Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikergai [49 esaldi, 16 liburu eta 15 artikulutan] iz ikerketaren gaia. ik ikerketa 10.

Ikerketak, jakina denez, ikergaia gero eta gehiago zatikatuz, atalduz, egiten du aurrera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 16. orr.

Inoiz ez zen bere ikergaia zehazteaz arduratu, eta oinarrizko eragiketa hori egin gabe, zientzia bati ezinezko zaio ikerbide bat garatzea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 30. orr.

K hizkuntza ikergaitzat harturik, hauxe aurkitzea da arazoa: [...]. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 10. orr.

Ohar bedi ezin argudia daitekeela ibai-ertza den bank eta aurrezkiak gordetzeko bank hitz beraren agerraldi bi direnik, horixe baita, hain zuzen, ikergaia. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 167. orr.

Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 55. orr.

Egokitasun hauek, sintaxia, semantika eta bion arteko loturak aztertuko dituen hizkuntz teoria orokorrago baten ikergaiaren atalak izan litezke. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 145. orr.

Euskal Herria eta erlijioa ziren bere ikergaiean ardatzak. Berria - Kultura   2004-06-03

Diabetesa da zure ikergaia. Berria - Gaiak   2004-05-08

Xabier Irigoienek itsasoa du ikergai; itsasoaren biodibertsitatearen inguruko ikerketa bat egin berri du, eta ondorio interesgarriak lortu ditu. Berria - Gaiak   2004-08-22

Garuneko akromatopsia ez zuen ia inork ikergaitarako hartu hurrengo hirurogeita hamabost urteetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 41. orr.

Jakintsua, hasieran, gehiegizko koldartasunez hurbiltzen da ikergaira, astiro, uzkur, oso galdera apalak eginez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 274. orr.

Eta banku bateko kamera korazatutik ateratzerakoan justifikatu ezineko bederatzi mila dolar baldin badauzka batek aldean, besterik gabe bihurtzen da ikergai. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 92. orr.

Preso irakiarrek pairatutako ustezko tratu txarrak ikergai. Berria - Mundua   2004-01-18

Senatari bat ikergai, irailaren 11ko erasoez aurretik zuen informazioagatik. Berria - Mundua   2004-01-23

Saguak eta arratoiak hartu zituen ikergai. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 50. orr.

Xenpelar Dokumentazio Zentruaren inguruan gorpuzten ari den ikertaldekoei berriz, kezkagai zer dudan eta ikergai zer datekeen zirriborratu diet. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus