Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

izkirimiri iz denbora-pasa kontatzen den ipuintxo edo gertaera, batez ere barre eragitekoa.

Algara bat bota genuen, izkirimiri bat kontatu izan balu bezala. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 94. orr.

Ohiturik zegoen, antza, izkirimiri hura esaten, eta baita entzuleriaren barre esker onekoa jasotzen ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 322. orr.

Bi sainetegileek izkirimiri zahar, gastatu sail bat kontatuz erakutsi zuten beren gatza eta piperra. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 101. orr.

Badakigu nola bukatzen diren izkirimiri guztiak, eta kontatzen dituenak baizik ez du barre egiten. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 188. orr.

Goizeko zortzi eta erdietatik eguerdia ondo jo zuen arte, hitz-jasa batek harrapatu ninduen, istorio, izkirimiri eta gai zentzuzko nahiz zentzugabeen gaineko hitz-uholde zinezko batek. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 171. orr.

Hogei bat obra idatzi zuen, komedia, tragedia, nobela, ipuin, izkirimiri-bilduma eta filosofia tratatuen artean Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus