Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jainkozko [401 agerraldi, 48 liburu eta 7 artikulutan] izlag 1 Jainkoari edo jainkoei dagokiena; Jainkoagandik datorrena. ik jainko 7.

Jainkozko argi hondargabean murgilduta. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 832. orr.

Jainkozko garretan suturik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 188. orr.

Jainkozko sutan erretzen zuen barrena eta ezin zuen bere arimako sugarra kanporatu gabe gorde. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 185. orr.

Haren hitz eta egite guztiek jainkozko usain gozoa zabaltzen dutela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 296. orr.

Harekin jainkozko gauzei buruz hitz egiteko asmotan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 945. orr.

Arren eta arren eskatzen zion Jainkoari eman ziezaiola jainkozko bertute hori. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1007. orr.

Jainkozko Hiru Pertsonen irudikapena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 297. orr.

Orduan bakarrik da existentzia, eta ez esentzia soilik, jainkozko izatasunarekiko loturan eta dependentzian. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 22. orr.

Lokuluxkan zegoen, jainkozko kolerarena zirudien ahots batek izutu zuenean: [...]. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 98. orr.

Hori gertatzen zen erregek jainkozko ohoreak eskatzen zituztelako beraientzat. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 94. orr.

Jainkozko legeen bidez ez da arautu behar giza legeen bidez arautu behar dena, ez eta giza legeen bidez ere jainkozko legeen bidez arautu behar dena. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 156. orr.

Senidea, ene burua dagoeneko Mekako bideetan barrena dakusat, Koranaren bertsetak ahoan [...] Jainkozko Ahotsak berberari entzunak banizkio bezalaxe. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 344. orr.

-Egiozu otoitz Profetari, ene jauna, eta egizu Jainkozko Batasunaren aldarria. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 270. orr.

Haritz gaineko mihurak jainkozko indar sakratua zuen Europa zaharreko errito paganoetan. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 50. orr.

Bere jainkozko indar paregabea azaldu du Jaunak nazio guztien aurrean. Elizen arteko biblia   Is 52,10

Erregeen jainkozko eskubide zuzena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 59. orr.

2 (izenondo gisa)

Gabriel hitzak ahal-izate jainkozkoa esan nahi du. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 115. orr.

Jainkoak erabaki du egintza jainkozkoak bakarrik saritzea, eta ez zureak, baizik eta Berak zugan egiten dituenak, ez besterik. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 50. orr.

Ariman distira dezan eguzki jainkozkoak. Lege jainkozko haren arabera. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 53. orr.

Pentsa musika, arte jainkozko hori. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 224. orr.

Kontsolamendu jainkozkoaren liburua. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 6. orr.

Erlijioak beldurturik, ez dezazun pentsa lurrak, eguzkiak eta zeruak, itsasoak, izarrek eta ilargiak gorputz jainkozkoa daukatela eta beti irautekoak direla. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 315. orr.

Batez ere jainko hilezkorrez eurez hain hitz eder eta jainkozkoak jaulki eta bere esanetan gauzen izaera osoa agertu zuelarik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 311. orr.

Egiptoko faraoi erdi-jainkozko haiek kanabera zizuten zetro eta errege-makilatzat. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 417. orr.

Ortzi-ganga jainkozkoa, kristalez egina; eguzki esaten diogun su-masa hori, eta maitasuna, zeinak guztia baitauka bere baitan, esfera zabal-zabal bat irudi. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 28. orr.

Natura jainkozkoa eta Jainkoaren izatea oso goian geratzen dira, gaindegi guztien gainetik, baita Jaunarekiko batasun gorenean, sakonenean, gogokoenean ere. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 108. orr.

Nola eta zer erlazioaren arabera gure arima, esentzia eta existentziari dagokionez, jarraitzen zaion izatasun jainkozkoari eta etengabe Jainkoaren baitan dagoen. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 10. orr.

3 (izen gisa)

Ukapenak jainkozkoan egiazkoak dira, aldiz baieztapenak trinkotasunik gabeak (incompactae) edo desegokiak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 5. orr.

Zeren garbi utzi behar da Mistikak [...] ez du esan nahi transzendentzia, baizik jainkozkoaren inmanentzia. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 2. orr.

Bizitzan gailurra, Jainkoaren eta Jainkozkoaren jakitatearen egarria duenarendako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 14. orr.

Igoera hori, jainkozkoaren gailur-ikuspeneraino, honela deskribatu eta laburbiltzen du: [...]. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 3. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainkozko argi (3); jainkozko eskubidearen (3); jainkozko jaiotza (3); jainkozko probidentziak (3); jainkozko probidentziaren (3)

jaiotza jainkozkoa (5)

leizezulo jainkozkoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus