Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izen 1 iz gauza bat aipatzen edo adierazten duen edozein hitz; banako bat aipatzeko eta kidekoetatik bereizteko erabiltzen den hitza edo hitz multzoa.

Ez, ez da erraza gauzen izenetan sinestea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Eta orain menturaz ulertzen hasia zara paisajea natura hilaren beste izen bat dela, eta bizi ahantziarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Izen banaren jabe dira, eta izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedunak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Fregeren esanetan, izen batek bere erreferentzia designatzen du, izena objektuaren ordezko bat da hizkuntzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Sequoyah, beste izen batez George Guess edo George Gist deitua, 1760. urtean jaio zen Tuskegeen, cherokee herrixka batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Hartu nuen hari batetik zintzilik zegoen entzungailua, eta ahots ezezagun bat entzun nuen nire izena esaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

-Ambrosio Spinola da nire izena, baina Markesa deitzen didate.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

"Zein da zure izena?", galdetu zidan nire txanda heldutakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Haren izena, Miroszaw Czyiykiewicz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 314. orr.

Bi izen datozkit gogora: Mikel Azurmendi eta Ramon Etxezarreta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Ez zegoen izen hartako ez hotelik, ez clubik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Omsk hirian bizi izan zen, izen bereko probintzian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Itsasoa ere ura da, ur handia, eta gauza bat da kostako bazter bati "ezdakitnongo punta" esatea, eta oso bestelako gauza itsasoari (eta itsasoei) izena jartzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Lehen baino ere gehiago amorrarazten ninduen Golubtxik izen horrek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

1973tik 1990era indarkeria politikoz hildako militar guztien izenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Izen bat esan dio, baina ez da inongo herrirena, mendi batena baizik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

Ezin esango dugu behintzat zintzo jokatu ez zuenik sortzaile horrek bere sorkarientzat izena bereizterakoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Jakobek leku hari Penuel -hau da, 'Jainkoaren Aurpegia'- eman zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Detektibeek izenak hartu zizkieten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 461. orr.

Iritzian edo iriztean, gainera, bat eginak daude ustea eta izena ematea (hola edo hala deritzana bihurtzea).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Eta sabaiari "zeru" eman zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.

Gauza guztiek al dute izena? ik beherago 19.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Leku hari Tabera -hau da, 'Sute'- jarri zioten izena.  Elizen arteko biblia   Zen 11,3

Zer izen jarri diote azkenean?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Gauzek izen egoki bat dutela eta izenek gauza jakin bat adierazten dutela sinestea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Osaba, berriz, izen berrien bila zebilen, izen berriak sentipenak berrituko zizkiolakoan. Nesken Mendebaldeko Ikastetxea, izen bikaina, ez da hala?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 191. orr.

Hor ditugu lekuko Aragón bezalako izen itxuragabekoak; Araxes bezalako izen itxuragaiztokoak; Ibaieder, Ibaizabal edo Urederra bezalako izen pinpirin ezin sinetsizkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

3 kategoria edo mota bateko izakiak edo gauzak adierazteko erabiltzen den hitza.

Estatu baten nominan zeuden lapur "ofizialak" ziren, eta kortsario izen ohoretsua zeramaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Eta orduan Jainko Jaunak landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta aurrean ipini zizkion gizonari, ea zein izen ematen zien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Milaka animalia- eta landare-espezieren izenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Euliak latinezko izen oso adierazgarri du: Musca domestica.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 182. orr.

Txitxarraren izen zientifikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Berari esker jakin nuen zizareei buruz, edota, izen zientifikoa erabiliz, poliketoei buruz dakidan guztia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

Adonis izena hainbat landare edo loreren izen latinoa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 225. orr.

Mendietako arranoen izen ohoretsua ez zuten zikintzen bide nagusiko "arrano" haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Ene ustez, gure lanbideari dagokion izen bakarra ikertzaile duk.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 46. orr.

Luxuzkoa izanagatik ere, bere ogibideak izen zehatza baitzuen, izen zaharra eta arrunt samarra, baina markatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 104. orr.

Ea, hasteko, esan hiru edariren izenak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Zuek merezi duzue santu euskaldunen izena, eta ez orain aldarean dauden horiek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Zuek merezi duzue santu euskaldunen izena, eta ez orain aldarean dauden horiek  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Edozein hizkuntza, hitz-zorro bat edo izen-zaku bat baizik ez balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Ia-ia epaiketa militarra egin zidaten itsas mapa sorta baten izen-etiketak nahasteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Seguru asko izen-aldaketa transkripzio-errua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

Kalte sikologiko berezirik ez dit eragin, nik dakidala, izen-dantza horrek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.

Administrazioko kide batekin elkarrizketa zorrotz bat izan arte, izen-ematea ez da, ez onartzen, ez ukatzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 34. orr.

Adigai honen izen-definizioa ematea oso erraza da, hots, bere ez-izatea ezinezkoa den gauza. letra harrigarri handiz idatzita nire izen-helbideak, eta guztiz ezezaguna igorlearen deitura.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Idazle-izen goratsuak dituzten kalez osatutako auzo batean dago hotela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Norak ez zuen entzutez ere ezagutzen hiri-izen hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Hiri edo herri izen bat behar duzu?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Herri eta leku izenak frantsestu zituen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Ezagun dute ustezko (eta izatezko) ibai-izen askok eta askok ezin izan daitezkeela herri-jendeak asmatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

Ikasi toki-izen horiek ongi, Joanes.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 140. orr.

Bazkaldu genuena ere ez zen kartako jaki-izen puztuek iradokitzen zutenaren galgakoa izan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Iribarrenek aipatzen dituen abozo edo agozo landare izenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Beste Soraya batekin igarotzen du arrats bat -merkataritza-izen ezaguna bihurtu da Soraya, antza-.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Zure bataio-izenak eutsi ezineko indar batez erakartzen nau.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

6 bataio izena.

Irabazlea zure izen eta abizen berekoa da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 26. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nor da Antton? -jakin nahi izan zuen Lucyk, ordura arte ez baitzion inoiz izen hori aipatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 252. orr.

Jack, esate baterako, izen xarmagarria da nire iritziz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 42. orr.

Izen ezinezkoa duen emakume bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 279. orr.

Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Izen bat, helbide bat, telefono bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 195. orr.

Egunen batean alabaren bat badut, izen hori jarriko diot.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 122. orr.

Horregatik, Juda jarri zion izena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 83. orr.

-Zein izen ipini nahi diozue? -galdetu zion On Camillok Pepponeren emazteari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

Neure izen burgesa baztertu, eta Liberto bataiatu ninduten Donostiako CNTko egoitzan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Ezabatu egiten dut Pamelaren izena zerrendatik, eta Lucyren aldi baterako zaindari izendatzen dut neure burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

· Izen batek asko lotzen du: txakurra edozein da, baina Lixta ez, Lixta ez da edozein.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

7 izenburua.

Izen bereko ipuineko protagonistari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 118. orr.

Jeltzaleak sortu zituen neskatxa garbi eredugarri haiek ere, poxpoliñak genituen, izen bereko aldizkari eta guzi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.

Bilintxen "Biyotz eritua" izena duten bertsoetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 195. orr.

Joxe Manuel Lujanbiok 1931n atera zuen bertso-sail bat, bere gehienek bezala izen hauxe zeramana: "Bertso berriyak Txirritak jarriyak".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 100. orr.

Izen bat atean: Miss Clevendon.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 61. orr.

Taberna eta denda askok izen espainiarrak zituzten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

Uda honen aurretxoan kaleratu da Un escorpión en su madriguera izeneko liburua, azpi-izenburu hauxe duena: "Indoeuropeo y euskara: mito e identidad".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

8 omena, entzutea.

Gezurrez zikindu nahi dute haren izen garbi eta oroipen gardena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Izen eta ospe handiko hizkuntzalaria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 106. orr.

Rottweilerrak ere gero eta izen handiagoa hartzen ari dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

Bidezko eta beharrezko iruditu zitzaion, bai bere izen onaren handirako eta bai herriaren zerbitzurako, zaldun ibiltari egingo zela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Horrelakoxe kontuekin, pikutara bidaliko duk nire izen ona.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Eta kalte egin diot neure alderdiaren izen onari!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 239. orr.

Brighton-eko akuario hain izen onekotik ez urruti zegoen etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Sugegorriek oso izen txarra izan dute aspaldidanik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 221. orr.

Buenos Airesen, italiar aihenekoa izatea izen txarrekoa zen artean; Londresen konturatu nintzen askorentzat halako atributu erromantiko bat zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Gizon gorriak ostera izen gaiztoaren jabeak dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 39. orr.

Izen handiak izate handia dakarrela uste du, nonbait, zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 218. orr.

9 (gramatikan) izaki edo izaki mota, edo gauza edo ideia bati dagokion hitza.

Hitz bakoitza bere adiera jatorrez erabili duk, eta izen substantibo bakoitza lehen poetek eman zioten epitetoaz hornitu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Izen, izenordain eta adjektiboetan ez ezik, adizkietan eta atzizkietan ere suertatzen dira aldakuntzak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 97. orr.

Ingelesez, izen sintagmak aditz sintagmen barnean egon daitezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

10 (izan hitzarekin hitz jokoa eginez)

Izenak ez du izanarekin zerikusirik, ezta izanak izenarekin ere, hitz onomatopeikoetan izan ezik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Izena duen orok omen du izana (hala uste omen dute euskaldunek), baina izana duen orok al du izena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Ontzian marinel eta zirujau zetorrenak Hendrike Frantziako zuela bataiarriko bere grazia, baina denek, fede ezin hobez, Mihurubiko Martin irizten ziotela, gurean izana duen orok ezizena ere baduelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.

Izanaren izenarekin ari nauk, ez izenaren izanarekin!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Izenak izen, bat bera da izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

Prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu: izen-izanak galtzeko arrisku latzean amiltzen dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

11 -en izenean

Bion izenean errejistratuko dut negozio hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 63. orr.

-Agurtu Lancelot nire izenean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 29. orr.

-Zeure izenean hitz egin, Sokrates.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Izan zuen Mardokeok horren berri eta Ester erreginari pasatu zion berehala abisua; honek, berriz, erregeari jakinarazi zion, Mardokeoren izenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 133. orr.

Eta hona hemen gu, irabazleak; hona hemen gu, haiei esker eta haien izenean, arrazoi guztiaren jabe eginak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

· Ez nuen botorik ematen, zerga batzuk ordaintzen nituen, besterik ez: ezin nintzen harrotu zergadunaren eskubideen izenean, ez hauteslearenen izenean, ezta hogei urtetako esanekotasunak enplegatuari emaniko ohorerako eskubide apalaren izenean ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Berdin dio lurraldearen izenean lurra, lur-gaina eta lurpea hustu, zulatu, itzulipurdikatu, desegin edo txikitzen badira ere; berdin dio lurraldea lurraren etsai handiena izanda ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Berdintasunaren izenean onartu zen Pariseko Asanblada Nazionalean, Toubon legea, hizkuntza gutxituak itotzeko bidea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Gaur egun badakigu ez direla fidagarri populuaren ala herriaren izenean mintzo zaizkigun alderdi popular demokrata asko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Alemaniako bi estatuek, egunetik biharrera, autodeterminazio printzipioaren izenean bat egiten zutela eta, Europako Federakuntza jaio nahiaren altzo birtualean bat eginik jartzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,45

-Legearen izenean, zabaldu atea!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 207. orr.

Ala-ren izenean, zin egiten diat ez dudala ukitu aparatu hori.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 53. orr.

Jainkoaren izenean!, ez nukeen tartean muturrik sartuko, baldinbaitere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

12 izen-abizen (151 agerraldi, 49 liburu eta 56 artikulutan) pl ik beherago 14.

Lanaren izenburu osoa, irakaslearen izen-abizenak, ikasgaiaren izena, zure izen-abizenak, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.

Bere legezko izen-abizenak omen zerabiltzan bere harreman sozialetan, ez kaxakoak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 52. orr.

Orduan komandanteak nor zen galdetu zion, eta Hucken aitak izen-abizenak eman zizkion, desagertutako mutiko haietarik baten aita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

Baina emakumeok ez dugu izen-abizenik, ondorioz, ez gara existitzen.  Berria - Kultura   2004-03-06

· Horien osasunari eta bizimoduari buruzko izen-abizendun datuetan oinarritzen da.  Berria - Gaiak   2004-09-16

13 izen berezi

Multzoxka horiei izen bereziak eman zizkietela aspalditik: Hartz handia eta Hartz ttikia, adibidez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Izen bereziak eta abstraktuak bereizten dituen edozein gramatikak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 112. orr.

Bere irudiko, alemaniar izen bereziaren eta frantses zehatzailearen arteko loturak halako nahasmendu txundigarri eta arras atsegingarri bat eragingo zuen bere bezeroen gogoetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

14 izen-deitura (62 agerraldi, 40 liburu eta 6 artikulutan) pl ik gorago 12.

Igorlearen izen-deiturak eta helbidea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.

Nire izen-deiturak telefono-gidan zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak. Izen-deiturarik gabeko atso bat ugaldean itoa, munduan milaka bezala. Nagusiak fitxa ekarri zion betetzeko eta bere izen-deiturak bertan idazteko eskatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Emaztea eta semeak atzerrira joan ziren beste izen-deitura batzuk hartuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

· Harpidetzari esker izaten dugu goizero, bakoitzarendako ale izen-deituraduna etxeko postontzian sartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

15 izen-emaile (orobat izenemaile) izond

Errealitatea behatzailearen ekoizpena da, behatzaile izen-emaile batena (hizkuntza arruntean eta orobat fisikarenean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

16 –n izen(a) eman helburu jakin bat duen zerrenda batean izena idatzi.

Charliek armadan izen eman beharko duela, edo gu guztiok landetxetik botako gaituela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 101. orr.

Ez ditek izen ematen utziko hamazazpi urte bete.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

Jimmy Parsonsek izen eman du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

· Biak Sorbonan zeuden izena emanda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Aurten taxi-erregistroan izena emanda zaudela adierazten du orri horrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 359. orr.

Ez nuen sekula aitaren baimena lortuko aerodromo batean izena eman eta hegazkinlari izateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Armadan izena eman nahi zuten hiriko gazte boluntarioen arduradunetako bat zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Bazkarian parte hartzeko izenak behar dira eman aintzinetik ostatuan berean.  Herria   2001-11-08

· Hoa eta emak izena, agian hik uste baino lehen deituko diate.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Baina izena orain ematea komeni da.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Horregatik komeni zela izena ahal zen lasterren ematea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Noiz duzu izena emateko asmoa?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Ondotik bazkaria Idioinzaharretan, eman izenak.  Herria   2001-11-01

17 izen-emate

Udaleku horietako batzuen izen-emate orrialdeak ere eskaini zizkion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Bera izan zitekeen nire izen-emateaz arduratuko zen militarra!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 127. orr.

Ordu laurden bat inguru iraun zuten haren izen-emate eta galdeketak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

18 izen propio izen berezia.

XIII. mendean bai, izen propio gisa agertzen zaigu Orçi bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Oro bat gertatzen da autoreen izen propioekin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Izen propioek banakoak izendatzen dituzte: "Greta"k Greta izendatzen du eta "Belle"k Belle.Russellen ustez, izen propio puru batek denotatu egingo du soilik, eta ez du inolako arrasto konnotatiborik izango.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Egiazko izen propioak, hots, izen logikoki propioak, denotatu egiten du soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

19 izena izan du ad

Ismael Jaurrieta Tirapu zuen izena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

-Bide batez, Nathan dut izena -esan nuen-, Nathan Glass.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.

Izena Mitridates zuen eta botere-gosea inork baino gehiago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 158. orr.

Algy banu izena, ez nindukezu maitatuko?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 117. orr.

-Hemendik aurrera ez diozu zeure emazteari Sarai esango, Sara izango du izena. Anttoni zuen izena, ez oso izen euskalduna, bide batez esanda...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.

Floraren aitak Benito zuen izena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Damokles zuen izena kortesanoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.

Gallo nero zuen izena ardoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Noiz jaio ginen, nola izena duen gure amak eta bestela jakingo ez genituzkeen kontu horiek denak. Ingelesez Edinburgh izena duen hiri horretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

-Ez dago izen hori duen lekurik, Lucy.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

"Okotz Cormenzana kixkaldurik hil zen atzo", irakurtzen zen Egiaren ispilua izena zuen hiriko egunkari salduenean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

-Nola duzu izena?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.

Eta hire emazteak nola du izena?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.

Nola zuen izena ipurtaundi beltzaran horrek, nik egunkaritik martxa egin baino urtebete lehenago etorri baitzitzaigun...?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

· Ceferino Xemein, luma-izena Amandarro zuen polemista eta burukidea. · (zer galdetzaileaz) Baina berak zer izen du?  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

Eta zuk? zer izen duzu zuk?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Zer izen du belaontziak?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

20 izenezko izlag izen hutsezkoa (ez egiazkoa)

Mundu heleniko jentilak kristau-aroko laugarren mendean izenezko konbertsioa, en masse, egin ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Hau da, "Jainkoaren atributuak" deituak ahalmen multzo bat besterik ez dira, beren artean izenezko ezberdintasuna besterik ez daukatenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

euskal izen (16)

izen abizen (13); izen abizenak (102); izen abizenekin (11); izen aldaketa (17); izen arrunta (11); izen bakarra (21); izen bera (51); izen berbera (12); izen bereko (150); izen berezi (22); izen bereziak (16); izen berri (28); izen berria (35); izen berriak (16); izen bilketa (23); izen bitxi (15); izen deiturak (32); izen ederra (15); izen egokia (13); izen emaite (24); izen emaitea (16); izen emaiteak (26); izen eman (18); izen emate (12); izen ematea (26); izen emateko (19); izen ezagun (16); izen gisa (11); izen handi (18); izen handia (39); izen handiak (22); izen handiko (116); izen handikoak (12); izen ofiziala (24); izen ona (150); izen onaren (26); izen ospetsua (16); izen polita (23); izen propio (21); izen propioa (17); izen propioak (130); izen santua (17); izen sintagma (14); izen txarra (17); izen zaharra (12); izen zerrenda (17); izenak izen (12)

jaunaren izen (11); leku izen (15); nire izen (46); zein izen (27); zer izen (61); zion izen (54); zioten izen (19); zure izen (29)

bere izen ona (13); beste izen bat (65); beste izen batekin (12); beste izen batzuk (17); eman zion izen (43); eman zioten izen (13); izen bat eman (14); izen berri bat (15); izen eta guzti (18); izen hori bera (11); zer izen zuen (14)

aitaren izena (24); amaren izena (12); benetako izena (66); bere izena (386); beren izena (37); egilearen izena (11); eman izena (14); ene izena (11); enpresaren izena (11); etxearen izena (18); euskal izena (13); gizonaren izena (14); gure izena (17); haien izena (14); haren izena (272); herriaren izena (35); hire izena (27)

izena ageri (16); izena agertzen (17); izena aipatu (53); izena aipatzen (20); izena aldatu (64); izena daraman (35); izena eman (428); izena emana (41); izena emanda (43); izena emanez (12); izena emango (26); izena ematea (37); izena emateko (129); izena ematen (93); izena ematera (21); izena entzun (37); izena entzutean (16); izena esan (58); izena esaten (26); izena ezarri (22); izena galdetu (28); izena gogoratzen (11); izena hartu (80); izena hartuko (19); izena hartzen (27); izena ikusi (14); izena ipini (12); izena irakurri (14); izena izan (20); izena izango (26); izena jarri (123); izena jarriko (11); izena jartzea (14); izena jartzeko (19); izena jartzen (16); izena jaso (16); izena merezi (21

jainkoaren izena (29); jatorri izena (12); jatorrizko izena (17); jaunaren izena (33); neskaren izena (16); neure izena (16); nire izena (245); taldearen izena (23); zure izena (142)

bere benetako izena (12); bere izena daraman (11); bere izena eman (21); da bere izena (14); du bere izena (14); eman dakote izena (12); eman diote izena (25); eman dute izena (71); eman zion izena (15); eman zuten izena (21); izena eman behar (26); izena eman diote (21); izena eman duten (21); izena eman nahi (23); izena eman zion (33); izena eman zioten (18); izena eman zuen (22); izena eman zuten (12); izena emateko epea (49); izena esan zuen (11); izena eta izana (27); izena ezarri zion (11); izena hartu zuen (40); izena izango du (11); izena jarri diote (37); izena jarri zion (13); izena jarri zioten (23); jarri zion izena (29); jarri zioten izena (18); nola du izena (36); nola duk izena (15); nola duzu izena (41); nola zuen izena (21); zen bere izena (13)

bere izenak (20); beren izenak (24); gure izenak (13); guztien izenak (36); haien izenak (41); herrien izenak (14); izenak agertzen (19); izenak aipatzen (11); izenak berak (65); izenak emaiteko (11); izenak emaiten (14); izenak eman (281); izenak emanez (11); izenak emateko (14); izenak ematen (15); izenak esaten (12); izenak hartzen (14); izenak izen (12); lagunen izenak (11); leku izenak (16)

bere izenarekin (13); bere izenaren (22); bere izenaz (19); haren izenaren (12); haren izenaz (12); izenaren jabe (13); izenaren pean (13); izenaz deitzen (16)

ahalguztidunaren izenean (12); askatasunaren izenean (26); batasunaren izenean (41); bere izenean (49); demokraziaren izenean (17); denen izenean (24); eajren izenean (14); elkartearen izenean (37); erregearen izenean (13); etaren izenean (42); gobernuaren izenean (23); haren izenean (40); herriaren izenean (31); jainkoaren izenean (154); jaunaren izenean (97); jaurlaritzaren izenean (24); kontseiluaren izenean (13); kristoren izenean (22); legearen izenean (14); nire izenean (101); noren izenean (14); plataformaren izenean (14); santuaren izenean (28); segurtasunaren izenean (13); taldearen izenean (27); zure izenean (27)

egin nire izenean (25); gure jaunaren izenean (11); herritar guzien izenean (18)

agustin izeneko (14); agustin izeneko agure (13); izeneko agure (18); izeneko anaia (12); izeneko bat (61); izeneko batek (23); izeneko baten (16); izeneko bere (22); izeneko beste (26); izeneko elkarteak (12); izeneko emakume (30); izeneko erakusketa (17); izeneko gazte (12); izeneko gizon (67); izeneko herri (22); izeneko hitzaldia (11); izeneko lan (17); izeneko lana (24); izeneko leku (16); izeneko liburu (17); izeneko liburua (28); izeneko liburuan (32); izeneko mutil (11); izeneko neska (26); izeneko pertsonaia (11); izeneko talde (35); izeneko talde batek (12); izeneko taldeak (12); izeneko tranbia (11); izeneko txostena (21); izeneko txostenean (14); jatorri izeneko (11); pedro izeneko (11)

izenen artean (22); izenen bat (21); izenen emaitea (30); izenen emaiteko (47)

bere izenez (37); beste izenez (20); ez du izenik (15); izenez bataiatu (11); izenez deitu (31); izenez deitzen (26); izenez ezagutzen (38); izenik aipatu gabe (11); izenik ez duen (13); izenik gabe (46); izenik gabeko (57)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus