Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iluntasun 1 iz argi edo argitasunik eza; iluna den edo dagoenaren egoera. ik ilunpe.

Egunaren amaiera zen, ilunabarra, gau betea eta iluntasuna zetozen.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,9

Eta horrelaxe bildu ninduen ilunabarrak, eta gero iluntasuna etorri zen, eta geratu zen, eta joan zen, eta eguna berriz argitu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Tximistek iluntasuna nola urratzen duten ikustea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.

Sartzearekin batera dena da formarik gabeko iluntasuna, begiak ohitu heinean pertsonak eta gauzak agerian uzten hasten dena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 210. orr.

Iluntasunik ez badago, baina, askok ez dute ganoraz lo egiten.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Ziegan beti argia dagoelako edo galdeketa gelan iluntasuna.  Berria - Harian   2005-08-18

Gauean, iluntasunaren babesean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Iluntasuna loditzen ari zen, hotz bortitzak zuhaitzak kraskarazten zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Lanpara itzalia zegoen, baina iluntasuna ez zen erabatekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Iluntasunean haztamuka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.

-Ez al zara iluntasunean galduko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Palenquek badu diesel-motor bat, argindarra ematen duena, baina gaueko 9etan itzaltzen zuten, eta derrepente oihaneko iluntasunean murgiltzen zinen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Bi ahots mintzo ziren gelako iluntasunean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Begira eguzkiaren izpiek zer egiten duten, gelako iluntasunean sartu eta argia zabaltzen dutenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.

Horrelaxe erortzen dira elur malutak leiho argiztatuaren aurrean: beti maluta berberak direla ematen du, baina desberdinak dira, denak berriak, iluntasunetik datoz eta iluntasunera doaz etengabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Ez baitago etsipen gozorik inon, berarekin baitakar minaren itzala, argiak ere iluntasuna bere baitan daraman bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Lehen, gaua iluntasuna besterik ez zen Jansonentzat, lo egiteko denbora bereziki iluna; orain, aldiz, haren izaera misteriozkoa eta mehatxagarria sentitzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

2 (izenondoekin)

Tabernetako iluntasun koipetsuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Zinema aretoko iluntasun erdi sakon erdi ahul deprimigarrian. Neguak, berriz, luzeak dira gure lurraldean, eta iluntasun handikoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Iluntasunik beltzena erori zitzaion gainera Gillesi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Iluntasunik ilunenean ibili arren, hormari atxikia zihoan  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

3 irud

Bohartu zen ilunbe haietatik laster heriotzaren iluntasuna etorriko zitzaiola.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.

Bere argitasunak gezurraren iluntasuna deusezten du.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 239. orr.

Oraingo haurrek ere ez omen dute garai hartako umetxoen beldurrik ezagutu, iluntasunik gabeko mundu batera sortuak izan direlako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.

Baserri-giroko jendearengan ohikoa den iluntasun psikologiko horretan bizi izan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Egitasmoak burutzeko eran ere iluntasuna da nagusi, informazioa ez da behar bezala zabaltzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Zientzia-artikuluetan, iluntasunetik argirantz daraman errege-bide batean barrena doa adimena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Ustezko iluntasunean argi izpi bat ikusi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

4 iluna denaren nolakotasuna.

Aristokraziak gaizkiaren ezaugarri oro arbuiatzen du: makurkeria, koldarkeria, iluntasuna, ahultasuna, distiragabetasuna, taldetasuna eta abar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Udazkeneko gau euritsuaren iluntasuna eta bakardadea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Iluntasuna eta handitasuna bateratzen dituzten eraikin erraldoi horietako bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

Etxea ez zen berria, ezta oso zaharra ere, baina abegikorra ematen zuen, ez baitzuen etxe zaharren iluntasuna ezta berri askoren hoztasuna ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 239. orr.

5 (testuetan eta kidekoetan)

Vitruvioren hizkeraren "iluntasunari" eta ulermen-zailtasunei buruzko eztabaida antzinakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Iluntasuna eta sakontasuna ez dira gauza bera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

· Testuan arkituko dituzun iluntasunak, beraz, ez dira guztiak itzultzailearen ezinak edo ezjakinak eragindakoak. Ikas ezazu etenik gabe, eta Legeko iluntasun larrienak, pertsona adimentsuarentzat ere zailak, argiturik ikusiko dituzu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 22. orr.

Izan ere, haren existentziaren kausa -aingeruarena esan nahi dut- iluntasunez inguratua da eta hor da "haren begitartea" deitu izan dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

6 alaitasunik eza, goibeltasuna.

Luzaroan egona zen bere baitara bildua, iluntasunik handienean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Fedeak salbatu zuen, baina, iluntasun zorigaitzeko hartatik, eta maitasunaren argitara eraman.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Jesu Kristoren Pazko Misterioak erakusten dio Frantziskori bere iluntasun eta sufrimenduaren misterioa bizitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Kalean alde batetik bestera, ez nuen lortzen kezka eta iluntasuna gainetik kendu eta kontu arruntagoak pentsatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Etxe osoko argiak piztu ditu, argitasunarekin amets gaiztoen iluntasunetik ihes egitearren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Argitasun eta iluntasun guneak daudela gaineratzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

· Hala arima nola hilaurreko barne-iluntasun sakona begirada arrotz, gaizto eta etsaietatik babesteko bezain lasai zeuden.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Errusiako intelektual aurrerazaleek zorrotz kritikatu zuten, eta, besteak beste, "zartailuaren predikaria eta buru-iluntasunaren apostolua" deitu zion Belinski literatur kritikari ospetsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus