Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

izur 1 iz oihaleko toles paralekoetako bakoitza.

Soinean jantzi luze iluna, izur zabalez apaindua. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 67. orr.

Maiteak erortzen utzi zien gonaren izurrei. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 151. orr.

Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 26. orr.

Bi izur eginez josten dira, muxarradura zabalak dituzte goiko aldean... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 265. orr.

Gure larruazaleko edozein tolesduratan, gure jantzietako edozein izurretan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 139. orr.

Xala soinean lerraturik, izur txikiz egindako papar jantzi bat agerian uzten zuela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 27. orr.

Zurrunbilo baten antzera, akordeoi-izurrekiko soineko gorri bat igaro zen haien aurretik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 59. orr.

Beste inori entzuten ez zitzaizkion hitz miragarriak esaten zituen: gipura, izurdurak, Txinako krepa, larrugaina, ozkar puntua, izur zeharra, gona-taulak, bolantak... Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 70. orr.

2 tolesa.

Norbaitek ikusiko balu nolako haserre bat-batekoek zimurtzen zizkioten bekokiko izur eratsuak [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 388. orr.

Izur sakonez zimurtzen zuen bekoki hartan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 193. orr.

Haren aurpegia, ahizparena baino osasuntsuagoa, dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 266. orr.

Zimur eta izurrez betetako aurpegia. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 240. orr.

Haren masail grisaren arrakala luzeak eta haren aho ertzean hasten zen izur sakonak halako angelu bat osatzen zuten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 339. orr.

3 irud

Gure barruko izur guztiak erakutsi izan bagenizkio bezala mintzo dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 197. orr.

4 uretan edo ilean eratzen diren uhin modukoetako bakoitza. ik kirru.

Aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 105. orr.

Ura emeki zetorren, izur txikiak osatuz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 435. orr.

Gaztaina-koloreko adatsa zuen, gorabeherarik gabeko izur faltsuetan bildua. 34960

Burua, ordurako errulorik gabea, indarrez inarrosi eta gaztaina argi-koloreko izur berriak orraztu zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 190. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Arroparen toles bat, ezpain izur bat, margolariak deigarri jarria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 368. orr.

Kezka-izur bat ageri zuen begitartean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 51. orr.

· 6 izond ileaz mintzatuz, izurrak dituena. ik kizkur.

Bere ile izurra, gaztaina-kolorekoa, txukun-txukuna. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus