Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jendarmeria (138 agerraldi, 16 liburu eta 59 artikulutan; orobat jandarmeria 31 agerraldi, 28 artikulutan –denak Herriakoak-; eta gendarmeria g.er.) 1 iz Frantziako eta beste zenbait herrialdetako polizia berezia.

Altxorraren bulegoak, Jendarmeriaren kasernak, justizia jauregiak eta prefeturak izan ziren jomuga. Berria - Mundua   2004-02-29

GIGN Jendarmeriaren unitate bereziko 40 kide iritsi ziren Sable-sur-Sarthera. Berria - Mundua   2006-03-10

GIGN Jendarmeriako Talde Bereziak egin zuen atxiloketa. Berria - Mundua   2004-03-07

Jendarmeriako funtzionario bati. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 532. orr.

Jendarmeriako detektibeek lapurretaren hipotesia hobesten dute. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 140. orr.

Mont-de-Marsanetik (Landak) etorrarazitako Jendarmeriako unitate bereziak. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Jendarmeria indar bat eratzeko akordioa sinatu dute 5 herrialdek. Berria - Mundua   2004-09-18

Autopistako jendarmeriak istripuaren arrazoiak zehazteko ikerketa abiatu du. Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Pietrosella herrian Frantziako Jendarmeriak duen polizia etxearen aurka larunbat gauean eginiko tiroketa. Herria  

Kohete baten bidez, erasoa egin zioten Cauro herrian Frantziako Jendarmeriak duen egoitzari. Berria - Mundua   2004-05-29

2 (hitz elkartuetan)

Frantziako Aire Jendarmeriako Jacques Alexandre koronelak. Berria - Mundua   2004-12-07

Erregearen Indar Armatuak, Errege Gendarmeria, Nazio Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusia eta Babes Zibileko indarrak. Berria - Mundua   2004-02-26

3 jendarmeen egoitza edo kaserna.

Jendarmeriara joatea erabaki genuen, Hazparnera. Jendarmerian egindako galdeketan, Goldstein andreak adierazi du ez dakiela zer dela eta sartu diren gizatxar haiek bere etxean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 140. orr.

Pietrosellako Jendarmeriaren kontrako ekintza. Berria - Mundua   2004-07-06

Lehergailu indartsu batek jendarmeria hondatu du Bastian. Berria - Mundua   2004-04-11

Goizaldean bonba baten leherketak Aleriako jendarmerian kalte material handiak eragin zituen. Berria - Mundua   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziako jendarmeriak (8); jendarmeriara eraman (4); jendarmeriara joan (4); jendarmeriaren arabera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus