Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infekzio (orobat infezio g.er.) 1 iz mikrobio patogenoak organismoan zabaltzea, bai organismo osoan, bai zati batean. ik pasmo.

Hesi mekaniko gisa, garrantzi handikoa da larruazala osoa izatea, infekzioa eragozteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 69. orr.

Infekzioa izan den lekuan agertzen den zornea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 160. orr.

Infekzio bat izan zuen Euler-ek, eta, sufrimendu ikaragarrien ondoren, bigarren begitik ezindurik geratu zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 421. orr.

Infekzioa harrapatuko duzu! Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 25. orr.

Biriketako infekzioa du eta pneumonia izateko arriskua. Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Hesteetako infekzioak saihestuz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 135. orr.

Odolaren infekzioak hil zituen emakumeak. Berria - Gaiak   2006-03-18

Hainbat infekziok erasan zioten, tartean tuberkulosiak. Berria - Harian   2005-11-30

Gero, hiru asteren buruan, infekzioa menderatu zuten. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 151. orr.

Infekzioa agertu eta 12 ordu baino lehenago azaldu ohi dira biomarkatzaileak. Berria - Gaiak   2004-08-04

Biriketan duen infekzioa larriagotzen ari da. Berria - Gaiak   2006-01-18

Hiru egunen buruan, baina, hil egin zen, erreketak ekarri zion infekzioarengatik. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 91. orr.

Belarriko infekzio batek eragin zion gaitza. Berria - Kirola   2004-04-01

Mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 168. orr.

Odoljario eta infekzio larriak gertatu ziren zenbait kasutan. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 96. orr.

Infekzio larri baten ondorioz, eskuin zangoa ebaki behar izan zioten. Berria - Kultura   2004-05-13

Askotan infekzioak sortzen dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 201. orr.

Jariatzeak zailtasun handiagoak izaten ditu, eta infekzio kronikoa sor daiteke. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 259. orr.

Zaldiaren hanka zaurituan infekzioaren aurkako ukendu bat jartzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Infekzio eritasunen kasuan, adibidez, lehen Afrikara joaten zinenean han garatzen zenuen gaixotasuna, han inkubatzen zenuelako birusa. ik beherago 4; ik infekzioso. Berria - Gaiak   2004-03-25

Hainbat infekzio kasu eragin dituelako haur jaioberrietan. Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Berehalaxe desegin zitzaion infekzio-gunea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 453. orr.

Ospitaletan hondamendia franko eragin duen infekzio-gurutzatzearen arriskua saihesteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 249. orr.

Hurbiltasun horrek areagotu egiten du infekzio arriskua. Berria - Gaiak   2006-01-18

Kroazian beste infekzio-gune bat, bigarrena, agertu dela baieztatu zuten atzo osasun agintariek. Berria - Harian   2005-10-25

Putzuak infekzio-fokuak dira. Berria - Mundua   2006-02-15

Egun komertzializatzen den haragi asko infekzio-iturri denez, haragizko produktuek antibiotiko ugari txertatuak dauzkate. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Borrokaldiaren ondorioz Sebas Lasak joan den astean gernu infekzioa izan zuela azaldu dute. Berria - Euskal Herria   2004-04-14

4 infekzio gaitz ik infekzioso 2.

OMEren esanetan, ordea, N-9ak infekzio gaitzen arriskua handi dezake. Iragan astean Txinako Infekzio Gaitzen Kontrolerako Zentroak esandakoa berretsi du. Berria - Gaiak   2004-01-21

Erromako Unibertsitateko Infekzio Gaitzen Institutuko zuzendariak. Berria - Gaiak   2004-03-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biriketako infekzioa (4); infekzio gaitzen kontrolerako (8); infekzio gune (3); infekzioa du (4); infekzioa izan (5); infekzioen aurkako (3); pekingo infekzio gaitzen (3); txinako infekzio gaitzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus