Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusmira 1 iz ikusmiratzea.

Besteren miseriaren ikusmirak sortzen duen sentsazio atsegina. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 276. orr.

Soineko dotoreen eta altzari garestien ikusmirak diru-gosea pizten zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 62. orr.

Azazkal mutur gris-zuri luzeak irteten zitzaizkion, nabarmen, hatz-puntez haraindira, eta haien ikusmirak deseroso sentiarazten zuen senarra. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 143. orr.

2 (leku deklinabide atzizkiekin)

Bazen zertan pentsatu, baziren funts handiagoko gaiak ikusmiran. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 145. orr.

Biharamunean, Migel Mailuk berak [...] eskolta eman zion erregeri Luzaideko dorrea ikusmiran izan zezan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 69. orr.

Terrorismoaren ikusmiran egoteak dirua ere beldurtzen du. Berria - Ekonomia   2004-04-06

Orain bere titi parea dauka ikusmiran, baina ezin bertan hondoratu, eskumuturretatik tinko heldurik baitauka, irribarre bat anbarezko adatsek mugaturiko aurpegian. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 106. orr.

Gibela emanda mendi urrunei, gazteluzainak ikusmiran hartu du bere ardurapeko eskualdea. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 42. orr.

Fruitu-arbolen baratzearen hondoan ezkutatu baikinen, etxaldeko ikusmiratik at eta Amama Otsoren begirada zelataritik urrun. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 38. orr.

Erdigune horretatik, ikusmiran zituen salerosketen, langileen, garraiolarien eta bezeroen atzera-aurrerak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 89. orr.

Bazirudien zoratu egin zela, mundua ikusmiratik galdua zuela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 175. orr.

Haien atzealdean, hilobiak eremu zabalean sakabanatzen ziren, ikusmiratik aienatzeraino. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 289. orr.

Aparteko txoko batean, besteen ikusmiratik urrun, jesartzera gonbidatu zuen. Josu Landa   «Odolbildua» - 54. orr.

3 ikuspegia.

Muinoa jaisten hasi berria da, eta orain ez dago ikusmira eragozten dion zuhaitzik. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 11. orr.

Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 137. orr.

Liz ez dago paisaian edo ikusmira zabaletan interesatua. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 23. orr.

Barrio latza da Petare, eta haurtzaindegi gainetik dagoen ikusmira, ikaragarria: milaka eta milaka ranchito edo txabola ziztrin, pendizetan zintzilik, sasiaren, lokatzaren eta harrien artean. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 49. orr.

Barandaren ondo-ondoko mahaietatik halako ikusmira zabal bat dago beheko pistarantza. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 292. orr.

Ikusmira huraxe, esan zuen, bertan gelditu eta begiak uherturik, maite zuen bere senarrak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 19. orr.

Begiei ikusmira ederrak eskaintzea. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 107. orr.

Eta bai ederra geltokiko ikusmira: eliza, etxe ttipi lerrokatuak (ia portu bateko etxeak irudi), hotelak, eliza... Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 168. orr.

Urjauzien ikusmira zoragarria izan da, zoragarria eta zirraragarria. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 88. orr.

Hura gelditu egin ohi zen zuhaitz bati begiratzeko, edo lakuaren gaineko ikusmirari. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 174. orr.

-Ikusmira ederra benetan, Inazio! Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 86. orr.

· "Hori, Tximu, gauzen ikusmira motza edukitzea duk", Manuk. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 295. orr.

4 ikuspuntua.

Denen iritziak eta ikusmirak begiratzea. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 86. orr.

Alabaina, zaletasunak ez ezik ikusmirak ere mudatzen hasi zitzaizkion alabari. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 91. orr.

Ohar bedi ikusmira honetatik teoria orokorra eta gramatika bereziak ez daudela betiko finkaturik. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 76. orr.

5 ikusnahia.

Heriotza guztiek ez digute ikusmira berdina sorrarazten, denek ez gaituzte berdin lasaitzen. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 135. orr.

Kontzertuak ikusmira handia sortu du, eta duela zenbait egun bukatu ziren sarrerak. Berria - Kultura   2004-12-29

Desafio Torneoko finalaren bezperetan hirukoteen arteko lehiak ikusmira handia sortu zuen; ikusmira eta mesfidantza. Berria - Kirola   2004-05-16

Berriro Pradora joan eta dena da berriro haluzinazio bat bezalakoxea: haiek bai neska ederrak, inon ederrik bada, gizonak ere oso eder, gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa, ikusmiraren ikusmiraz aspertu ere ez ni. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 262. orr.

6 (izenondo gisa)

Joritasun ikusmira hark isilik eduki gintuen denboratxo batean. Jon Maia   «Riomundo» - 149. orr.

7 ikusmiran ikusmiratzen.

Rubenekin gustura ibili naiz anasazi indiarren erruinetan ikusmiran. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 146. orr.

Ohe gainean etzanda, ikusmiran egon zen une batez. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 132. orr.

Lagun biboteskaduna ere agertu zen halako batean eta, hantxe, ikusmiran eta irribarretsu gelditu, eskuak patriketan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 108. orr.

Berak, belauniko, ikusmiran jarraitu zuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 171. orr.

Oilo-ipurdia jarri zitzaidan gure laguna hilik ikusi nueneko aulki birakorraren ikusmiran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 268. orr.

Zeren astelehenetan, bostak arte itxi denda, eta joan-etorri bat egiten baitzuen Auzo Latindarreko liburu-dendetara, liburu argitaratu berrien ikusmiran. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 387. orr.

8 ikusmiraz ikusnahiz.

Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako Elizen arteko biblia   1 Sm 6,19

9 ikusmira egin

Anak azkenetarik egiten zuen, neure putzuaren barnean ikusmira egitera utziko nien jendeetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 399. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikusmira ederra (4); ikusmira handia (6); ikusmira handia sortu (4); ikusmiran egon (5); ikusmiraren eraginez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus