Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irabazpide iz zerbait irabazteko era edo bidea; etekina ateratzen den jarduera. ik negozio; dirubide.

Horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute. Elizen arteko biblia   1 Tm 6,5

Gerrak ekimen eta irabazpide berriak sortu zituen, hala nola Selim Aluanek lehenengoz zerabilen tearen salerosketa. bertako irabazpide bakarra liburu zaharren salmenta izan zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 89. orr.

Laborarientzat irabazpide berri bat sortzen du. Herria   2005-11-17

-Beraz, horrek esan nahi du irabazpide txarra dela etxalde hau orain erostea, bai? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 474. orr.

Erresumatik deserritu zituzten kasik, eta beste leku batzuetara joan behar irabazpide bila. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 316. orr.

Putakume bat duk, gu denak saltzeko gauza, horretan irabazpide izanen badu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irabazpide txarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus