Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inflazio 1 iz prezioen maila orokorraren igoera egonkorra, diruak duen balioa txikiagotzen duena.

Prezioen maila orokorraren igoera egonkorra da inflazioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 104. orr.

Maizenik, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) bilakaerarekin neurtzen da inflazioa. Politika murrizgarriek inflazioa, hau da, prezioen hazkundea kontrolatzea dute helburu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 33. orr.

Prezioen iraultzak [...] mozkinen inflazioa ekarri zuen, lasterrago handitu baitziren salgaien prezioak fabrikazio-kostuak (soldatak eta lehengaiak) baino. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 33. orr.

Inflazioak «traba» egiten dio bai lehiakortasunari, bai hazkunde ekonomikoari, bai enpleguari. Berria - Ekonomia   2006-01-19

Inflazioa kaltegarriagoa izan daiteke hartzekodunentzat [...] zordunentzat baino. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 106. orr.

Petrolioaren bigarren krisiak %13ra igoarazi zuen inflazioa ELGE eremuan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Inflazioak %0,7 egin zuen gora joan den hilabetean Hego Euskal Herrian. Herria  

Apreziazio horri berorri esker asko murritz zitekeen inportazioen prezioa; horrek inflazioa jaitsarazten zuen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 158. orr.

Solbesek iragarri zuen martxoan inflazioa apaldu egin beharko litzatekeela. Berria - Ekonomia   2006-03-15

Enpleguak gutxituz lortu zen leku guztietan inflazioa jaistea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 173. orr.

Soldatak edo alokairuak eguneratzeko unean esaterako, inflazioak behera egin zuela diote estatistika hotzek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 41. orr.

Euroaren eremeuko inflazioak behera egin zuen urtarrilean %1,9ra. Berria - Ekonomia   2004-02-28

Finantza publikoak behar bezala onbideratu edo inflazioa gutxiagotzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 191. orr.

Inflazioa ezeztatu beharra dago. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 95. orr.

Indexazio-mekanismoek eragindako prezio-soldaten espiralak, inflazioaren gorakada izugarria ekarri zuen herrialde industrializatuetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Soldatak beheraka, inflazioa goraka. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 106. orr.

Inflazioaren eta langabeziaren aldi bereko igoaldiari aurre egin behar zitzaion bat-batean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 150. orr.

Inflazioaren kontrola eta ekonomiaren bultzada uztartzea ez delako erraza. Berria - Harian   2005-12-02

Petrolioaren krisiak inflazioan izandako eragina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Petrolio upelaren igoera islatu da apirilean euroguneko inflazioan. Berria - Ekonomia   2004-06-04

Alemaniako historiako inflaziorik handiena. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 179. orr.

2 irud

Telefono deien inflazioa iruditzen zait eragin dugula. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 173. orr.

Aldaketak euskal politikagintza osoan gertatzen ari direla uste du EBBko eledunak; «politikagintza pil-pilean dago», esan eta, inoiz baino proposamen gehiago mahaigaineratu direla adierazi zuen, «proposamenen inflazioa dago». balioen arazoa larri-larria bilakatu da gure gizartean; eta, horregatixe, Botereak eskuan hartu duen eta bizitza publikoan inflazio jasangaitz bat ikusten duen arazo bilakatu da, hain zuzen. Herria  

· Unibertsoaren inflazioa, energia ilunak sortzen duen azelerazioa. Berria - Gaiak   2006-03-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik inflazionista.

Era horretan Alemaniako inflazio-tentsioak gutxiagotuko ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 191. orr.

Dena den, inflazio arriskuak direla eta, adi egoten jarraituko dutela adierazi dute. Berria - Ekonomia   2006-01-10

Inflazio-tasa txikienak dituzten hiru herrialdeen interes-tasen batez bestekoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 193. orr.

Urteko inflazio tasa altuenak. Berria - Ekonomia   2004-09-17

Kontsumorako prezioan indizearen arabera neurtutako inflazio-tasa harmonizatuak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 193. orr.

Hazkunde ekonomiko negatiboa, inflazio indize altuak eta bizkor hazten zihoan langabezia. Berria - Mundua   2004-06-08

Inflazio-diferentzialak eta gerraren ondoren finkatutako parekotasun sarritan artifizialak, truke-tasa errealen aldaketa garrantzitsuen eragileak izan ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 79. orr.

Bi herrialdeen arteko inflazio- aldeek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 97. orr.

Funtsezkoa da arrisku horiek epe ertaineko inflazio aurreikuspenei ez eragitea. Berria - Ekonomia   2006-01-13

Horixe baitzen inflazio-iragarpenak aldatzeko eta prezioen egonkortasuna berreskuratzeko modu bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Konkurrentziazko inflazio-murrizteak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 173. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrenbestez, eskari-inflazioa eta kostu-inflazioa bereizten dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 104. orr.

Ondasunek edo zerbitzuek prezio bat dute, eta prezio horren osagaien kostuek gora egiten dutenean sortzen da kostu-inflazioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 105. orr.

5 azpiko inflazio

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskuak kontutan hartzen ez dituena oso prezio aldakorrak baitira, %2,1 hazi da azken urtean. Berria - Ekonomia   2004-04-16

Energia eta elikagai freskoak kenduta lortzen den azpiko inflazioa %0,9ra jaitsi zen iragan hilean. Herria  

Azpiko inflazioak berdin jarraitzen du, eta, petrolioa ez bada garestitzen, «inflazioa neurrian» igoko dela pentsatzeko aztarnak badirela uste du patronalak. Berria - Ekonomia   2004-11-13

Azpiko inflazioa %2,9an mantendu zen. 13142

6 inflazio-eragile (orobat inflazioeragile) izond ik inflazionista.

Politika horien eragin aldi berean errezesibo eta inflazio-eragilearen ondorioz [...] 1980ko hamarraldian Diru Funtsak bere mekanismoak ugaldu zituen, egiturazkoagoak ziren neurrien bitartez. Politika hori permisiboa eta inflazioeragilea gertatzen bada, interes-tasen beherakadak kapitalen irteera garbiak bultzatuko ditu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 174. orr.

7 urtearteko inflazio (orobat urte arteko i.)

Espainiako urtearteko inflazioa urrian %3,6 izan dela kontuan hartuz gero [...]. Berria - Ekonomia   2004-11-13

Maiatzeko urte arteko inflazioa %3,4koa zen Hego Euskal Herrian. Berria - Ekonomia   2004-06-12

Urtearteko inflazioa %2,7ra iritsi da Hego Euskal Herrian. Berria - Ekonomia   2004-05-15

Urte arteko inflazio tasa txikiena, berriz, Gipuzkoarena da %1,8arekin. Berria - Ekonomia   2004-03-12

Euroguneko urte arteko inflazioa ehunen bat jaitsi zen martxoan, otsailekoarekin alderatuta; %2,3tik %2,2ra, beraz. Berria - Ekonomia   2006-04-21

Herrialdeka, urtearteko inflazio tasa handiena dutenak Grezia (%3,1arekin) eta Espainia, Irlanda eta Luxenburgo (%2,3arekin) dira. Berria - Ekonomia   2004-02-28

8 urteko inflazio

Adibidez, 1993an, Ukrainan, urteko inflazioa %500ekoa izan zen eta Brasilen, berriz, %1.200ekoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 105. orr.

Urteko inflazioa %0,2 gutxitu zen iaz abenduan euroa erabiltzen duten herriko datuak kontutan harturik. Berria - Ekonomia   2004-01-22

Euroguneko urteko inflazioa 0,1 puntu murriztu da ekainean. Berria - Ekonomia   2004-07-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus