Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

isilean (641 agerraldi, 162 liburu eta 81 artikulutan orobat ixilean 25 agerraldi, 6 liburu eta 15 artikulutan) 1 adlag ezkutuan, gordean; aditzera eman gabe. ik isilpe 2.

Bi agenteak isilean abiatu ziren Parisko karrika zaratatsuetan barrena. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 90. orr.

Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 53. orr.

On da ixilean jokatzea hori baita diplomatikoen lana. Herria   2005-11-10

Beti goseak egoten nintzen eta isilean lapurtzen nuen ogia kalean paseoan nenbilen bitartean jateko. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 160. orr.

Gizonak isilean behatu zion, eta hortik segitu zuen ezen hobe zuela ez hitz egitea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 253. orr.

Tratua isilean egingo da. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 60. orr.

Ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. Elizen arteko biblia   Mt 1,19

Hura zer ote zen galdetzen zion isilean bere buruari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 184. orr.

Orduan isilean egin zuena "Orion" sarean, orain badakigu zer izan zen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 6. orr.

Gaur egun arte emakume askok isilean pairatu dute indarkeria klase hori. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 284. orr.

Zu isilean biziki maitatzeari askietsirik, neure amodioaz gozatzen nuen bederen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 94. orr.

Baina hainbeste urtez hegaldi haren inguruan sortutako zenbait anekdota isilean egon dira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 80. orr.

Nik neuk, isilean, eskuineko zaldiaren gainean etorri ohi zen "postilloi" mutikoa miresten nuen bereziki. Txillardegi   «Putzu» - 48. orr.

Eta esaten zidan isilean: guk odol noblea diagu zainetan. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 46. orr.

Jada ezin da isilean nabigatu, eta inork ezin du bermatu, era berean, Internet bidezko posta trukea ere isilekoa dela. Berria - Gaiak   2004-06-23

2 (-en atzizkiaren eskuinean) -ak jakin gabe, -a jabetu gabe.

Enrike Labritekoa enperadorearekin tratuan ari ez ote den bere koinatuaren isilean, Iruñea bakez berreskuratzeko ametsean. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 42. orr.

Biharamunean Diharce-ri idatzi zion erranez afera hori osoki haien ixilean tratatu zela. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 110. orr.

Errege Henrike lehenago airatua zen, bere soldadu guztien isilean eta bere koinatu ezaxola madarikatzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 70. orr.

Nire isilean elkarri zerbait erran nahi diotelarik zuen mintzairan aritzen dira aita-semeak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 257. orr.

Napolesetik Veneziara joan ziren Damián Tuterakoa eta Paolo Zubia, gauaren estalki beltza baliaturik, ezkutuan eta inoren isilean, lapur edo gaizkile gisa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 73. orr.

Besteen isilean joan nendin, non dagoen jakin beharko nukeela-eta eraman ninduen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 312. orr.

Aita-amen jakinean ala isilean... Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 30. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean) isiltasunean ik isil 8.

Ez iraindu erregea, ez eta zeure baitan ere; ez mintza aberatsaren aurka, ez eta zeure gelako isilean ere. Elizen arteko biblia   Koh 10,20

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak; gaueko isilean-eta biziago mintza soinu horiek guztiak. zer daukan hark bere bihotzeko isilean gordeta Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 118. orr.

4 isilik, hitz egin gabe.

Denbora tarte luze batez isilean bidaiatu genuen, nor bere pentsamenduetan murgilduta. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 261. orr.

Herritik irten arteko tartea isilean egin genuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 59. orr.

Batzuetan pazientziaz eta isilean jasotzen zituen, bestetzuetan garrasika eta auhenka. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 169. orr.

Une batez isilean egon ostean, gizonak, irribarrez, gaineratu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 263. orr.

Gotainerakoan, eliza hirukunak errezebitu ninduen, isilean. Txillardegi   «Putzu» - 384. orr.

Ikasi dugu dagoeneko isilean irakurtzen, zorionean ikasi ere. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 31. orr.

-Sei eta erdietan abiatu -esan zuen, eta ezpainak isilean mugitzen hasi zen, zenbaketan ari balitz bezala-. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 8. orr.

5 isil-isilean [13 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan]

Eta handik denbora asko baino lehen, isil-isilean ari ginela eta bigarren ateari heldu nionean juxtu, esan zidan. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 48. orr.

Gero isil isilean irten, atea kontuz itxi eta kalean goazen esan nion Josemariri. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 20. orr.

Eta laztana ematerakoan, isil isilean belarri zulo-zulora hitzok esan zizkion: [...]. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 116. orr.

Zuhaitzei isil-isilean hitz eta mintzo xotilak irribarretzen. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 143. orr.

6 isilean gorde

Berria isilean gordetzeko agindu zion Arturrek. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 109. orr.

Entzun ondoren inori azaldu gabe isilean gorde behar nuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 413. orr.

Baina, noski, hori aipatzea ez zitzaion komeni, eta isilean gorde zuen. Isilean gordeko nizula hitz emana nion neure buruari. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 38. orr.

Isilean gorde nahiko dituzten abenturen berri badudala. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 517. orr.

Alabaina, ez zen ausartzen hari hitz erdi bat ere esatera, eta isilean gordetzen zuen bere maitemina. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 93. orr.

Amodioarenak ordea alferrik isildu dituzu: ez ditut zuk bezala isilean gordeko; interes sobera handi batek behartzen nau neure isiltasuna haustera. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 446. orr.

Zure sekretua isilean gordetzera behartu nauzu. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 47. orr.

Hacquinek isilean gorde zuen aitortza hori 1953ra arte, eta orduan gutun bat bidali zuen Libération egunkarira, Zolaren hiltzaileak bere krimena aitortu ziola esanez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 7. orr.

-Hain da gizon isilean gorde zalea. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus