Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

injineru (36 agerraldi, 14 liburu eta 3 artikulutan; Hiztegi Batuak ingeniari hobesten du) 1 iz ingeniaria.

gaztetandik nahi izan dut injineru izan, zubiak eta errepideak egitea gustatuko litzaidake niri. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 49. orr.

Orduan ez lehenago jakin zuen Johanes van der Meer injineruak bere lana amaitua zela. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 113. orr.

Injineru tekniko izateko ikasketak egin bitartean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 174. orr.

Emaztea galiziarra zen, maistra, eta, senarra, inguru hartan jaioa, injineru agronomoa, Donapaleun lan egiten zuena. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 189. orr.

Ez zait gehiegi gustatzen Eiffel-en garaian burdinari ahalik etekin gehien atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista: injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 36. orr.

Zelaiaren inguruan EHUk Injineru Teknikoen eskola, I+G zentroa, Herri Lan eta Meatzaritza eskola, Ikus-entzunezko Teknologia Berriak eta Telekomunikazio eskola eta liburutegia eraikiko ditu. Berria - Kirola   2006-04-08

2 (izenondo gisa)

Nik, besteak beste, lagun injineruak dauzkat, eta asuntoa ez zait, berez, komikoa iruditzen. Berria - Kultura   2004-09-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus