Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jazo, jazotzen 1 da ad gertatu. ik agitu.

Bost minutu horietan jazo zen dena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Ez zen halakorik jazo.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 45. orr.

-Jazoko duk izugarriren bat laster!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Danborradari dagokionez, 1936an gertaera bitxi bat jazo zen, harrezkero ohitura bihurtu dena.  Askoren artean   «Rataplan» - 65. orr.

Gertatuak Euskal Herrian jazo ziren, 1975ean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 23. orr.

Baina, lehen erasoa, horrela gertatu zela badakiguna, ezer baldin bada, bigarrena, ia aldi berean jazo zena, modu berean gertatu ez zelako froga da.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 171. orr.

Duela urte gutxi jazoriko gertakari baten (edo batzuen) urruneko oihartzunak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 175. orr.

Azkeneko gertakari handia 1992an jazo zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 185. orr.

K motako gertaldi bakoitzaren ondoren E motako gertaldiren bat jazotzen bada.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Aspaldi jazotako kontuak dira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 77. orr.

Istripuaren aurretik neurriak ez hartzea, eta jazo ostean isilik egon izana egotzi zioten oposiziokoek foru diputatuari.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Hori bera jazo zitzaion tren geltokian semearen aholkuak entzun zituen atsoari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.

Ostiral gaueko aire alarmen bitartean jazo zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.

Laurehun bat urte dira eroaldi hura jazo zenetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 56. orr.

Zallako gazte bat hil da Gueñesen jazotako auto istripuan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Mirenekin jazotakoa kontatu nion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 282. orr.

Bururaino joango gara jazotakoak argitzeko.  Berria - Mundua   2004-05-06

Hori da asteazkenean jazotakoaz Poliziak eman zuen azalpena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Bidean jazotakoaz ezer ez dakitela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Halaxe azaldu zidan jazoa, alegia, Basurtoko jaunak askotan egiten ziola ganbarara agertzeko deia, familiaz, sorterriaz eta halakoez mintzatzeko aitzakiaz, azken batean lagun hurko baten semea zen mutil haren ardura bere gain hartua zuelako aitzakiaz, eta berak amore ematen zuela, han, ontziburuaren ganbaran, ontzian beste inork ez zituen jakiak eta edatekoak eskaintzen zizkiolako, eta [...]  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 307. orr.

3 zer jazo ere zer gerta ere.

Eta zer jazo ere, zuhurtziaz, faxista ospetsua eta Concha Valdes bera bahitura legez geratuko direla esan dio Jesus Galindezek neskari, Valentziara abiatu aurretik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus