Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

itsaski3 iz itsasoa gorabehera handiz inarrosten duen higidura; meteorologian, 1.25 eta 2.50 metro bitarteko uhinak dauden itsas egoera.

Inbasioa oso ongi doa, eguraldia txarrik txarrena bada ere, sekulako ekaitz, euri jasa eta itsaskiarekin. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 326. orr.

Eta ez da besterik izango, arnasa mugimendu geldiak baizik, landetako maindire zurrunen azpian, itsasoan, ekaitzaren ondoren, itsaski hondar bat bezala. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 49. orr.

Badia bateko ur arbeltsu hilak ikusten zituen, itsaskiaren higidura urrunak ozta-ozta inarrosten zituenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus