Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

izara 1 iz maindirea.

Ez tapaki ez izara, elkarren alboan larrugorritan esnatu gara. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 310. orr.

Burusiak altxatuko zituela, izarak atera, lastairari buelta eman, eta aireberritzen ipiniko zuela. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 140. orr.

Izarak aldatu behar ditu. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 226. orr.

Bi izara lotuak soka moduan luzatu ditugu leihotik behera. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 409. orr.

Zapiaren ordez izara bat astintzen azaldu zen atarian. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 51. orr.

Izara batetik zintzilik aurkitu zuten hilda, ziegan. Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Elaine Oglethorpe, izara batean bilduta, gelan sartu zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 271. orr.

Orduak neramatzan lo egin ezinik, ohean jira eta bira, izara artean korapilatzen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 29. orr.

Etxera ondo asetuta helduko zelakoan, ondo hustuta, esan nahi dut, izara azpiko jokoetarako grina barik... Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 133. orr.

Ez zuen aurpegia izaren azpitik atera. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 54. orr.

ik izarape. 32664

Nork harrapatuko izaren azpian! Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 26. orr.

Hura doi-doia gelara sartu eta izaren artera nirekin batera sartzekotan zela, bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 78. orr.

Izara mutur batetik heldu eta hilotza agerian utzi zuen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 126. orr.

Izotz blokeak batuz zabalduko da elurtea izara bat bezala itsasoaren gainean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 343. orr.

Gauaren izaretan zegoen bilduta. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 173. orr.

Ez zuen aurpegia izaren azpitik atera Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 54. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurrena pozoitu egin zuen, bigarrena ito izara busti batez. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 76. orr.

J.L.R. Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen. Elizen arteko biblia   Mt 27,59

Izara zurien artean etzanda. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 58. orr.

Izara zimurtsuen artean aztoraturik mugitzen zen, ezeroso. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 69. orr.

Hezetasunez lizundutako izara artean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 42. orr.

Eskumutur biak heldu zizkion samurki Martak Patakiri, oheburuan izara hautsi batekin eskulotzera balihoa bezala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 99. orr.

Ematen zuen isiltasunak, izara erraldoia bailitzan, hotela biltzen zuela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 192. orr.

Ilunaren izara beltzaren pean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 174. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuetan zeukan izara saila komoda batean utzita eskaileran behera jaitsi zen Antonia. Josu Landa   «Odolbildua» - 45. orr.

Izara zati bat gerrian lotu eta Bilboraino joan zen oinez. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 299. orr.

Leihotik behera izara soka zintzilik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 410. orr.

Bere ukabiltxo arrosak izara-ertzaren kontra estututa. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 91. orr.

Izara izkina ohearen zangoan lotzen duen artean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 409. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendi kaskoek ordurako ohi zuten elur-izara falta izan arren. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 102. orr.

Neskaren azal argia elur izara bezalakoa zen, hain zegoen zurbil. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 177. orr.

Euriaren zilar-izaran zehar Gryffindorreko zutoinak ikusten ahaleginduz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 146. orr.

Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki-izara batek estali zituen nire begi argi unatuak. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 159. orr.

5 hil-izara

Aldare aurreko eztei-jantzia bezain eder edo ederragoa ageri zen organdizko hil-izara uraren gainean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elur izara (3); izara artean (23); izara batean bilduta (4); izara gainean (7); izara zuri (7); izara zuriak (4); izara zuriz (3); izaren artean (10); izaren azpian (4); izaren azpitik (3); izaren keinua (3); kotoizko izara (3); oheko izarak (4); zetazko izara (3); zetazko izara artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus