Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

industrial 1 izond industriari dagokiona. ik industria 3.

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 93. orr.

Gipuzkoako herri industrial batean. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 30. orr.

Gizarte industrial batean bizitzeagatik ordainsari bat ordaindu beharra daukagu. Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Nekazaritza industrial, intentsibo eta esportatzailea bultzatzen duten politika neoliberalek. Berria - Ekonomia   2004-03-21

Moldaketa industrial asko sufritu ditugu, eta lan taldea murriztu dute beti. Berria - Harian   2005-02-26

Plan industrial sendoa prestatzeko. Berria - Ekonomia   2006-01-28

Elikadura alorreko enpresa industrial handien aholkulari izaten segituko du. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 65. orr.

Langile-klase industrial berriak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 384. orr.

Golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 63. orr.

Ingurune industrial batean bizi ginen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 15. orr.

Dioxina gai industrial bat da. Berria - Mundua   2004-12-12

Zutik jarraitzea merezi duten eraikin industrial, biltegi edo eskola zahar asko daude geure hirietan. Berria - Kultura   2004-07-23

Bilboko lehengo ondare industrial hori guztia galdu da. Berria - Kultura   2004-11-14

Hori gertatzen zaio John Grishamen tamainako idazle industrialari. Berria - Kultura   2004-10-27

2 iraultza industrial [11 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan] ik industria 7.

Iraultza industrialak eskulan merkea behar zuen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 56. orr.

Trena da iraultza industrialak ekarri zuen bizitza-estilo alienatuari plazerezko etekinen bat ateratzeko aukera bakarrenetakoa. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 16. orr.

Ezin zaio eredu politiko bera eskaini nekazari gizarte bati eta, ekonomialarien arabera, «bigarren iraultza industriala» gauzatzen ari den herrialde bati. Berria - Mundua   2004-09-16

Ondare kulturala suntsitua izan da iraultza industrialaren ondotik, bereziki XX. mendean. Berria - Euskal Herria   2004-07-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus