiximan, berriz, Baigorriko erretorearekin, euskaraz irakurtzen ikasi nuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 129. orr.

Har ezak paketea eta ikas ezak behingoan erretzen. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 136. orr.

Baina udako egunetan errekara eramaten gintuen, ur gainean geure burua hondoratu gabe atxikitzen ikas genezan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 96. orr.

Elkar errespetatzen ikasi behar dute... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 426. orr.

Ni, berriz, mutil gaztea nauzu eta gobernatzen ikasi gabea. Elizen arteko biblia   1 Erg 3,7

ik ikasigabe. 5675

Heldugabeok, ikasi zuhurrak izaten; zentzubakook, ikasi burutsuak izaten. Elizen arteko biblia   EsZ 8,5

Gizarteak ikasi egin behar du desberdintasuna eta aniztasuna errespetatzen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 168. orr.

Berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak. Elizen arteko biblia   1 Kro 5,18

6 (-tik atzizkiko osagaiaz)

Komeni da eskarmentutik ikastea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 112. orr.

Ea nondik ikasiak zituen bere hitz ezin-taxuzkoago haiek guztiak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 168. orr.

Besteen esperientziatik ikas genezake. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 60. orr.

Hutsegiteetatik ikasi. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 294. orr.

Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: [...]. Elizen arteko biblia   Mk 13,28

Urteetako esperientziarekin, bere baitarik ikasia zuen zeinek nahiago zuen goizetako eguzkia eta zeinek arratsaldekoa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 72. orr.

Holako jende gutxi ikusiko duzu, lurra beste libururik izan ez duen jakintsu xahar horiei gogobihotzak erne paratzen; gustoz eta plazerrez haien senetik ikasten. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 99. orr.

Horiengandik ikasi nuen norbera dela norbere buruaren arduradun. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 95. orr.

Atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero. Elizen arteko biblia   1 Ts 4,1

Nigandik ikasia zuen Gilenek, bertzeen hista egiten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 111. orr.

Elkarrengandik ikasi behar dugu, toki batean egiten den lana beste batean baliatu ahal izateko. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 84. orr.

7 (objektua -z atzizkiarekin)

Frantziatik etorriak ziren Sylvain Pouvreau eta Esteve Materre, eta euskaraz ikasi ondoren, euskal idazle bilakatu ziren. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 29. orr.

ik gorago 2. 5691

Patxi Zabaltza […] hau ere nafar erdalduna baina estiloz euskalduna bezainbat pentsaeraz euskaltzalea, geroxeago euskaraz primeran ikasi zuena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 95. orr.

Dagoeneko esana dut erdara hutsez ikasi genuela guk. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 83. orr.

Oinez ikasi, gero korrika egiteko. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 137. orr.

Hori dela eta, gazteleraz baino ez nuen ikasi. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 72. orr.

Denok dakigu zertaz ari garen, eta termodinamikaz eta entropiaz zerbait ikasi badugu, gehiago. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 123. orr.

Egia esatera, bere buruaz egun bakar batean gehiago ikasi zuen ordu arteko bere bizitza osoan baino. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 256. orr.

· Helburua da EHUko titulazio guztiak euskaraz zein gaztelaniaz ikasi ahal izatea. Berria - Euskal Herria   2004-03-16

8 (ikas hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Ikas baldintza duinetan ikasteko eskubidea. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Ertzetan lotuta ontzi turistikoak, ikas bidaietako taldeen aiduru, Nikkon eta Yashicaz hornituriko turista japoniarren aiduru... Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 266. orr.

Zein denboratan eta zer-nolako ahaleginarekin lortuko duen hitzartutako ikas-helburua. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Gainera, ikas-kontratoen bidez, zazpi urtez gutxienez egonarazten zituzten fabriketan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 254. orr.

KGBren ikas-lerro nagusiak baliatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 249. orr.

Ikas-prozesua bertan behera uzteko arriskua. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Umoreak dezente laguntzen duela ikas prozesuan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 78. orr.

Komertzial ikas saila jarraitzen duten lau gazte. Herria   2002-12-12

Ikas sail horietaz bertzalde, ikuskizun batzu ere antolatuko ditu. Herria   2003-07-03

Ikas saioa bukatutzat eman zuen, ustez, eta beraz neuk egin nion oraingoan galdera. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 157. orr.

"Kirolari-ikasle" talde bat zen, beren matematika-irakaslearekin ikas-txangoan irtena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 397. orr.

Haur baten lehen ikas-urratsen antzekoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 147. orr.

Aldaketa hartatik aurrera, asko ahalegindu nintzen txintxoa izaten eta izugarrizko ikas zakua egin nintzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 230. orr.

Uztaritzen den Ikas zentroak. Herria   2001-08-02

9 erakutsi.

Haurrer ikas eüskara. Herria   2003-08-07

10 jakin, jabetu.

Elkarrizketei adi, Garazi zeritzola ikasi nuen. Txillardegi   «Putzu» - 303. orr.

Lehenago ohartu ez banintzen, orduan ikasi nuen ez nintzela Vladimir Ilitx izateko sortu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 268. orr.

Patty, geroago ikasi nuenez, aspaldiko neska-laguna zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 94. orr.

Baionako bulegoaren eginkizun nagusia, oro har, espioitza-lana zela ikasi nuen. Txillardegi   «Putzu» - 199. orr.

Plajioa latinezko plagiare-tik datorrela ikasi nuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 147. orr.

Hantxe ikasi nuen, adibidez, Gobernu Liberalak Oñatiko Unibertsitatea hestea erabaki zuela. Txillardegi   «Putzu» - 289. orr.

Han ikasi nuen lehenik, gure Herriak izan duen teologo handienak, Frantzisko Vitoriakoak, idatzi zuela: [...]. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 90. orr.

Ez naiz, bada, larunbat batean, gaueko trena hartu eta Valladolid aldera abiatu, Marisa non bizi zen ere ikasi gabe! Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 94. orr.

Jatetxeko etxekanderearenganik ikasi nuen zer zen gertatua. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 74. orr.

Garagardo hurrupatzen ari ginela, izendatzen ez zuen metropolis batean emazte batez amoros egon zela ikasi nuen agudo, amodio haren bulta ahitu zitzaienean herrira itzuli zela. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 92. orr.

11 (era burutua izenondo gisa) eskola duena, kultura duena.

Baita jende ikasiaren artean ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 12. orr.

Ustez behintzat, jende ikasia zen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 10. orr.

Hobe gizon zuhurra indartsua baino, eta gizon ikasia ahaltsua baino. Elizen arteko biblia   EsZ 24,5

Ezen entzuten zeuden pertsona ikasi asko erabat harriturik geratu baitziren gizon eskolagabe haren sermoiarekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1156. orr.

Ikasiak eta jakintsuak ere txundituta zeuden haren hitzen indarraz eta egiaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 523. orr.

Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle. Elizen arteko biblia   1 Kro 25,8

· Orobat, in- aurrizkia, oso emankorra -eta ikasia jatorrian-, bi forma desberdinez agertu ohi da egoera berdinetan. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 201. orr.

Konturatu gabe pasatuko baitira gurpiletik tortura geldi eta ikasiagoetara. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 75. orr.

12 –en berri ikasi

Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 205. orr.

Mutikoak ikasi behar baitu aitzinekoen berri. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 102. orr.

Jonasek Jaunaren errukiaren berri ikasi. Elizen arteko biblia   Jon 4,1 tit

13 buruz ikasi [171 agerraldi, 77 liburu eta 19 artikulutan]

Buruz ikasi dudan epigrama bakarra. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 108. orr.

Buruz ikasi duena errepikatu besterik ez du egingo, loroek bezala. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 137. orr.

Gaixoak, liburu osoa irakurri, eta irakurraldi bakarrean ikasi omen zuen buruz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 193. orr.

Irudi bat buruz ikasi edo berriro kopiatzeko eskatzen bazaio. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 72. orr.

Testu osoa buruz ikasten ari banintz bezala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 26. orr.

Entzutearen poderioz, buruz ikasi zituzten, azkenean, karabanako kideek zifrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 224. orr.

Holaxe, Genet-en aipua, buruz ikasia, etorri zitzaidan eta idatzi egin nuen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 151. orr.

Pasarteak buruz ikasarazten zizkiguten eta niri poemak buruz ikastea asko gustatzen zitzaidan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 73. orr.

14 gogoz ikasi [13 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan] buruz ikasi.

Gogoz ikasi behar genituen zati osoak eta gero gogoz errezitatu erretorearen aurrean, Baigorriko elizan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 129. orr.

Gogoz ikasten zituen Talmuda eta Thora, juduek ohitura duten bezala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 78. orr.

Eusebiok, gainera, alemanen mugimendu guziak gogoz ikasiak zituen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 21. orr.

Iraultzako kantuak gogoz ikastera bortxatuko ote zituzten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 129. orr.

15 ikas erraz ik ikasterraz.
16 ikas(-)mahai ik ikasmahai.
17 ikas(-)maila ik ikasmaila.
18 ikas(-)material ik ikasmaterial.
19 ikus eta ikas

Ikus eta ikas ibili dira abendoan. Herria   2001-01-25

Izanen duk han ere zer ikus eta ikas. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 46. orr.

· Eskarmentu bat emango da, gainera, jendeak ikus eta ikas dezan. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

asko ikasi (118); aspaldi ikasi (13); bat ikasi (46); batean ikasi (23); batzuk ikasi (11); berehala ikasi (9); bereizten ikasi (13); berri ikasi (9); bizitzen ikasi (19); buruz ikasi (56); egiten ikasi (46); erabiltzen ikasi (11); esaten ikasi (9); eskolan ikasi (24); etxean ikasi (11); euskara ikasi (74); euskaraz ikasi (51); filosofia ikasi (16); gehiago ikasi (27); hala ikasi (12); han ikasi (28); hartzen ikasi (11); hizkuntza ikasi (14); hor ikasi (10); hori ikasi (14); hura ikasi (11); ibiltzen ikasi (20); idazten ikasi (9); ikasi arte (14); ikasi beharra (48); ikasi beharreko (15); ikasi gabe (25); ikasi gabea (9); ikasi izan (15); ikasi izana (11); ikasi nahi (139); ikasi nahian (13); ikasi ondoren (22); irakurtzen ikasi (16); izaten ikasi (20); jokatzen ikasi (10); jotzen ikasi (16); laster ikasi (12); ondo ikasi (16); ongi ikasi (26); orain ikasi (9); orduan ikasi (13); unibertsitatean ikasi (10); zerbait ikasi (33); zuzenbidea ikasi (14)

asko ikasi dut (21); asko ikasi nuen (12); buruz ikasitako (16); euskara ikasiko (13); euskaraz ikasi nahi (21); gauza asko ikasi (20); gizon ikasia (13); ikasi ahal izan (13); ikasi ahal izateko (16); ikasi behar dut (16); ikasi behar duzu (14); ikasi behar izan (45); ikasi beharko dute (10); ikasi egiten da (12); ikasi eta gero (15); ikasi eta ikasi (10); ikasia nuen (13); ikasia zen (11); ikasia zuen (44); ikasia zuten (15); ikasitako guztia (16); ikasiz gero (9); ikusi eta ikasi (15); jende ikasia (10); ongi ikasia (18); zer ikasia (26)

bizitzen ikasteko (10); buruz ikastea (9); buruz ikasteko (15); egiten ikastea (9); egiten ikasteko (17); euskal herrian ikasteko (10); euskara ikastea (35); euskara ikasteko (116); euskara ikasteko aukera (9); euskaraz ikasteko (60); euskaraz ikasteko aukera (15); euskaraz ikasteko eskubidea (18); herrian ikasteko (10); hizkuntza ikasteko (11); hizkuntzak ikasteko (15); ikastea erabaki (11); ikasteari ekin (10); ikasteaz gain (13); ikasteko asmotan (9); ikasteko aukera (76); ikasteko aukerarik (12); ikasteko balio (13); ikasteko eskubidea (52); ikasteko gaitasuna (9); ikasteko gogoa (13); ikasteko parada (9); unibertsitatean ikasteko (10)

asko ikasten (39); bat ikasten (24); batean ikasten (9); beti ikasten (15); bidez ikasten (11); buruz ikasten (27); egiten ikasten (17); eskolan ikasten (14); euskara ikasten (133); euskara ikasten ari (36); euskara ikasten hasi (12); euskararen ikasten (13); euskaraz ikasten (24); filosofia ikasten (13); gehiago ikasten (13); hizkuntza ikasten (11); hizkuntzak ikasten (9); ikasten ahal (13); ikasten ari (279); ikasten ari da (36); ikasten ari dira (11); ikasten ari naiz (22); ikasten ari zen (27); ikasten aritu (10); ikasten hasi (88); ikasten hasi zen (23); ikasten hasteko (11); ikasten hasten (9); ikasten ibili (9); ikasten jardun (11); ikasten jarraitu (12); ikasten jarraitzeko (13); ikasten saiatu (12); ikasten zegoen (9); ikasten zegoen mutila (9); ingelesa ikasten (18); liburutegian ikasten (19); liburutegian ikasten zegoen (9); medikuntza ikasten (10); unibertsitatean ikasten (15); zerbait ikasten (12); zuzenbidea ikasten (9)

euskara ikastera (10); ikastera joan (18); ikastera joaten (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus