Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jas 1 iz itxura; gorpuzkera.

Hortaz, "egin dezagun gizakia geure irudira" esatean, forma espezifikoa adierazi nahi zen, hau da, ahalmen intelektuala, eta ez itxura eta jasa. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 43. orr.

Hogeita hamar bat urte jo nizkion, baina jasa zuen neska gazte batena bezain arin eta xaloa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 99. orr.

Batetik, aire basatia eta primitiboa dauka eta, bestetik, kantetan ohituta dagoanaren jasa eta jagitasuna. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 28. orr.

Zekarren jasa ez zitekeela izan inon ikusi edo ikasitakoa, adorea eta segurantzia ere behar baitziren, horrela jantzirik, eskuan makila eta buruan txapela, agertzeko. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 135. orr.

Tinaren duintasunezko eta nahigabezko jas hura doluzko alarguntasun irudi perfektua zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 262. orr.

Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 239. orr.

Horra armada hori, halako jas eta muntakoa, printze delikatu eta xamur bat duela buruzagi. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 239. orr.

Beraz, Jainkoak gizaki itxura duela uste zuten, hau da, haren forma eta jasa, eta hortik, ondorioz, Jainkoaren gorpuztasunaren doktrina ateratzen zitzaien. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 42. orr.

Haren jasa eta molde dotoreak handikiren baten mutila zela adierazten baitzuten. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 369. orr.

Halako dotoretasun bat bazuen Fogarty jaunak jasean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 246. orr.

2 jaseko izlag

Jaseko hago! -gazteago behintzet bai. Txillardegi   «Labartzari agur» - 49. orr.

Andreak hogeita hamarren bat urteko beltz bati heldu dio, jaseko eta are dotorea, lumazko kapelu […] batez apaindua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 147. orr.

Gizonak erabakitsu, jaseko, txairo, makinak bezala doaz. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 192. orr.

Ez da gizakia, giza irudiko eta jaseko animalia baizik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 52. orr.

Hahor, hartzen duzuna hartzen duzula, gorpuzkera jaseko, mintzo dotoreko gizona, oratoriaren mausoleo bizia. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 124. orr.

Louvren esekita daukaten Karlos Iøa enperadore zaldiz dabilenaren irudi jasekoa. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

itxura eta jasa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus