Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusmin (orobat ikus min g.er.; Hiztegi batuan ikusmin agertzen da) 1 iz

Armak aldean eramatera ohitu nintzen, hainbateko ikusmina pizten baitzieten, pistolak bereziki. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 126. orr.

Eibarren eta Real Madrilen arteko partidak ikusmin itzela piztu zuen. Berria - Kirola   2004-01-08

Ikusmin handia piztu duten pelikula ugari ikusi ahalko dira. Berria - Kultura   2004-05-12

Ikusmin handia sortu zuen partidak, eta Labrit pilotalekua ia oso-osorik bete zen. Berria - Kirola   2004-12-05

Gizon bitxi hura ezagutzeko ikusmina sortu zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 111. orr.

Ikusmina handia da. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Bere itxura apainak eta bere jokaera prestuak arrazoizko ikusmina eragiten zutela. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 135. orr.

Festa hark sortu zuen, bai, jakinminik eta ikusminik aski...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 157. orr.

Azkenean, ikusmina aserik, gezur-eztul batzuk egin zituen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 12. orr.

Bere urduritasuna ikusmin bihurturik sentitu zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 97. orr.

Hala ere, Zaitaren gisako izaki batek beti topatzen du zulo bat bere gelaren eta labearen arteko horman, hartara bere ikusmina eta amets ankerrak asetzearren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 168. orr.

Zinez miresgarritzat jo zuen halako kontuekiko ikusmin sano hura sentitu ahal izatea berriro ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 40. orr.

Zaragozak etxean hartzen zuen Athletic taldea eta ikusmin handia zegoen kafetegian. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 138. orr.

Itsasondon bozketek izandako bilakaera begiratzen ibili naiz, ikusmin hutsez. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 56. orr.

Jakin-minak ikusmina eta honek maitemina ekarri baldin bazuten, maitasunak berriro eraman ninduen jakin-min are irrikatsuago batera. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 126. orr.

Une hartan ere opera-kantaria nuen ikusmin nagusi. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 217. orr.

Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira; ezta Xotera anderea ere, hainbestetan hantxe, kuxkuxero, ikus-min. Txillardegi   «Putzu» - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aterki beltzari tente-tente heldurik eta ikusmin ukitu batekin mugituz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 17. orr.

· 3 izond

Jende ikusmina erruz bildu zen exekuzioa bertatik bertara ikusteko Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 65. orr.

4 ikusminez

Haurrek so egiten diote inguruan bildurik, ikusminez jarraitzen diete emakumearen esku latzen mugimenduei mailua jasotzen duen bakoitzean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 29. orr.

Budur ikusminez inguratu zen zamaketa lanak ikustera. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 149. orr.

Ikusminez, isilean inguratu nintzen pila gero eta haziagoen aldera. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 13. orr.

Eszenatokiaren kanpoaldera gerturatzen hasi nintzen, ikusminez, senak halakorik ez egiteko agintzen bazidan ere. Ikusminez beterik, Fatima berarengana eraman zezatela agindu zuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus