Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

instituzio (837 agerraldi, 42 liburu eta 507 artikulutan; orobat instituzione g.er.; Hiztegi Batuak erakunde [11901 agerraldi, 148 liburu eta 5888 artikulutan] hobesten du) 1 iz erakundea.

Baina instituzio zaharrek hiritar guztiak ezkontzera behartzen zituztenez [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 98. orr.

Goi mailako burgesia [...] ez da gauza instituzio burges demokratikoak eraikitzeko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 106. orr.

Konstituzioak instituzio eraginkor eta demokratikoak sortuko ditu. Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Nafarroa Behereko instituzio gorenean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 83. orr.

Nazio eraikuntza, instituzio propioak, hizkuntzaren ofizialtasuna... Itxaro Borda   «%100 basque» - 199. orr.

Instituzio nazional bati, Udalbiltzari alegia. Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Instituzio politiko eta errepresiboekin hautsi. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 106. orr.

instituzio publikoek bertsolaritzari eskaintzen dioten laguntza. Berria - Kultura   2006-04-29

Munduko gobernamenduaren nondik norakoa gidatzen duten instituzio globaletan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 96. orr.

Platonen legea instituzio lazedemoniarren gainean eratua zen, non magistratuaren aginduak erabatekoak baitziren. "Zinema esperimentala" [...] instituzio zinematografiko guztietatik horixe baita berariaz "arte plastikoetara" gehien hurbiltzen dena. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 255. orr.

Artea instituzio soziala bilakatu da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 279. orr.

Departamendua Napoleonen garaiko instituzio bat da. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Ipar Euskal Herrirako berezko instituzio baten proposamena. Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Israelgo instituzio, ordezkaritza eta produktuei boikota egitea. Berria - Harian   2005-11-26

Sobera sari, sobera instituzio... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik instituzional.

Herri elkargoa instituzio mota aski berria da. Berria - Harian   2006-01-13

Estatuak euskara errespetatu, sustatu eta babestu egingo du, instituzio arlo guztietan. Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da, eta ofizialtasuna lortzea. Herria  

Nola bultzatu komunitateak eta bere gizarte zein instituzio egiturak, elkarbizitza bakezkoago eta orekatuago bat ahalbidetzearren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 79. orr.

Ez baitute kontuan hartzen Ipar Euskal Herrian instituzio ezagupenaren aldeko eskakizuna. Berria - Harian   2005-11-01

Ipar Euskal Herriko instituzio taldeak. Herria  

Instituzio xedea aurkeztu dute, «eztabaida pizteko tresna» gisa. Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Instituzio proposamenak jarraipenik izanen du. Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Instituzio proiektu horrekin «eztabaida luzatu eta lagundu» nahi dute. Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Italiako Instituzio Erreformarako ministro eta Lega Nord alderdiko diputatu Roberto Calderolik. Berria - Mundua   2006-02-09

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da, eta ofizialtasuna lortzea. Herria  

Artearen instituzio-teoria, ebaluazio-proposamen berriak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 243. orr.

Aldi berean, forma artistikoen arteko autonomiaren kontzientzia garbiagoa ekarri du, orobat, arte abstraktuak [...] eta baita arte deitzen duen horren instituzio-indarraz kontzientzia garbiagoa ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 243. orr.

Instituzio eta Giza Harremanetarako ahalduna . Berria - Kirola   2004-05-26

Instituzio Harremanetarako Gipuzkoako diputatu Fernando Tapia. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

· Udalbiltza, udalen eta udal hautetsien biltzarra den neurrian, prozesua udalerrietaraino eramanen duen nazio instituzio erreferentzia bilakatzeko borondatea azpimarratzen dugu. Berria - Euskal Herria   2004-06-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karitate instituzio gisa, mirespena sortzen duzue. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 39. orr.

Galdeketa bat bideratu nuen kontsumo-gune nipondarretan eta beste osasun-instituzio batzuetan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus