Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

industria 1 iz lehengaiak eskuratzea, ustiatzea eta lantzea helburutzat duten ekonomia-jardueren multzoa.

Ekonomia sektoreei dagokienez, industria eta zerbitzuak izan ziren hazkuntzaren motorra. Berria - Ekonomia   2004-05-27

Industria eta nekazaritza bizkortu egin zirela. Berria - Ekonomia   2004-03-18

Nafarroako CCOOek industria zaintzeko behatoki bat sortzea eskatu dio Miguel Sanz Nafarroako presidenteari. Berria - Ekonomia   2004-07-30

Industria tradizionala gainbehera zetorren. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 25. orr.

Industria nazionalizatuetako langileek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 384. orr.

Euskal Herrian dauden industria publikoak suntsitu gura ditu PSOEk. Berria - Ekonomia   2004-09-30

Industria laguntzaileari ere mesede egingo diote kontratu horiek. Berria - Ekonomia   2004-11-09

Industria eta merkataritza kontrolatzen zituztenek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 309. orr.

Bilbo hiria industria eta itsasketari emana da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 294. orr.

2 jarduera multzo horren adar jakin bat.

Gogoan hartu behar da garai hartan ingeles industria aski babestua zegoela. Industria astuneko inportazioak ordezkatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 40. orr.

Industria astunaren garapena bultzatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 119. orr.

Estatuak inbertsio masiboak egin zituen industria astunetan eta oinarrizko azpiegituretan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 44. orr.

Gipuzkoako industria siderometalurgikoak pentsio osagarria zeritzona onartu zuen hitzarmen kolektiboan. Berria - Ekonomia   2006-01-27

Hiru lurraldeetako 11 herri dira industria kimikoetatik hurbil daudenak. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

industria zinematografikoaren kontra jardun zuen atzo Woody Allenek. Berria - Kultura   2004-09-18

Muga-sariak %5eraino jaitsarazi zituen, eta lur jota utzi zuen bertako industria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

Gure ikus-entzunezko industria propioa behar dugu. Berria - Kultura   2004-12-21

Sexuaren industria sarritan aipatu da gaurko eztabaida saioan. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Euskararen gainean eraikitako industria euskararekin berarekin nahasten dutenak. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 237. orr.

Industria farmazeutikoa eta mafia kimikoak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 184. orr.

Depresio Handiak publizitatearen industria ahitu zuenean. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 64. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat industri) ik industrial.

Estatu Batuak, Alemania eta Japonia, hirurak ziren "industria-herrialde berriak" XIX. mendearen bukaeran. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 145. orr.

Industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 145. orr.

Industria-garapenaren garrantziaz oharturik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

Mendebaldeko industri gizartearen historia intelektualean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 310. orr.

Mendebaldeko Alemaniako ekonomia, bere neurriagatik, industria-ahalmenagatik eta diru-sinesgarritasunagatik, nagusia zen Europan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 172. orr.

Baina hala ere, ez da Txinan sortu, ez merkataritza kapitalismorik, ez industria-kapitalismorik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 21. orr.

Industria-kapitalismo basatiaren aurka. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 95. orr.

SEPIren industria plana goraipatu du Solbesek. Berria - Ekonomia   2004-09-30

Industria eremuetako proletarioaren profila. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 120. orr.

Industria-kontzentrazioa areagotu zelako, eta hirietako industria-jarduerak landa-eremuetara eta hiri handietatik txikietara desbideratu zirelako. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 35. orr.

Japonian, industria-enpleguaren ehunekoak bere horretan jarraitu zuela urte horietan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 181. orr.

Industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 37. orr.

Industria eta finantza-talde handiak (trust Estatu Batuetan, Konzern Alemanian, zaïbatsu Japonian). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 55. orr.

Ekainean, Euroguneko industria ekoizpena %0,4 jaitsi zen. Berria - Ekonomia   2004-08-18

Lurreko oligarkiaren sarreren lepotik, industria-inbertsioen kostuak murriztu ahal izan ziren, baina horrek industria-esportazioen garapena galarazi zuen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 117. orr.

Munduko industria-esportazioen %27. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 66. orr.

Dela gordailu-banku, dela industria-banku. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 91. orr.

Industria-gaiei dagokienez. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 125. orr.

Andreas Renschler multinazionaleko Industria Ibilgailuen saileko arduradunaren ustez. Berria - Ekonomia   2004-11-24

Industria patenteak oinarrizko ikerkuntza egiten denean bakarrik garatzen direlako herri aurreratuetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 144. orr.

Atzerritar kapitalentzat erakargarria gerta daitekeen industria-kultura heredatu du komunismoaren garaitik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 146. orr.

Mendebaldeko industri teknika militarraren gailu modernoetako batzuk. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 148. orr.

Parlamentuko Industria batzordera. Berria - Ekonomia   2006-03-11

SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietate publikoak Sestaoko lantokia ATB Austriako taldeari saldu zion. Herria  

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 72. orr.

Gasteizko Merkataritza, Manufakturazio eta Industria Batasuna. Berria - Ekonomia   2004-04-16

Jose Montilla industria ministroa. Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak. Berria - Kultura   2004-12-29

Merkataritza eta Industria Ganberak. Herria  

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Manufaktura-industria, gutxi garatua oro har, estatuek sortua da kasurik gehienetan. Izan zela ehungintza-industria goiztiar bat, Flandriako eta Italiako merkatari handien ekimenez sortua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 112. orr.

Film industria Indiako mafiari oso lotua dago. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 208. orr.

Zinema industria estatubatuarraren mesede. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 52. orr.

Esklusibotasun-hitzarmen finkoak dauzkate farmazi industria handiekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 241. orr.

Haien ekonomia krisi larrian dago eta gerra-industria suspertzea komeni zaie. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 301. orr.

Berebil-industria garaikidearen maisulan honen atze-eranskinean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 249. orr.

Aeronautika industria krisian dago. Berria - Ekonomia   2004-01-18

5 industria gune ik industriagune.
6 industria-gizon (orobat industriagizon g.er.)

Diru kontuetarako aholku-emaile zebilen industria-gizon batentzat. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 196. orr.

Diru kontuetarako aholku-emaile zebilen industria-gizon batentzat. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 196. orr.

Fiateko industria-gizon ahaltsuari. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 27. orr.

Ttipirena han zen, tamaina erdikoa, ez handia, ezta tikienetarik ere, 93 urteko agure zendu berriaren eta industriagizon baten bigarren urtemuga iragartzen zuenaren artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

7 industria-iraultza [25 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan] ik industrial 2.

1800. urtean Industria Iraultza hasi zenetik, 118.000 milioi tona karbono dioxido xurgatu dituzte ozeanoek. Berria - Gaiak   2004-07-17

Industria-iraultza arte, merkatuaren erakundeak, nahiz eta aspaldikoa izan, bigarren mailako eginkizuna baino ez zuen izan aldian aldiko zibilizazioetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 18. orr.

Japonia da XIX. mendean industria-iraultza izan zuen Europatik kanpoko herrialde bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Periferiako eremuez nagusitzeko borroka hau areago indartuko zen industria-iraultzarekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 45. orr.

Ilea baino 100.000 aldiz meheagoak dira, baina «industria iraultza berria» eragiten ari dira. Berria - Ekonomia   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

industri iraultza (9); industri iraultzaren (7); industri jarduera (11); industri partaidetzarako (9); industri plan (15); industri plana (21); industri planaren (7); sepiren industri plana (6)

bertako industria (6); industria alorrean (5); industria ekoizpena (6); industria ganberako (7); industria gizon (7); industria iraultza (8); industria iraultzak (6); industria jarduera (13); industria kimiko (6); industria ministerioak (7); industria ministerioaren (7); industria ministerioko (6); industria ministro (10); industria ministroa (11); industria ministroak (13); industria nuklearrak (5); industria ondarearen (6); industria partaidetzarako (56); industria plan (22); industria plana (73); industria planaren (12); industria planik (8); industria politika (12); industria saila (10); industria sailak (34); industria sailaren (13); industria sailari (6); industria sailburu (11); industria sailburua (11); industria sailburuak (35); industria saileko (7); industria sarea (5); industria sektore (5); industria sektorean (8)

agirre industria sailburua (5); agirre industria sailburuak (12); espainiako industria ministerioaren (5); espainiako industria partaidetzarako (33); estatuko industria partaidetzarako (13); industria eta merkataritza (12); industria partaidetzarako sozietatea (23); industria partaidetzarako sozietateak (5); industria plan sendoa (5); industria sailburuak azaldu (5); jaurlaritzako industria sailak (12); jaurlaritzako industria sailburu (6); jaurlaritzako industria sailburuak (11); merkataritza eta industria (23); sepiren industria plana (11)

arrantza industriaren (5); euskal industriaren (5); industriaren alorrean (5); kultur industriaren (6); zinemaren industriak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus