Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jogurt (orobat yogur, yogurt g.er., yaourt g.er. eta yogourth g.er.) 1 iz bazilo batzuek eragindako hartziduraz lortzen den esnekia.

Jogurta egiteko aparatuen antzekoak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 50. orr.

Garagardoa gizonentzat eta jogurta emakumeentzat. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 309. orr.

Aurreko egunean erositako arrautzen eta jogurten iraungitze data hurbil dugula. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 116. orr.

Halako jogurtak janez gaztetu egingo zara. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jogurt ontzi bat ekarri ziguten. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 166. orr.

Aitak bost jogurt pote galdu zituen Van Daan andrearekin egindako apustu batean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 313. orr.

Jogurt apalei begira geratu zen Julen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 161. orr.

Jogurt laukote bat hartu zuen eskuetan. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 161. orr.

Haxixez zipriztindutako jogurt krema goxoa. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 115. orr.

Hondartzara joan gara jogurt izozki italiar bat jatera. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus