Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jardute 1 iz aritzea.

Guraizeen jardute hura gorabehera. Bere jardutea determinatuz soilik bihurtzen baitu ageriko jardute hori berori ahalbidetzen duen eremu horrekiko mantentzen duen erlazioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Harrezkero, isiltasun osoz egindako operazioa bihurtzen zen oherako prestatze hura, eta isilik jardute horrek halako zeremonia kutsua ematen ziola esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 141. orr.

Hala ere, inoiz ez zait gehiegi gustatu telefonoz jardute hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 17. orr.

Gure ikasle denborako memoriakeria txarra zela noski, baina oraingoa ere, zerbait buruz ikastea bekatu larria balitz bezala jardute hori, ez zela askoz hobea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 102. orr.

Kontua da jardute diskurtsiboak agerraraztea euren konplexutasunean eta euren sendotasunean. Eta, azkenean, itzuli gara jardute diskurtsiboa bera ezaugarritzen duen harreman modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esaldi baten bat-bateko agerpena, zentzuaren oinaztargia, izendapenaren keinu bortitza, beti sortzen direla enuntziazio-funtzio baten jardute-eremuan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 130. orr.

Hitzezko jardute-multzoak, elkarren artean uztartzen ez direnak esaldien mailan lotura gramatikalen bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Gizarte, ekonomia, geografia eta hizkuntza esparru baterako enuntziazio-funtzioaren jardute-baldintzak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitzezko jardute (5); jardute diskurtsibo (34); jardute diskurtsiboa (8); jardute diskurtsiboak (10); jardute diskurtsiboaren (4); jardute diskurtsiboen (9); jardute politikoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus