Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jeneral2 1 izond orokorra, orotarikoa; nagusia.

Samurek [...] esan nahi duena, bere esaterik oinarrizko eta jeneralena, da "erraza". Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 103. orr.

Izenik esan gabe eta oso modu jeneralean aipatu baitzuen bere negozioen nondik norakoa. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 139. orr.

ik beherago 2. 8032

Ibaia, karretera jenerala eta trenbidea. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 101. orr.

Dudarik gabe jujamendu jenerala! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 157. orr.

Hango apaiz jaunarekin konfesio jenerala egiten. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 100. orr.

Gure Elkartea ere batzar izugarri handia da eta, Sinodo jeneralak bezala, munduko alde guztietako jendea bizimolde batean biltzen duena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 400. orr.

1970. urtean epaiketa militarra izan zuten Burgosko Kapitaintza Jeneralean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 12. orr.

2 jeneralean [138 agerraldi, 43 liburu eta 24 artikulutan] adlag gehienean, maizenik. ik normal 3; orokor 5.

Jeneralean gauzen kontra egon ohi gara. Jeneralean "sena" esaten zaion horretaz ari dela uste dut. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 244. orr.

Gure afaria jeneralean tortilla bat eta Liebig zopa bat izaten zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 88. orr.

Zer da hau?", "zertan ari naiz?", "ze zentzu du honek?", "nondik nora nabil edo noa?"... izan ohi dira jeneralean paranoia arduratsuaren galderak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 78. orr.

Unibertsitateko eskalafoian gora samar daudenak izaten dira jeneralean epaile: irakasle titular eta katedratikoak, alegia, lanpostu finkoa eta soldata polita dutenak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 136. orr.

Gure jenerazioneak (badu alabainan mende erdi bat) ez zuen eskola handirik, 14 urtetan jalgitzen ginen jeneralean eskolatik. Herria   2004-04-01

Zakurrak zituzten etxea zaintzeko, eta, jeneralean lotuta egoten baziren ere, egun hartan lotu gabe topatu zuen Amak bertako zakur bat. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 11. orr.

Nietzsche filologo trebea zen, halere arlo honetako bere etimologiek ez dute jeneralean gehiegi balio. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 246. orr.

Gerra pasatakoak orojaleak dira jeneralean: edozer gauza jaten dute. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 95. orr.

Adrianen amak termo batean ekarritako kafea edanez esertzen zitzaigun aurrean, kafe hari bere petakako koñak tanta batzuk gehitu ondoren jeneralean, eta halaxe hasten zen gurekin hizketan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 136. orr.

Irri xitala egiten du fededunak jeneralean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 183. orr.

Mahaiaren erdian eltzea jartzen zuten, potajez betea jeneralean. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 11. orr.

Ile beltza du, luzea eta kizkur-kizkurra, baina bilduta eramaten du jeneralean. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 147. orr.

Behean dagoena, behean ez ezik azpian ere bai-baitago jeneralean. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 156. orr.

Behin erabaki bat hartuz gero, ez dut aldatzen, jeneralean. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 61. orr.

3 bikario jeneral

Eta orduan Jean Hiriart-Urruty bikario jeneral zena hortaz arduratzen baitzen, hark erran zautan: "bainan nolaz, Daniel, egin duzu hori frantsesez? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 14. orr.

Pierre Narbaitz, (1910-1984) Azkaratekoa, Baionako bikario jeneral ohia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 149. orr.

Pedro Cattani hiltzen da, eta Anai Eliasek ordezkatzen du Bikario jeneral bezala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1212. orr.

Gutuna [...] Ordenako Bikario jeneralak, anai Eliasek, Frantziako Ministro probintzialari eta anaiei idatzia da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 173. orr.

4 kapitulu jeneral

1222an Asisen egin zen batzar nagusian (kapitulu jeneralean), 3.000 edo 5.000 (iturri ezberdinen arabera) anaia bildu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 23. orr.

Kapitulu jenerala Portziunkulako Santa Marian egin zen, 1227ko maiatzaren 30ean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1136. orr.

Kapitulu jeneral honetan, Alemaniako administrazioa bi zatitan banatu zuten: bata Rhinekoa eta Saxoniakoa bestea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1137. orr.

Izan ere, 1244an Genoan eginiko Kapitulu jeneralak Frantziskori buruzko ahalik eta dokumentazio zabalena biltzea agindu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 275. orr.

Aita santuaren aholkuz eta borondatez eta Kapitulu jeneralaren oniritziz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1140. orr.

5 kontseilu jeneral kontseilu nagusia.

Diputatzioak konparazione gure kontseilu jeneral edo orokorraren gisakoak direla bainan aise eskubide gehiagorekin... Herria   2003-05-22

Massard izeneko bat da, nik uste, Seine-ko kontseilu jeneraleko president-ordea, Kanadako eta Estatu Batuetako kazeta katolikoetan idazten zuena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 154. orr.

Horrengatik da Pauen Nafarroako Parlamentua deitzen den palazio bat, departamenduko Kontseilu Jeneralaren biltzar lekua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 68. orr.

Pauen, kontseilu jenerala bildu da bere presidentaren hautatzeko. Herria   2004-04-08

Departamendu berri bat egiten bada, kontseilu jeneral berri bat ere izanen da, Baionan bil litakeena. Herria   2003-02-13

Kontseilu jeneraleko hauteskundeetan. Herria   2001-03-01

Hiriburuko kantonamenduan, Jean-Pierre Destrade deputatu ohia da kontseilu jeneraleko hautetsia. Herria   2001-01-11

Orai beraz egundainokotan, kontseilu jeneraletik departamendu-kontseilurat pasatuko gira. Herria   2001-07-05

6 kuartel jeneral kuartel nagusia.

Mustafa Barzani gure herriaren buruzagiaren kuartel jenerala. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 10. orr.

Hantxe zeukaten kuartel jenerala. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 97. orr.

Woolwortheko kuartel jeneralean, goiko pisuetako emakume haurdunak eta umeak oihuka entzuten zituen tarteka. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 81. orr.

Kuartel jenerala airez erasotzeko aukera. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 59. orr.

7 ministro jeneral frantsiskotarren ordenako buruaren izena.

Ordenako lehen Ministro jeneral bezala anai Joan Parente hautatu zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1136. orr.

Espainiako Ministro probintziala zen Ministro jeneral izendatu zutenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus