Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikertu, iker, ikertzen 1 du ad aztertu, arakatu, miratu.

Arduradunak denak ikertu zituen, zaharrenarenetik hasi eta gazteareneraino; eta Benjaminen zakuan aurkitu zuen kopa. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 124. orr.

Faraoiak ikertzeko agindu zuen, eta egia zen israeldarren abererik ez zela galdu. Elizen arteko biblia   Ir 9,7

Igo ziren, bada, gizonak eta lurraldea ikertu zuten Tzin basamortutik hasi eta Rehob-eraino. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 203. orr.

Bi gizon bidali zituen Xitimgo kanpalekutik lurraldea isilean ikertzera. Elizen arteko biblia   Jos 1,2

Bi poliziek goitik behera ikertu zuten beltzez beztitu anderea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 54. orr.

Poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 73. orr.

Nire irudia ikertu nuen armairuko ispiluan, titi eder batzuk ikusi nituen, [...]. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 118. orr.

Badakit ikertu egiten nauela, baina aurrekoa baino eramangarriagoa da hau. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 40. orr.

Aitona Juanitoren bizitza ikertu nahi duk? Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 89. orr.

Ikertu lehenengo, zehatz-mehatz galdetuz eta aztertuz; eta ikusten baduzue, egiaz gertatu dela zuen artean gaiztakeria hori, [...]. Elizen arteko biblia   Dt 13,15

Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?" ikertzen ditu, bai, gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak. Elizen arteko biblia   Sal 64,7

Berak aztertuko ditu zuen egintzak eta ikertuko zuen egitasmoak. Elizen arteko biblia   Jkd 6,3

Egia ikertze hutsak, hura lortu gabe ere, gizakiaren zoriona ekar lezake. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 41. orr.

Ez ezazu iker zuretzat ilunegi dena, eta ez azter nahaspilatuegirik dagoena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 85. orr.

Arren eskatu nion diskrezio osoz iker zezala Müller doktoreari buruz: zenbat urte zituen? nolako itxura? non ibilia zen gerran? Miren Arteagaren hilketa ikertzen ari naiz, jakingo duzun bezala oraindik argitu gabe dago eta. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 283. orr.

Poliziarengandik, Rosarioren desagerpena ikertzeko promesa baizik ez nuen erdietsi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 334. orr.

2003. urtean, Ertzaintzak 71.202 delitu eta falta ikertu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan. Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Iker ezazue arazoa legearen arabera eta epaitu. Salaketa ikertu zuten, eta funtsik gabea zela ondorioztatu zuen Fiskaltzak. Elizen arteko biblia   EstGr 1,13

Matematika ikertzeak erakutsiko ziela medikuei nola konpondu medikuntzako arazo ezin konponduzkoak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 9. orr.

Laborategiek hazi horien ADNa ikertu zuten. Berria - Gaiak   2004-08-25

Erresuma Batuko Plymouth Derriford erietxeko zientzialariek 12.674 lagin ikertu dituzte eta horietatik hirutan Creutzfeldt-Jakob (CJD) gaitzaren aztarnak aurkitu dituzte. Berria - Gaiak   2004-05-22

Zizeron ikertzea derrigorrekoa zen hizlarigaientzat. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 10. orr.

2 jakintzari edo zientziari dagozkion aurkikundeak egiteko aztertu.

Zer ikertu behar du Filosofia Politikoak? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 217. orr.

Ikertu nahi nuena zera zen: ea bakterioen baitako gene-adierazpenaren erregulazioan atzemandako printzipioek zer neurritan funtzionatzen zuten organismo konplexuetan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 71. orr.

Messenger-ek Merkurio ikertu ahal izateko tresneria berezia darama. Berria - Gaiak   2004-08-03

Marten inoiz urik izan ote den argitu nahi dute orain datu horiek ikertuta zientzialariek. Berria - Gaiak   2006-01-03

Balada zaharrez ikertutakoa bildu du Ereinek argitara eman berri duen liburu batean. Berria - Kultura   2006-02-12

Aldekoen arabera, parkinsona, alzheimerra, minbizia eta diabetesa sendatzeko bidea aurki daiteke ama zelulak ikertuta. Berria - Gaiak   2004-11-30

Enbrioiaren garapena ikertu nahi bazen, enbrioiak hartu behar ziren aztergai. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 74. orr.

Zuzenean ingelesa ikertu beharrean, iker ditzagun alfabetoan a eta b letrak baino ez dituzten zenbait hizkuntza. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 41. orr.

Sasoi hartan Deba arroko euskara ikertzen niharduen. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 218. orr.

Egokitasun hauek ikertu egin beharko lirateke, hizkuntz formaren teoria eta hizkuntz erabileraren teoria barne-ataltzat biltzen dituen hizkuntz teoria orokor batean. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 138. orr.

Azken boladan globalizazioari eta krisi ekologikoari buruz ikertu du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 11. orr.

Eritasun horren erroak nork ikertu ditu? Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 146. orr.

George A. Kennedy erretorika klasikoa erakartzearen arte gisa ikertu duen aditu garrantzitsuena da. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 176. orr.

Gai hori Leo Straussek ikertu eta aztertzen du Jazarpena eta idazteko artea izeneko bere liburu ospetsuan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 11. orr.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikertu euskaraz ikertu behar litzateke, eta argitaratu, berriz, ingelesez. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 125. orr.

3 (iker hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Gramatika semantikatik bereizia den iker-alor beregain bezala formulatzen da hobekien. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 143. orr.

Hizkuntzaren beste iker-alor batzuek. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 168. orr.

Ahoskeraren eta ortografiaren arteko lotura iker-eremu oparoa da zalantzarik gabe. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 82. orr.

Zantza dute bai denak, baina egiaren iker-harrian ezin iraun denek. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 115. orr.

Horietako bakoitzaren barrenean ere, zenbait iker-maila dauzkagu aukeran: [...]. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 85. orr.

I. Berlinek behin baino gehiagotan arakatu izan du bere iker-saioetan, hori Euskal Herrian bakarrik ikusten dena, edo ikusi izan dena behintzat [...] ez baita. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 49. orr.

Baita opoterapia-gaien ekoizpen sailetara eginiko zenbait iker-txango ere. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 155. orr.

4 iker-lerro (corpusean ikerlerro soioik)

Barandiaranen ikerlerro garrantzitsuenetakoa izan zen herritarren ahotik kondairak jasotzea. Berria - Harian   2006-03-03

5 iker-txosten (orobat ikertxosten)

Hainbat fosil beneragarri aurki daiteke bertan, hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 237. orr.

Nik ere ikertxosten bat neukan aurkezteko. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus