Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jarraika 1 adlag jarraituz, jarraikiz. ik jarraiki2.

Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion.  Elizen arteko biblia   Ap 12,13

Kamioiari jarraika Hendaiaraino heldu ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Heriotza gorrotatu ez duzunez, bera izango duzu atzetik jarraika.  Elizen arteko biblia   Ez 35,6

Ihes egin zuen Harryk, atzetik tarte txikira bludgerra jarraika zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Haren arabera, mutil gaztea izutu egin zen poliziak jarraika zituela pentsatu zuelako.  Berria - Mundua   2004-02-17

Vicenteren tabernan guardia zibilak jarraika balitu bezala sartu zen Nabo.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 69. orr.

Harengandik nahi diat ihes egin, alferretan, jarraika ari zaidak; hor zagok; etengabe hertsatzen naik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Besterik da jarraika nabilan ibaia -ihardetsi zuen tristeki-.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Goibel eta ikarati dago, Lucyri batera eta bestera jarraika, haren orpoen ondoan beti.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Lanjerrez inguraturik bizi dira, izurriteen eta miseriaren mehatxuak orpotik jarraika.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 100. orr.

2 jarraikako izlag

Jarraikako infinitua ezin onartuzkoa dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzetik jarraika (15); jarraika ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus