Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerkuntza [534 esaldi, 22 liburu eta 172 artikulutan] 1 iz ikerketa.

Esana dago irakaskuntzak eta ikerkuntzak nahitaez eskutik joan behar dutela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 120. orr.

Ikerkuntza azkenik gabeko prozesu bat da, eta inork ez daki deus haren bilakaeraz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 24. orr.

Baliabideak behar dira [...], baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 10. orr.

Azken urte hauetan ikerkuntza eta garapenari garrantzi handia eman zaie. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 37. orr.

EAEk BPGren %1,5 bideratzen du Ikerkuntza eta Garapenera. Berria - Ekonomia   2006-02-26

Japonia inbestimendu handiak egiten ari da oinarrizko ikerkuntzan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 42. orr.

Oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerkuntza behar bezala sustatzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 95. orr.

Punta-puntako ikerkuntzaren berri izateko aukera. Berria - Gaiak   2006-01-10

Armando Llanos arkeologoak, era berean, etengabeko ikerkuntzaren beharra azpimarratu du. Berria - Kultura   2004-04-08

Euskal ondare bibliografikoari buruzko ikerkuntzaren eta kontserbazioaren esparruan. Berria - Kultura   2004-06-10

Gramatika-egituraren ikerkuntza formalaren emaitzetako bat. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 145. orr.

Ikerkuntza babesten duten erakundeek. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Ikerkuntza garatzeko toki guztietan unibertsitateari berez dagokion zeregina. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 139. orr.

Beharbada horren begi-bistakoa ez bada ere, ikerkuntza honen ibiliak Nelson Goodman eta W.V. Quineren lanaren eragin sakona jasan du. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 26. orr.

Zer egin behar duen batek ikerkuntzan hasten denean bere ibilbide akademikoa behar bezala zedarritzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

2001ean ikerkuntzara bideratutako diruaren %56 baino ez zen enpresa pribatuena. Berria - Gaiak   2006-01-20

1999an zientzia eta ikerkuntzari Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,83 eskaini zion Txinak. Berria - Gaiak   2006-01-20

Bizitza zoriontsurako aski da egiaren ikerkuntza. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 35. orr.

Filosofia ez da jakituria bera; jakituriaren ikerkuntza da. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 48. orr.

Hizkuntzaren ikerkuntzan, gramatika eta gramatikaren teoria da axola duena. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 12. orr.

Sintaxiaren eta semantikaren arteko loturen ikerkuntzan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 130. orr.

Eritasunek sortzen dituzten heriotzen % 90 aztertzeko, ikerkuntzako diruen % 10 bakarrik erabiltzen da. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 140. orr.

Ikerkuntza eta Enpresekiko Harremanetako errektoreordea. Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Elikagaien Ikerkuntzarako Institutuko zuzendari Jan Mousingek. Berria - Gaiak   2006-03-16

Rafal Antczak Varsoviako Gizarte eta Ekonomia Ikerkuntza zentroko ekonomistak. Berria - Ekonomia   2004-05-04

Espainiako Poliziako Ikerkuntza Teknologikorako Brigadako poliziek. Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Frantziako CNRS Zientza Ikerkuntzarako Zentro Nazionalean. Berria - Mundua   2004-12-16

Euskadiko Kutxako Ikerkuntza departamentuko zuzendariak. Berria - Ekonomia   2004-07-15

Gizarte Zientzien Euskadi Ikerkuntza Saria. Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Ikerkuntzako Euskadi Saria Berria - Euskal Herria   2006-03-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahozkotasunaren ikerkuntza arloa. Andoni Ega˝a   «Hogeita bina» - 110. orr.

Iradoki dugun hizkuntz teoriaren ikerkuntza-egitasmoan hiru betebehar nagusi daude. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 79. orr.

Ikerkuntza prozesu azkengabe bat da, nondik nora egingo duen sekula jakiterik ez dagoena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 158. orr.

Kontrolik ezaz, artikulurik hutsalenak maila gorenetara iristen dira, ikerkuntza erreportajeen eta nazioarteko albisteen kaltean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 98. orr.

Benetako unibertsitate sistema eraginkorra lortuko badugu, ikerkuntza jarduera suspertu egin behar da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 120. orr.

Gizarte zientzien arloetako ikerkuntza jardueraren garapen maila, apalagoa da beste arlokoen garapena baino. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 122. orr.

Ikerkuntza-kredituak banatzeko kargua zuten batzorde eta erakundeek. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 29. orr.

Barne-arazokoek bere ikerkuntza-metodoetan aurkitutako irregulartasun batzuez. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 101. orr.

Ezein kudeatzailek, ezein fundaziok, ezein ikerkuntza-ministrok ez zituen bide horretan abiarazi. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 28. orr.

Bistan da ezin ditugula ikerkuntza mota guztiak, jakintza arlo desberdinetan gainera, bultzatu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 146. orr.

ikerkuntza-ordezkaritza bat sortu zuen, hainbat urtetarako egitamu baten arabera gehituz zihoan aurrekontu batekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 26. orr.

Ikerkuntza-subjektu horren behinekotasuna. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 8. orr.

Lanbide Heziketako ikerkuntza zentro bat jarriko dute Errenterian. Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Tekniker ikerkuntza zentroak Ikerkuntza esparru ezberdinak jorratu ditu Axelek. Berria - Gaiak   2004-10-05

Ikerkuntza gune publiko sare bortitz bat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 146. orr.

Azterketa egiteko lana MIT (Massachussets Institute of Technology) ikerkuntza-institutuko talde bati eman zioten. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 18. orr.

Industria eta ikerkuntza ministroa Bidarten Izarbel deitzen den teknopolioan. Herria   2003-12-25

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak babestua. Berria - Kultura   2004-06-25

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan honek EEBBko [...] Air Force (Zientzia-ikerkuntzarako bulegoa, Aire-ikerkuntza eta Garapen Komandoa) eta Navy (Itsas-ikerkuntzarako bulegoa) erakundeen diru-laguntza jaso du. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 27. orr.

Gramatika-ikerkuntza giza hizkuntzaren formari buruzko teoria baten zerbitzuan hasi berria zen. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 10. orr.

Haur-eskoletatik unibertsitate-ikerkuntzaraino Unibertsitate ikerkuntzan ere, gutxiago inbestitzen da hemen herri horietan baino. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 116. orr.

Haur-eskoletatik unibertsitate-ikerkuntzaraino. Berria - Euskal Herria   2004-11-27

4 ikerkuntza egin

Euskal Herriko unibertsitateak ez dira sortu, pentsatu eta antolatu ikerkuntza egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 119. orr.

Ikerkuntza egiteko prestakuntza eta gogoa sustatu behar dira. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 120. orr.

Unibertsitatean ikerkuntza egiteko diru kopuruak atzera egin du. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 232. orr.

Munduan zehar diru publiko asko erabiltzen da ikerkuntzan, baina enpresek ere diru asko erabiltzen dute ikerkuntza egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 129. orr.

· Ikerkuntza hau egin artean, Zellig S. Harrisekin eztabaida luze askotan jarduteko aukera izan dut. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 26. orr.

5 ikerkuntza lan

Kubako hegoaldeko kostaldean patruilatzeko eta ikerkuntza lan zenbait egiteko. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 156. orr.

Gaur egun hainbeste lagun daude Euskal Herrian ikerkuntza lanak egiten, horietako gehien-gehienak EHUn. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 37. orr.

EHUko irakasle guztien %40 inguruk ez du ikerkuntza lanik egiten. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 119. orr.

Doktore tesia egin behar du ikerkuntza lanetan hasi nahi duenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Claudie Haignere Frantziako Ikerkuntza ministroak, bestalde, ukatu egin zuen zientzialarien kargu-uzteak ikerkuntza lana gelditzea ekar dezakeela. Berria - Gaiak   2004-03-10

6 zientzia ikerkuntza

Ba ote zientzia-ikerkuntzan mugaren bat, ez ezagutze-ahalmenak, baizik eta ezagutzeko interesak ezarria? Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 193. orr.

Zientzia ikerkuntzaren alorrean aurrerapen handiak egon direla, alor horretako asmakuntzak patentagarriak izan ez arren. Berria - Gaiak   2004-01-14

Biziaren errespetua maizegi ukatua, gosetea eta ezaxolkeria, zientzia ikerkuntzaren ilunbeak eta gerlen ekaitzak. Herria   2004-12-23

Frantziako zientzia ikerkuntzarako zentro nazionaleko kidea. Berria - Mundua   2004-12-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus