Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jendetasun 1 iz adeitasuna, gizalegea.

Hala bada, jendetasunak agintzen duenaren kontrara, ez zion senarraren osasunaz galdegin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 124. orr.

Jendetasunak erakusten du norbaitekin hitz egiten zaudenean aurpegira begiratu behar zaiola... Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 114. orr.

Jendetasunak hala galdegiten duelako [...] eta denboraren bortxaz ikasia baitu, xutitzen da ezagutzen ez duen neskari bi pott murritz emaiteko eta gizonari eskua tinkatzeko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 132. orr.

Jendetasunak debekatzen zuen nola nahika mintzatzea, hitz gordinik ez enplegatzea. Herria   2001-06-07

Badirudi, jendetasunaren maila, nor den nor, nor den zer, zer den zer, oinarri-oinarrizko bereizketa horiek egiteko behar den jendetasun eta sen arrunta amildegian beheiti bota dugula. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 116. orr.

Kortesia bi aldetarako jendetasuna da. Herria   2005-06-30

Izan adeitsua eta ez hitz egin handiki hauei jendetasunik gabe! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 271. orr.

ik jendetasungabe. 7840

Luzaz, berrehun bat urte huntan, Frantziak jendetasun nasaia frangotan agertu du iheslarien alderat. Herria   2003-07-03

Jendetasun hutsa, ala amarru maltzur bat hura ohera eramateko? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 224. orr.

-Nire aitzinetik, otoi -orain arteko jendetasun zuria, are zuriagoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 371. orr.

Zeozer hartu nahi duzu? -galdetu diot, jendetasunaren legeak ikasten hasita. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 77. orr.

Beste hurbiltasun bat, beste jendetasun bat, beste gizatasun bat. Berria - Kultura   2006-03-26

2 gizarte harremanetarako antzea eta trebetasuna.

Mundu berri horretan beharrezkoak ziren dohain guztiak zituen: jendetasuna hala esanetan nola eginetan, eta antzea lan-kontuetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 335. orr.

Nik ez nuen ez jendetasun, ez ondasun, ez edertasun, ez sarritan behartsuen bertute izan ohi den alaitasunik ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 130. orr.

Pobreak eta eskaleak ziren, baina jendetasun apurraren jabeak ere bai. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 278. orr.

Jendetasunik batere galdu gabe. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 51. orr.

Lasaitzeko eskatu zidan zuzendariak jendetasunik batere ageri ez zuten moduak erakutsiz. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 32. orr.

Jendetasuna zer den badakite hemen ere. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 62. orr.

Jendetasunik eza jo mugan. Berria - Ekonomia   2006-02-10

3 (hitz elkatuetan lehen osagai gisa)

Jendetasun arauak kontuan harturik. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 32. orr.

Aurrerantzean, jendetasun formulen imintziorik ere gabe [...] zerbitzatu nituen katilu te eta kafeak. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 26. orr.

Gizontxo haren jendetasun falta nabaria zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 168. orr.

Hori ezin barkatuzko jendetasun eskasa zela eta besterik ez! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 136. orr.

4 ipar pertsonatasuna, nortasuna.

Anitzetan, zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatzen zenuelako irudipena eduki dut. Itxaro Borda   «Hiruko» - 129. orr.

Itsaso zabal bat jarri dut kolektiboaren eta neure jendetasun hazi berriaren artean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 131. orr.

Jendetasunaren geruzaren azpian ttattit aiduru zegoen kabalatasunaren antzeko zerbait. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 127. orr.

Zeren... jendetasuna... nortasun hori, badakizu? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 192. orr.

5 jendetasunez adlag

Jendetasunez tratatzen zuten elkar. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 230. orr.

Mutilak jendetasunez erantzun zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 71. orr.

Jende alde ederra bildu da, denak jendetasunez, hunkia den familia gogoan. Herria   2004-11-04

-Gazte, mesedez, parkea ixtera goaz -esan dit, jendetasunez. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 166. orr.

Jendetasunez eta elkartasunez, lana gisa hartarat partikatuz denen artean. Herria   2005-01-20

· Jendetasun handiz hartu ninduen Haneda jaunak bere bulego handi argitsuan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 166. orr.

Kirxa, burua makurturik, jendetasun handiz mintzatu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 128. orr.

6 jendetasunezko izlag

Jendetasunezko ongi etorria. Herria   2005-04-28

Jendetasunezko irri labur, hotz eta axolagabea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 77. orr.

-Jendetasunezko giroan ez da sekula dick hitza erabiltzen -esan zuen Harryk. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendetasun eskasa (3); jendetasun handiz (4)

egiazko jendetasunaren (3)

jendetasunez eta elkartasunez (3); jendetasunez hartu (4)

jendetasunik eza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus