Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indarberritu (orobat indar berritu g.er.), indarberri(tu), indarberritzen 1 da/du ad berriro indar hartu edo eman, indarra eraberritu. ik indartu. (norbait)

Ekarzu ura niretzat, indarberritu nazazu sagarrekin, maiteminak jota bainago. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 171. orr.

Xanpainaren ondotik Hungariako ardoa edan zuten, eta horrek indarberritu eta are gehiago alaitu zituen guztiak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 224. orr.

Jendea barneberriturik, indarberriturik iratzarri zen, orakulu zaharraren utopiak jarri zuen martxan. lekukorik gabe nahi dituzu zeure zauriak miazkatu, ikuslerik gabe, ezagunik gabe etzan eta indarberritu edo betiko etzan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 97. orr.

Amodioaren indar sortzaile eta eraikitzailea sentitu zituen, izan ere amodioak indarberritzera eta asmatzera bultzatzen baikaitu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 59. orr.

Zaude erne, eta indarberri ezazu oraindik bizirik daukazuna, erabat hil baino lehen. Elizen arteko biblia   Ap 3,2

Jende errukarri horiek, Gabarrariek, hitz horiek indarberriturik, lanari ekin zioten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 196. orr.

Mintzo hau entzutean, emakumea indarberrituta jaiki zen lotatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 870. orr.

Baina erromatar andre debotoaren etorrerak indarberrituta, bazirudien zertxobait gehiago biziko zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 435. orr.

Nork pentsatuko zuen Angeluarrak irabazle itzuliko zirela Libournetik? ala eguerditan jastatu duketen hango arno onak ditu indar berritu? Herria   2001-11-01

2 (zerbait)

Haizea sortutakoan nagitzen hasitako arratsaldeko argia indarberritu egin zen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 40. orr.

Hirukoa indarberritua atera da hauteskundeetatik. Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Izendatu ziguten gudu-lerroa indarberritzeko asmoz. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 169. orr.

Ez ditzakegu ere ahantz, aberria indarberritu beharrez egin lan handiak kulturaren sailean. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 136. orr.

Kale borrokaren indar berritzea. Berria - Harian   2006-03-05

Esan nahi baita, "Estatu Arrazoia" etzi indarberrituko dela botoak eta abstentzioak kontatuz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 286. orr.

Beheraldi horrek, aldi berean, ELGE eremuko jardueraren suspertzea moteldu zuen, interes-tasek behera egin zuten arren, kreditua ezin baitzen indarberritu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 185. orr.

Elkartasun hark biziki hunkitu ninduen eta xarma berezi batez indarberritu zuen nire grina filologikoa. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 130. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus