Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurmasail [151 agerraldi, 47 liburu eta 8 artikulutan] iz ipurdiko bi alde mamitsuetako bakoitza, ipurdi masaila. ik ipurmami; ipurdi 3.

Aurpegia, lepoa, belarriak, sorbaldak, bizkarra, ipurmasailak, izterrak, oinak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 176. orr.

Eskuin gluteoan edo ipurmasailean. Berria - Kirola   2004-03-04

Adarra sartu zion zezenak ezkerreko ipurmasailean. Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Makurtzen denean, musker laranja-berde bat agertzen zaio ipurmasailen arteko erretenaren gainean, tatuatuta, jakina. Berria - Kultura   2004-08-12

Ikatza begietan, ipurmasail zabalak eta gerri fina... Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 76. orr.

Hanka puntetan zutik, ipurmasailak tente dituztela. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 36. orr.

Ipurmasaileko giharrak nabarmen minberatu zitzaizkiola. Berria - Kirola   2006-01-08

Ipurmasail mamitsuak eta begi beltz liluragarriak. Berria - Kultura   2006-01-31

Aulki batean eseri da; haren ipurmasail tinkatuek bizkarra ukitzen dute eta haren soin tentea aurrerantz makurturik dago. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 73. orr.

Ipurmasailak ubelduak dauzkadala ikusi ahal izan dut. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 38. orr.

Orain lauhankan zegoen nire aurrean, bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 69. orr.

Gizonak ipurmasailetatik heltzen ninduen eta berarenganantz erakartzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 22. orr.

Ipurmasailak bereizi eta ipurtzuloa erakutsi du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 87. orr.

Ipurmasailak estutzen hasi nintzen berak eskatzen zidan bezala. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 37. orr.

Nik neure mingainaz ipurdiko zulotxo polita arakatuko diot, ipurmasailetan zapladatxoak ematen dizkiodan bitartean. ezkerreko besoa ipurmasailetarantz jiratuta zuen gizonak, sorpresagaia bizkarrean ezkutatzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 156. orr.

Zaldien ipurmasailetan esku-zarta haserreak jorik, [...]. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus