Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jeneralizatu (orobat generalizatu), jeneraliza(tu), jeneralitzatzen 1 da/du ad erabat zabaldu.

Otorduz kanpoko elikadura jeneralizatuko den heinean. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 90. orr.

Hauxe da Mendebaldean edo lehen munduan, oro har, aurki jeneralizatuko den elikatze estiloa. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 53. orr.

Boterean giro hori eta despotismoa jeneralizatu direlarik, [...]. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 83. orr.

Jeneralizatzen hasiak dira horrelako komertzioak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 121. orr.

2 orokortu.

Xehetasun horietatik generalizatzeko edo kausa-ondorioen edo historiaren arabera egituratzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 199. orr.

Oroitzea harremana ezartzea da beti, generalizatzea, errekategorizatzea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 176. orr.

Ahalmen global edo integratzaile horrek ahalbidetzen dizkigu generalizatzea eta gogoeta egitea eta, orobat, subjektibitatea eta bere buruaz jabetzen den ni bat garatzea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 222. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Antibiotikoen erabilera jeneralizatu edo indiskriminatua. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus