Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

itsasontzi (orobat itsas ontzi g.er., itxasontzi g.er. eta itsasuntzi g.er.) 1 iz

Horra itsasontzi bat Alexandriako portuan sartzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 150. orr.

The Penguin itsasontziko bidaiari mozkor batek tiro egin omen zion. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 117. orr.

Bestea Inazio Iraurgi da, [...] Ainhoa itsasontziko kapitaina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 173. orr.

Itsasontziko marinel zamaketariak Itsas armada amerikanoaren itsasontziak porturatu orduko, emakume-jendea itsasertzera biltzen zen saltoka. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 41. orr.

Indietako eta Itsaso Gorriko itsasontzi ihiz egin batek hogei egunetan egiten zuen bidea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 32. orr.

Espainiako bandera zeraman itsasontzi batean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 111. orr.

Gaur abiatuko da Repsol enpresaren Polar Prince itsasontzia Prestige hondoratu zen lekura. Berria - Gaiak   2004-05-07

Espainiara abiatu ziren, itsasontziak Bartzelonako portuan utzi behar baitzituen kafea eta azukrea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 241. orr.

Ez dakite noiz eta nora iritsiko diren, itsasontziek ibilbideak aldatzen dituztelako sarritan Itsasontzia lehorreratu eta atzetik jarraitzeko agindu nien. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 69. orr.

Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 48. orr.

Itsasontzi bat hondoratu da Egipton, ehunka bidaiarirekin. Berria - Mundua   2006-02-04

Kortsarioen hiru itsasontzi bota zituela hondora. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 61. orr.

Begira, horra haizea bera, izadian den indarrik handiena [...] itsasoa malkorrak amilarazten dituzten mendi bihurturik jaikiarazten duena eta itsasontziak uharrietara jaurtitzen dituena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 312. orr.

Bartzelonako portuan, egun berean eta biharamunekoan, dozena bat itsasontzi galdu eta hondoratu ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 473. orr.

Ekaitz batek, hiriko kostaldetik hurbil, itsasontzi bat hondorarazi zuen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 143. orr.

Hantxe, mahai gainean, zegoen musika tresna, itsasontzi egin berria bezain distiratsua. munduarekin daukan harremana kapitainak bere itsasontziarekin daukana dela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 145. orr.

Hamar gizon zeuden itsasontziaren bizkarrean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 15. orr.

Orkak sudurretik jaurtitzen zuen iturri zuri kizkurra zen odaiertzean ikusten zen lurrun hura, eta orkaren mutur beltza itsasontziaren branka. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 99. orr.

Nik itsasontziaren gilari eutsi nion bederatzi egunez; hamargarrenean, jainkoek Ogigia uhartera bota ninduten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 37. orr.

Bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 343. orr.

Mister Lewinek atzo gure itsasontziko makina-aretoa bisitatu zuela dio. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 115. orr.

Joan daitezela batera zure eta nire itsasgizonak itsas ontzietan. Elizen arteko biblia   1 Erg 22,50

Beste batek, berriz, itsasontzi bat hartu zuen errentan, Krotonara joateko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 133. orr.

Kamioiak itsasuntzietan ezarririk bidaiatzeko. Herria   2003-11-27

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiru mastako itsasontzi handietan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 21. orr.

Paperezko itsasontzi txikiak askatzen zituen urmaelean eta atseginez barre egiten zuen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 196. orr.

Zamaketari presoak gordetzeko erabiliko zuten itsasontzi herdoildu batean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 226. orr.

Cervera itsasontzi faxista zebilela aste guztian Hondarribiatik Zarautza bitarteko itsasbidea egiten, eta alferrik zela. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 49. orr.

Itsasuntzi beladun batean, munduaren itzulia bururatu du 233 egunez. Herria   2005-06-16

Bizitza osoa zaborra biltzen eman nahi al duk itsasontzi zikin bateko sukaldean? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 42. orr.

Itsasontzi urperatu bati buruzko kantu bat. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 169. orr.

Zurezko itsasontzi bat, goleta arin bat itxuraz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 265. orr.

Oihanetako zuhaitzak erabiltzen ziren zurezko itsasuntziak eraikitzeko. Herria   2005-12-08

Itsasoan ageri ziren hirurak, luxuzko itsasontzi batean etzanik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 52. orr.

Okerreko itsasontzia hartu genuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 149. orr.

Viktoria erreginaren banderapeko itsasontzietan zazpi ozeanoak korritu ostean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 77. orr.

Armaz kargaturiko itsasontzi bat. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 30. orr.

Italiako Armadako itsasontzi bat. Berria - Mundua   2004-01-11

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Joka segitzen zuen, poza bere begietara etorri arte, urre eta bitxiek itsasontzi sotoak betetzen zituen bezala pozak bere barneko zokoak bete arte. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 112. orr.

Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 114. orr.

Joan zitezen itsasontzi bizkarrera itsasoa zelatatzera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 226. orr.

Itsasontzi puskak ageri ziren gure gainetik nahiz azpitik, egur masa handiak eta zuhaitz enborrak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 75. orr.

Itsasontzi pilotuak nahasten eta okerreko bidera bidaltzen dituen laino sarria bezala. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 292. orr.

Haizeak leiho eta balkoietan zintzilik zeuden maindire eta arropa zuriak besarkatu zituen ibilian, eta, itsasontzi oihalak balira bezala, puztu. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 150. orr.

Portuan zegoen itsasontzi trafikoari buruzko iruzkinek. Josu Landa   «Odolbildua» - 124. orr.

Uharteen arteko itsasontzi zerbitzua ere geldiarazi dute. Berria - Mundua   2004-12-03

Bere itsasontzi konpainia sortu zuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 234. orr.

Zaila zen oso, urte-sasoi hartan, Europarako itsasontzi-tokirik lortzea. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 87. orr.

Europarako nire itsasontzi-txartela ezin izango zidatela erreserbatu. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Veneziarrak laguntzaile bat bidali zuen merkatal itsasontzi batean metropoliraino. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 176. orr.

Alep-eko eta Suezko karabanek gure dirutik bi milioi eramaten diuzte hara, eta beste hainbeste pasatzen da iruzurrez; Suezko errege-itsasontziak ere bi milioi eramaten ditu hara. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 355. orr.

Erietxe-itsasontziak portuan gora limurtzen ziren eta gauez isilgordeka deskargatzen zuten Jersey-ko nasa zaharretan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 371. orr.

Katedralaren dorre lirainek [...] plazaren hedadura zabala, kontrastearen medioz, urrunago barreiatzen dute, harri lauzek moldatu uhain eztiek katedral-itsasontzi mugiezinari ozeano bat eskaintzen diotela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus