Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtzulo (61 agerraldi, 30 liburu eta 4 artikulu; orobat ipurzulo g.er. eta ipurdizilo g.er.) 1 iz ipurdiko zuloa. ik ipurdi 22; uzki.

Ipurtzuloak gaur bezain minbera ez ziren garaietan, periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 120. orr.

Zakurrek ipurtzulo inguruan glandula usaintsuak dituzte eta kaka egiterakoan lurra markaturik gelditzen da. mandoaren ipurtzuloa. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 36. orr.

Medikuak tutu bat sartu zion eztarritik behera, eta plastikozko ziri bat ipurtzulotik. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 58. orr.

Zatozte eta ezpata sartuko dizuegu ipurzulotik! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 36. orr.

Ostiko bat ipurtzuloan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 35. orr.

Ipurmasailak bereizi eta ipurtzuloa erakutsi du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 87. orr.

Nire anderearen atzamarrek nire atzeko arrakala aztertu zuten, eta baita laster aurkitu ere nire ipurzuloa. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 17. orr.

Komeni da elkarri ipurmamietatik heltzea eta batak besteari ipurtzuloan zirriak eta kili-kiliak egitea, lizunkeriaren osagarri beharrezkoak baitira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 123. orr.

Beste eskuaz nire adarrari eragiteari utzi gabe, ipurtzuloan gustua ematen zidan. Aitor Arana   «Onan» - 102. orr.

2 (esapidetan) ik ipurdi 10.

Higuindu zuen boterea arras gustukoa zitzaion orain, eta nola boterea boteretik heldu baita, boterearen ipurdiziloaren milikatzen ari zen. antolatzaileak putakume horren ipurtzuloan miazka ari zituan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 204. orr.

Zer esango diot Basagoitiri bestela, txartela ipurtzulotik sartzeko, ala? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 56. orr.

-Ez, benetan, ipurtzuloraino nago garagardoz. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 7. orr.

Eta ez munduko ipurtzulo honetan gelditu, nekazari eta ezkabiadun haien artean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 63. orr.

3 ipurtzulo-milikari izond

Zuzendariaren gelatik irteterakoan, Jon Ozamizek eta Lurdes Arrondok, ipurtzulo milikari haiek, begiratu gaiztoa egin zioten. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 142. orr.

4 ipurtzulotik hartu ik ipurdi 24.

-Hoa ipurtzulotik hartzera! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 98. orr.

5 zakurraren/txakurraren ipurtzulora ik ipurdi 27.

Bestela, hoa txakurraren ipurtzulora! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 102. orr.

Ero bat bezala jarri zitzaidan hura, joan nendila zakurraren ipurtzulora nire hortz madarikatuarekin. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 131. orr.

· Eni berdin zaidak Parisen ala zakurraren ipurzuloan izan hizan! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 300. orr.

Agindutako txostena tarteko ez balitz, mandoaren ipurtzulora igorriko nukeen, inondik ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ipurtzulotik sartu (3); zakurraren ipurtzulora (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus