Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerbide [16 esaldi, 7 liburu eta 2 artikulutan] iz ikertzeko bidea. ik ikerketa 7.

Ez da inolako modurik asmatzeko nora eramango duen ikerbide jakin batek, ez eta, beraz, zein izango diren aplikazio posibleak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 158. orr.

Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 30. orr.

Kolore aldagarrizko erauzkinak ematen zituzten, polit-bitxiak haiek ere, baina ezinago ezegonkorrak: saio-egun gutxiren buruan, untxietara jo baino ere lehenago, ikerbide hura artxibaturik uzteko baimena lortu nuen Commendatorearengandik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 161. orr.

Puntu honetan, gure ikerbidea erabat aldentzen da hizkuntz egituraren beste hainbeste teoriatatik. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus