Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

japoniar [498 agerraldi, 61 liburu eta 149 artikulutan; cf. nipondar 29 agerraldi, liburu 1ean] 1 izlag Japoniakoa, Japoniari dagokiona. ik nipondar.

Japoniar Inperio bakartuaren barruan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 25. orr.

Japoniar gobernu zentral ezarri berriak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 209. orr.

Uharteetako japoniar gizarteak [...] honela erreakzionatu zuen portugaldar kanpotarren aurrean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 249. orr.

Japoniar uhartedia. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 413. orr.

Japoniar eta europar diruen balioa, dolarrari buruz, 1985 eta 1995 bitartean asko handitu izana. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 73. orr.

Japoniar ekonomiaren desoreken ondorio orokorrak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 171. orr.

Japoniar eta aleman armadak garaitezinak zirela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 93. orr.

Kawabata japoniar literaturaren testuinguruan. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 10. orr.

Ingeles filologia ikasten hasi zen, baina gero japoniar filologiara aldatu zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 8. orr.

Japoniar-estatubatuar merkataritzaren desoreka. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

2 (izenondo gisa)

Takafumi Horie enpresaburu japoniarra herenegun atxilotu zuten. Berria - Ekonomia   2006-01-25

Hurrengo eguneko arratsean hitzordua zuten jatetxe japoniar batean. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 77. orr.

Parisen egindako egonaldietan, pintore japoniar batekin ikasten aritua zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 132. orr.

Garai batean Annyk maleta izugarri bat eramaten zuen bidaia guztietara, xalez, turbantez, mantelinaz, maskara japoniarrez, kromoz betea... Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 224. orr.

Bere begiek loreontzitxo japoniarrarekin topo egin zuten orduko, ezpainak hertsatu zituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 133. orr.

Astigar japoniarraren hostoak guztiz gorritu aurretik ihartzen dira, ezta? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 50. orr.

· 3 iz Japoniako herritarra.

Japoniarra zenez, ez zen eroso ibiltzen txinatarren artean ezta amerikanoen konpainian ere. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 127. orr.

Tinko bezain mamu geratu zen japoniar ongi hezi haren begitartea. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 153. orr.

Alemanak eta japoniarrak garaitezinak zirela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 172. orr.

Japoniarrek ez zuten idazkera-sistemarik txinatar kultura topatu zuten arte. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 16. orr.

1941eko abenduaren 7an Japoniarrek airez eraso zuten Pearl Harbor. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 120. orr.

Japoniarrek bi naziorekin bakarrik jarduten dute merkataritzan: txinatarrekin eta holandarrekin. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 15. orr.

Zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea izan zen japoniarren erreakzioa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Bihotzekoak eragiten dituen genea identifikatu dute japoniarrek. Berria - Gaiak   2004-05-06

Sitsak japoniarrak baino hobeak dira. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 141. orr.

4 (pertsona izen berezien eskuinean)

Asagoe japoniarrak harrituta dauzka guztiak. Berria - Kirola   2004-09-08

Takashi Shimuzu japoniarraren The Grudge 2. Yuji Ide japoniarra izango da Takuma Satoren taldekidea Super Aguri taldean. Berria - Kirola   2006-02-16

43 urteko Michio Sato eta 49ko Hideji Nazuka japoniarrak hil dira Himalayan, Annapurna mendian gora, elurrolde batek harrapatuta. Berria - Kirola   2004-10-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus